Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aihergo (ETCn 11 agerraldi) iz ipar nahi edo joera bizia; gorrotoa edo gaizkinahia.

Erraten da lau irrika edo pasio nagusi horietarik bestalde, badirela horietarik datozen beste zazpi, ez hain garrantzitsuak eta nolazpait horietara biltzen direnak, hala nola baitira maitasuna eta guraria, aihergoa eta eta 3. artikuluan aipatzen eta frogatzen diren besteak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 86. orr.

Gaur epaitu duen sententziak hobeki epaitu beharko baitzuen, nihonek hobeki ezagutu dudalakotz haren etorkia, haren bizia, haren jakitatea, haren fede gartsua, haren heretikoei buruzko aihergoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 180. orr.

Sarako herriak etengabe aihergo nabariena agertu diola Iraultzari; herri honetan denak aristokratak direla.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 243. orr.

Horien arteko aihergoak eta terrorismo jestuak.  Herria   2004-01-22

Israeldar eta Palestinarrak betiko aihergoan daude.  Berria - Mundua   2004-11-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus