Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abenturazko 1 izlag abentura duena ardatz.

Abenturazko prosa lan bitxia ere idatzi zituen Perez Lazarragak.  Berria - Kultura   2004-02-19

Gauza pare batez konturatzeko balio izan zidan esperientziak, hala ere: bata, abenturazko nobelak horrelatsu zeudela eraikita, arazoak planteatu eta arazo horiek konpondu; bestea, [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 69. orr.

Abenturazko nobela historikoa idatzi dut.  Berria - Kultura   2004-12-04

Urte horietan [...] Marcel Schwob-en hautua garbia izan zen oso: utzi atzean errealismoaren eta eleberriaren inguruko eztabaida antzua, eta Daniel Defoe eta Robert Louis Stevenson ordezkari lituzkeen Ingalaterrako abenturazko istorioen tradiziora egin zuen jauzi.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 11. orr.

Samurtzen nau Wallace hau defenditu beharrak, baina, abenturazko film baten alde ari ziren gonadun haiek?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 104. orr.

Larunbatean hasi eta abenduaren 12a bitarte, abenturazko zortzi filmen DVDak banatuko ditu BERRIAk, astebururo bana.  Berria - Kultura   2004-10-20

Bi aurkezpen zeuzkan goizean: irakurri ez zuen abenturazko liburu bat -Udal Liburutegiko sotoan, goizeko hamarretan- eta sekula entzun ez zuen kultur talde baten manifestua -Koldo Mitxelenan, eguerdian-.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 59. orr.

Maite nuen, eta abenturazko bidaia horietatik itzultzen zenean, kanpoan hilabeteak egin ondoren, are gehiago maite nuen beharbada.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 98. orr.

Abenturazko hamaika liburu irakurri izan zituen Pellok, piratenak-eta.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 62. orr.

Abenturazko beste bat ere idatzi nuen, baina ez zuen arrakastarik izan.  Berria - Kultura   2004-12-11

Ez dakit gai izango ote naizen dauzkadan sentipenak, egunerokotasuna, zirrara eragiten duena, politikoa, psikologikoa, abenturazkoa, familia harremanak eta munduarekikoak... hori guztia, eta konfinaturik nagoen uharte honetako nire deportatu izaerari dagokiona zuengana helarazteko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 177. orr.

Uztailan eta abuztuan, Gipuzkoako 330 gaztek guztira, 155 leku daude egonaldia euskaraz egiteko abenturazko jarduerez gain kulturarekin eta aisiarekin lotutako beste hainbat jarduera egingo dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Laurok istorio bana hasi behar genuen, abenturazkoa, eta gure protagonistari arazo bat sortu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 69. orr.

Garai hartan ofizialek konta ezin ahala amodio abenturazko nobela ilustratu irakurtzen zuten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 217. orr.

2 abenturazko film

Etxean, patxada ederrean eta familia giroan, abenturazko filmak ikusteko aukera eskainiko die zortzi astez, datorren asteburuan hasi eta abenduaren 12a bitarte, Berria egunkariak bere irakurleei.  Berria - Kultura   2004-10-20

Kioskoan Berria erostean, 2,90 euro ordaintzea aski izango da, zortzi asteburu horietan, abenturazko film baten DVDa eskuratzeko.  Berria - Kultura   2004-10-20

Borrokak eta jazarraldiak ohikoak diren ospitale bateko korridoreetan girotzen da abenturazko film hori.  Berria - Kultura   2004-11-07

Berak idatzi du abenturazko filmaren gidoia.  Berria - Kultura   2004-06-12

Eta samurtzen nau Wallace hau defenditu beharrak, baina, abenturazko film baten alde ari ziren gonadun haiek?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 104. orr.

3 abenturazko zinema (corpusean ez dago; ETCn 44 agerraldi)

Abenturazko zinema zinema genero ezaguna da. Dramatiko eta suspensezko eszenetan oinarritutako filmeak biltzen ditu. ETC-entziklopedia   Abenturazko zinema, Wikipedia

Ilustratzaileak, gainera, beldurrezko eta abenturazko zinema klasikoaren kartelei omenalditxoa egiteko baliatu du ipuina. ETC-prentsa   Berria, 2011-11-30

Hirugarren Munduko Zinema, Zinema eta Gerra, Zinema eta Erlijioa, Abenturazko Zinema... gaiak jorratuko dira, besteak beste. ETC-prentsa   Argia, 2003-09-21

Abenturazko zinema biltzen du atal honek. ETC-prentsa   Berria, 2015-05-09

Izuaren, abenturazko zinemaren eta istorio espazialen gaineko lau abesti batzen ditu diskoak. ETC-prentsa   Goienkaria, 2012-06-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abenturazko film (3); abenturazko nobela (5); eta abenturazko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus