Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Poloniar gehienek bazuten beti halako aiherkunde bat frantsesentzat eta ez zuten desberdintasunik egiten euskaldun eta frantsesen artean. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 164. orr.
Aitaren eta semearen arteko desadostasunak ez zuen arrazoi berezirik behar izaten azaltzeko; erabateko eta guztizko desadostasuna zen; edozer gai ukitzea aski zen aiherkundea piztu zedin. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.
Hargatik ez dizut aiherkunderik, ene moldean maitatu zaitudalako. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 149. orr.
-Beharbada ez duk oso zori onik izan nirekin izan dituan tratuetan -esan zion-, bazekiat, baina ez niake nahi horregatik gure artean inolako aiherkunderik izaterik, eta etorriko haiz nirekin afaltzera. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.
Horien guzien ikerketez badute aste huntan biltzar bat egin beharra eta ez dute holako susmoek ttipituko aintzina ere Hego eta Ipar Koreek elgarri buruz duten aiherkundea. Herria 2004-09-16
Egia erran, harentzat neukan aiherkundea pixka bat jabaltzen hasia zitzaidan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 169. orr.
Zer nahi gisaz, hauxe zion: ez da gizarte aitzinamendurik lortzen aiherkundea eta herra gehiengoaren kontra zabalduz. Herria 2004-11-25
Smithek besterik badio ere, zibilizazio gehienetan, gizabanakoa ez da trukearen zale izaten; aitzitik, aiherkunde nabarmena sumatzen da gizabanakoaren interesak argi eta garbi gidaturiko jardueren aurrean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.
Joanttok pentsatu zuen bere lagunak apezei aiherkunde berezia ziela, baina ez zion arrazoiaren azalpenik eskatu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 58. orr.
Zergatik nabaritzen zen zure bihotzean estatu horien kontrako aiherkunde nahasi hori? Alcalan nabari zen zuzenbide ikasketen aurkako aiherkunde bizia. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 121. orr.
Horiek orok salatzen dute bederen aiherkunde seriosak badituztela hango beltzek gure kontra, guk hemen ez ginazkienak. Herria 2004-12-02
Zuen lerroetako demagogoek hazitako aiherkunde politiko sakonaren ondorioa zen, menturaz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 121. orr.
Nafarraren idazkietan nabari zaio liraintasun eskolaren eta ohargileen ondokoek asmatu eraikin trinkoak baino gehiago beren filologia jakintza estimatzen zuten humanistei buruzko aiherkundea. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 16. orr.
Zergatik eraso ote zion horrelako aiherkundez? Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 76. orr.
Anitz amerikanok ezin onetsia daukate araba musulmano berriek heientzat duten aiherkunde aire hura. Herria 2003-12-11
Ez dugu aiherkunde girorik sortu behar gai hauen inguruan. Berria - Euskal Herria 2004-03-31
Itzuli zen, eta beha gelditu zitzaion, aiherkunde izpirik gabe. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 125. orr.
Irakeko jendetzaren zati batentzat ongi etorriak leudeke herrialde auzoetako indar hauek, baina beste gizataldeentzat aiherkunde eragile litezke. Berria - Mundua 2004-07-13
Ihardetsi behar izan nion robotari buruzko hainbat ume-irudikeriari, baita hainbeste haserrearazten nauen makinaren aurkako giza aiherkunde hain kamuts horri ere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.