Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aieneka 1 adlag aiene eginez.

Jesus Jerusalemengatik aieneka.  Elizen arteko biblia   Mt 23,37 tit

Hobe zen aitzin-artatzea, ondotik aieneka sendatzea baino.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 48. orr.

Kleiman gaixo dagoela, Miep etxean dagoela marrantarekin, berak ere bihurritu bat izan duela orkatilan, maite minak dituela gainera, eta etxean aita denbora guztian aieneka duela, pentsatzen ahal duzu zer egoeratan dagoen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 147. orr.

Nahasmendua gazteluko patioan: zakurrak saingaka, emakumeak aieneka eta soldaduak lasterka armen hartzera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.

Halakoetan, aieneka adierazi ohi nien zein zorigaiztokoa eta abandonatua sentitzen nintzen, eta itxaron egiten zidaten haien parera iritsi arte.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 43. orr.

Susana aieneka hasi zen: -Ez dut irtenbiderik! Zuek esana egiten badut, heriotza-zigorra dut adulteriogile izateagatik; egiten ez badut, berriz, ezin ihes egin zuen eskuetatik.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,22

Eta, nork bere burura hautsa botaz, oihu egiten zuen negarrez eta aieneka: "Ai zu, ai hiri handia!  Elizen arteko biblia   Ap 18,19

Azkenean, putzura eroria zela oharturik, herrira itzuli ziren presaka eta aieneka, gertatua kontatu eta laguntza eskatzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 850. orr.

Mutila minez aieneka ari da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 266. orr.

Aieneka ari dira moabdarrak, Nebo eta Medaba hiriak suntsituak direlako: burua soil eta bizarra motz daramate guztiek.  Elizen arteko biblia   Is 15,2

Nor ari da aieneka? Nor zotinka? Nor liskarretan? Nor kexuz?  Elizen arteko biblia   EsZ 23,29

Bai, aieneka eta aieneka ari naiz, eta guztiz makaldua nago.  Elizen arteko biblia   Nk 1,22

Eta han-hemenka oinazetan garrasika, bestalde, hiruzpalau dozena giri entzun zitezkeen, larriki zauriturik, eta aieneka ari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 166. orr.

Zoritxarreko gaixo haiek ez zuten ulertzen oraindik behartsuaren solidaritateak baduela aberatsa suntsitzeko indarra, eta beren egoeraz alfer-alferrik aieneka jarduten baizik ez zekiten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 279. orr.

Aieneka urratzen da, lohadarrak minez kizkurtzen baitira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 193. orr.

Alajainkoka eta aieneka, // erreuma du ahaztuko, // bidea itxiz, amorru etsiz // Satan desafiatuko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 147. orr.

2 (izen gisa)

Egia garbitzen saiatu beti aberatsaren esku erakutsien tartean; eta baita pobrearen berriz eta berrizko aieneka guztien tartean ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 174. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aieneka ari (17); aieneka ari zen (3); aieneka eta (8); aieneka hasi (6); aieneka hasi zen (5); eta aieneka (19); eta aieneka ari (6); jerusalemengatik aieneka (3); minez aieneka (3); negarrez eta aieneka (5); oihuka eta aieneka (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus