Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Exkol ibarrera iritsirik, aihen bat moztu zuten, mahats-mordo bat bakarra zuena. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 203. orr.
Hiru aihen zituen mahatsondoak; kimuberritu zen, loratu eta ondu egin ziren mahats-mordoak. Elizen arteko biblia Has 40,10
Amamak bere erretratu zahar hori Goioren esku ahurrean ipini, Goioren eskua aihen moduko atzamar bigunez sakatu, erretratutxoa mutikoaren esku zarratuaren barruan uzteko, eta Goiori negu guztiek baino hotzikara handiagoa eman zioten hitzok esan zizkion: [...]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 258. orr.
Lepoak iganik, aihenezko zubien bidez errekak zeharkaturik, hartz baten ganik lasterka ihesi eskapaturik, arrantzek zarrapatua, eskuak odoletan harpe batera heldu zen. Herria 2005-11-10
Saleu Katoueu, Saleupleu-koa, hantxet Danane aldean, Bolikostan dauden aihenezko zubi ederrenen eskualdea. Herria 2003-02-13
Aihen meheak bota aurretik marrubiondoak egiten duen gauza bera egiten zuten emakumeek: berdetasuna aldatu. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 98. orr.
Haren atzealdean, areto margotu berriak mahats aihen freskoak zituen hondo leun baten gainean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 413. orr.
Gero aihen hariak ateratzen ziren, eta gero pujak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 98. orr.
Aihen-belarrak gora egin du irmotasunez eta pertsianetako pintura zatiak urrun joan dira egun euritsuekin. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 157. orr.
Mahastian amaitzen dute eguna; Axenariok, tarteka, begiz jarraitzen du aitapontekoa, pausoz pauso, pikatxoiarekin lanean ari dela; tarteka, berriz, aihen sorten gainean etzan eta, begiak zeruan katigatuta, zume-pixarrak zupatzen ditu. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 114. orr.
Gogorrena 1961a izan zen, ama gosez hil baitzitzaien: seme-alabei urki azaletan, aihen zukuz idazten erakutsi zien emakumea. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 19. orr.
Etorriko zen larrazkena, sasoi maitatuena eta ere kolore ederrenekin atzaparka gora igoko kolegio aitzineko murruan betiko aihen-basa. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 119. orr.
Berriro makurtu zen aitzurrarekin, piper eta kalabaza-aihen artean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 193. orr.
Huntz-aihen hilak parda eta kisketen jiran. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 362. orr.
Harryk eta Ronek, berriz, hankak estu lotuak zituzten aihen luzeez, beraiek ohartu ere gabe. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 250. orr.
Buenos Airesen, italiar aihenekoa izatea izen txarrekoa zen artean; Londresen konturatu nintzen askorentzat halako atributu erromantiko bat zela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 219. orr.
'Zer,' esan zuen agureak, 'aihenetan ondo amarratuta utzi dituzue enbarkazioak?'. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 155. orr.
Ailegatzean neuk amarratuko nuen txikota aihenean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 193. orr.
Etxe ederren auzoa, etxe bakoitzaren inguruan lorategia bere murruekin, aihen-belar igokariak, zuhaitzak, glizinia pila alde guztietan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 63. orr.
Marrubi usaina zenuen, buruko biloek garondoan behera egiten zizuten, aihen-belarraren moduan, eta nik norian zerua ukitzen duen haurraren sentipena nuen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 72. orr.
Aihen-belarrak gora egin du irmotasunez eta pertsianetako pintura zatiak urrun joan dira egun euritsuekin. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 157. orr.
Lehenengoan, "aihen" hitzak zer izendatzen zuen azaldu zidan, eta zer landare zen "aihen-ezkerra"; bigarrenean, tximeletaren hego azpiko hautsa "lakrea" zela; hirugarrenean, zer gertatu zen Idogarate ("Ilobate") baserriko mutil koskorrarekin. ETC-literatura, saiakera Muskerraren bidea, Bernardo Atxaga, Pamiela, 2015
Aihen zuri kiribil batek tira egiten dio iletik. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 121. orr.
Gainean, buru-ttonttorrean, jasminez, arrosez, almitzez eta aihen-zuriz egindako apain buruntzak; agure agurgarri bat eta atso handi bat zetozen gidari. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 143. orr.
Zumadi sarriek latz egiten dute itsasertza, zeinetan makal baso zabal naroak aurkitzen baitziren, gehiago lehen orain baino, han-hemenka haltz eta sahats sailez banatuta, edo aihen-zuri usaintsuz ezkutatuta Belazean, Matilde txikia geldi-geldi eta tente dago, aihen zurizko koroapean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.
Atxaparra, sasiama, ahuntz-hostoa edo aker-aihena ("Lonicera") Caprifoliaceae familiako genero baten izen arrunta da, barnean 526 espezie, horietatik 108 onarturik, dituena. ETC-entziklopedia Atxapar, Wikipedia
Kanpalekua frango pollita da lore taulenak, ezker-aihenak, eta itzalguneetan, xarbota usain goxokoak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 73. orr.
Krabelinak, ezker-aihenak, urre-liliak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 362. orr.
Ezkerte zuria ("Calystegia sepium"), ezker-aihen zuri, birigane zuri, birigain zuri edo lurruntz zuri izenez ere ezagutua, klima epeleko Ipar hemisferioko Europa, Asia, Afrikaren ipar-sartaldea eta Ipar Amerikan eta Hego hemisferioko Australia eta Hego Amerikako Argentinan hedatua dagoen belar gaiztoa da. ETC-entziklopedia Ezkerte zuri, Wikipedia
Haren atzealdean, areto margotu berriak mahats aihen freskoak zituen hondo leun baten gainean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 413. orr.
Mahastia bezala larrutu zuten harrapariek, mahats-aihenak soilduz. Sar bedi etsaia mahastian eta hondatu, baina erabat deuseztu ez! erauz bitza mahats-aihenak, ez baitira nireak! Elizen arteko biblia Na 2,3
Ile kizkurrak kopetan behera erortzen zitzaizkion, mahats aihenen irudira. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.
Eskortatxo horretan aihendegi bat zuten, mahatsaihen sortak eta mahatsondo zaharretako egur pilak lehortzen egoten zirena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 217. orr.
aihen ahula (3); aihen zuri (3); aihenak eta (3); eta aihen (4)