Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aieru 1 iz aztarnetan edo seinaletan oinarritzen den ustea edo susmoa, aburua.

Uste zuelako ezen bi gertaki haiek -kaperako obren akabatzea eta aita Bartolome Urbiainerat etortzea- ez zirela kointzidentzia huts, baina Jainkoaren probidentziaren aieru eta seinale.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 218. orr.

Maiatza hasi berria zen, eguraldiaren aieruak onak ziren eta are hobeak gure adurraren iragarpenak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 146. orr.

Bernoullirentzat, aieruak egiteko artea dun stochastika: begiz jotako helburua erdiesteko zer egin behar den jakiteko artea, azkona-jaurtitzailearen irudiz. n=5erako frogatu zuen Legendrek aierua; Lamé delako batek, berriz, n=7rako; eta Lejeune-Dirichletek n=14rako, azkenik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 372. orr.

Urrun nigandik goganbeharturik daukaten aieruzko usteak suntsitzeko asmoa!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.

Egia erran, isilmandatariaren egiteko hori, nahiz aieruzko ustez gaitzetsia izaten baita, arras jostaldi polita iruditzen zait, horrez gain zereginik izanez gero; eta hori bera izanen da zure kasua.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 193. orr.

Kontua sakonago aztertzea erabaki nuen, psikoanalisiari buruzko eskuliburuak irakurtzea, ea ordena pixka bat ipintzen nuen aieruzko zurrunbilo haren baitan ote zegoen, bada, hain modu paradoxikoan agertzen zena?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 172. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin )

Aspaldian erakutsi ez zidan eztitasun horri aieru on iritzirik, saiatu naiz, auhenetan berriz hasiz, haren eskua tinkatzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 147. orr.

-Ez duk aieru ona -esan nuen nire artean, eta, hara!, neuk ere burua sineskerietan nahasturik nuela konturatu nintzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 194. orr.

Beste aieru txar bat zen hura, katea luze bateko beste begi bat.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 143. orr.

Batzuk aztoratu egin ziren, eta 1588ko urte hartaz ziren aieru gaiztoak aipatu zituzten.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 143. orr.

Abuztuko ortziral horretan, nire aierurik beltzenak egiaztatzen ari zirelakoan trabeskatu nuen etxeko korridorea, kezkak zizta-zizta egiten zidala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.

Egizak kontu badela kontinente bat, existitzen dela gizadi osoak badakiena, baina sarbiderik inork aurkitu ez diona; horixe duk aieru matematikoa!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 96. orr.

Matematikako aieru ospetsuenetariko batzuen batzuk ebaztea erabaki nian!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.

-Goldbach, Goldbach... Haren bigarren aierua frogatu zuen Grosrouvrek!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 420. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Aingeru aurpegi horretan ez zen, alabaina, trufa-aierurik, sufrimendu neurtezin eta isilaren marka baizik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.

Erran behar zen ondorioz, Fleuryko beste euskaldunen partetik halako saiheste aieru bat nabaritu zuela mutikoak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 266. orr.

4 aieru egin

Ellenek aieru egin zuen haren begien distiraren aurrean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 219. orr.

Kurten ekintzei buruz ezin konta ahal aieru eginez eta lastairako zimitz ugarien konpainian hartu ninduen loak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 197. orr.

Katedraleko domoa, airezko eta hauskor, eta gero, han-hemenka, dorretxo sail bat, printza dirdiratsuz izarniatzen zuten teila urdin eta zuriz estaliak Andres ia guztiz ezezaguna zuen herri hari begira egoten zen, eta apetazko mila aieru egiten zituen hango biztanleen bizimoduari buruz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.

Ez zen hura aieru egiteko unerik egokiena.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 275. orr.

5 aieruzko

Ezagutzen duzu murru arteko hezibidean duen uste irrigarria, eta emakume bilo-horien neurritasunaren fabore duen aieruzko uste are irrigarriagoa.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 42. orr.

6 Legendreren aieru (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Legendreren aierua: Honek, karratu perfektuak diren bi zenbakiren artean behintzat zenbaki lehen bat badagoela dio. ETC-entziklopedia   Landauren problemak, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aieru bat (10); aieru edo (3); aieru eta (8); aieru eta seinale (6); aieru ona (3); aierua ebatzi (3); aierua ez (3); aieruak besterik (3); aieruak besterik ez (3); aieruak ebatzi (5); aieruak eta (4); bi aieruak (5); eta aieru (6); eta aieruak (4); fermaten aierua (7); goldbachen aierua (3); grosrouvrek aieruak (4); grosrouvrek bi aieruak (4); nire aieruak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus