Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abadia iz abade edo abadesa baten gidaritzapeko monasterioa edo eliza.

Karlomagnok berak zituela sortu bai abadia eta bai Sahagún, hots, Caminoko leiendan Karlomagno beti agertzen da nonbaitik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 146. orr.

Begiak zabal zabalik egona naiz ikustearekin nola eraberritu eta apaindu zuten abadia.  Herria   2001-03-01

1661ean haren gorpua atera zuten Westminster-ko Abadiatik, eta hil ondoko exekuzioaren errituala egin zioten, urtarrilaren 30ean, Charles I.a exekutatu zuten egunean.  Berria - Harian   2005-07-31

Jean Duvergier de Hauranne (1581-1643), teologoa, Jansenioren laguna, jansendarren egoitza izan zen Port-Royalgo abadiaren zuzendari espirituala.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Gipuzkoari dagokionez, Pasaia eta Irun bitarteko eremua zegoen Baionako Elizbarrutian, eta Nafarroari dagokionez, berriz, Bortziriak, Malerreka, Bertizarana, Baztan eta Urdazubiko abadia.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 53. orr.

Maiz abadia berriak sortzen zituen esku berak egiten zien lapurreta zaharrei.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 335. orr.

Apezpikutegi eta abadietarako hauteskundeez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 326. orr.

Eliza hau ere Subasio mendiko abadia beneditarraren mendekoa zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 195. orr.

Beste gune distiratsua, Saint-Michel Normandiako abadia famatua izan zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 377. orr.

1271 urtean, Orriak erosi zion Leireko abadiari Luzaideko eremu osoa, Mokosailetik haste eta Ibañetara arte.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 210. orr.

Abadia maldatsua, han, jauregi fantastiko bat bezala lurretik urruti baztertua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 135. orr.

Itsas behera zegoen, bezperan bezala, eta hurbildu ahala, nire aurrean goratzen ikusten nuen miragarrizko abadia hura.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 310. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus