Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hala eman dit aiherrak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 82. orr.
Hurtadoren eta Montanerren arteko aiherra liburutegi baten erakusleihoaren aurrean agertu zen berriro. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.
Arte eta literaturari emanak bizi izan direnen bizitza iheskorrak gure egiteko aiherrak gaude, gertuago sentitzeko, geu ere denboran zehar atzera eginez lagin horren zati izateko. Berria - Kultura 2004-06-12
Asmo xamur bat ere erne zitzaion barrenean: andre gaztearekin Cannesera bidaiatzea, zeren Andreas, pobre guztiak bezala, aiher baitzen sakelan zeukan dirukopuru txikia handitzat hartzera (eta bereziki pobre edaleak izaten dira horretara aiher). Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 67. orr.
Begitartea eztitu bezainbat zuen ahotsa apaldu, eta gisa hartara adierazi zidan zein aiher zen Garrüzeko berri izateko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 158. orr.
Bankuek bazuten aiher bulegoak ixteko, ez irekitzeko, Britainia Handian gertatzen ari zen bezala. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 118. orr.
Aurrekoetan bezala aiherrik izan arren, Lainezek ez du behin ere jiratu burua estazioko eremuan egon den bitartean. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 32. orr.
Ezer gutxi zakitek haien mugak defendatzen egin dugun lan luzeaz, baina ez zieat aiherrik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 56. orr.
Oilalur sakona maite du Perurenak, eta ez die batere aiherrik izaten giza-arrastorik apenas duten eremuei, hots, oxigenoan ez eze toponimian ere eskas diren altura bakartiei. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 12. orr.
Ohitura ezberdinetarik sortu liskarrek desegin ohi dituzte jendaki ezberdinek osatzen dituzten estatuak hauen bi alderdietarik bat batzen baitzaio etsaiari, bera aiher zaiolarik beste alderdiari. landare batzuek argiari aiher eta gorroto dioten bezalaxe, badaudela pertsonak ere izenari, famari eta jendaurreari beldur diotenak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 85. orr.
Zeren, joanak joan, ez bainaiz aitari aiher; aldiz, gauero otoitz egiten diot Jainkoari, zeruan izan dezan amoreakatik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 151. orr.
Baldin ontsa jujatu banau, ez zait aiher izanen urrats hori egin izanaz: baina orobat behar du jakin ezin aldatuzko xede bat dela. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 357. orr.
Herren, itsu eta gorrei buruzko pasadizoak kontatzen ziren, jaiotzetik hala zirenak gerratik libratu zirelako eta haiei aiher genielako. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 131. orr.
Hunek beti aiher ditu probintziako parte batzuetan euskararen alde lan egin nahiz ari direnak. Herria 2001-01-18
Herren, itsu eta gorrei buruzko pasadizoak kontatzen ziren, jaiotzetik hala zirenak gerratik libratu zirelako eta haiei aiher genielako, edo akaso, heriotzari buruz eta maingu eta herrenei buruz hitz egitea, aukera gertagarri haiek konjuratu eta gugandik uxatzeko erarik onena zelakoan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 131. orr.
Arte eta literaturari emanak bizi izan direnen bizitza iheskorrak gure egiteko aiherrak gaude, gertuago sentitzeko, geu ere denboran zehar atzera eginez lagin horren zati izateko. Berria - Kultura 2004-06-12
Handik aurrera, goizean jaiki bezain pronto, lagunengana joateko aiherrak egoten zen mutikomotza, baina, behin gertatuak gertatu, nola ba utzi amak! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 216. orr.
Cecily erantzuteko aiherrak dago. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 124. orr.
aiher da (3); aiher izaten (3); beti aiher (4); dira aiher (6); girixtinoeri dira aiher (3)