Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abenturazale (ETCn 812 agerraldi) izond/iz abenturen zalea dena; abenturen zalea den pertsona.

Mark Twain idazleak sorturiko Tom Sawyer haur abenturazalea jarri dute ume hiperaktiboaren adibide gisa.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Militar abenturazale batzuek bat egin dute terrorista komunistekin eta beste jende batzuekin boterea eskuratzeko asmoz.  Berria - Mundua   2006-02-26

Beste morroi abenturazale pare bat igarri ditut haren atzetik alde egiten.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 64. orr.

"Altxor baten bila dabilen abenturazalea naiz ni", esan zion bere buruari.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 66. orr.

Berez abenturazale izanik, gazte-gazterik sartu zen Espainiako Erregearen zerbitzura, soldadu gisa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 84. orr.

Askotan, bizitza eredugarrien bila gizon bortitz eta abenturazaleengana jo ohi dugu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 31. orr.

Hona hemen Zugarramurdiko Etxehun bertsolariak Zalakain Abenturazalearen hilobian asmatu zuen epitafioa: [...].  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 227. orr.

Merkatuak eragile abenturazaleenak zigortzen jarraitu ahal izatea, beraz, guztiz premiazkoa da oraindik ere sistemaren jardunbide egokirako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.

Egiptoren mendebaldartzea, Mehmet Ali albaniar abenturazaleak kristau-aroko hemeretzigarren mendearen bigarren laurdenean gauzatua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 197. orr.

Musikazaleak, artexak edo poetak, kirolzaleak eta abenturazaleak bezain ongi etorriak izango dira.  Herria   2005-05-26

Ez nuke inortxo ere konbentzituko; batzuk fanatikoak dira eta besteak abenturazaleak, eta inor ez dago konbentzitzen uzteko prest. Hau da jende askok, errege-erreginek, militarrek, abenturazaleek, filantropoek, mende askotan izan duten ametsa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 157. orr.

Gobernu inperialak zernahi erabakita ere, merkatari, aitzindari, abenturazale eta horrelakoen interesek mugaz bestaldera eramango dituzte ezinbestean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 146. orr.

Atsegin du beste abenturazale batzuen lekukotasunak irakurtzea, hala nola Marko Polok Mirarien Liburuan idatzitakoak.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 49. orr.

Boterea banatzen zen guneetan emozio bila zebilen abenturazale bat besterik ez zela.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.

Ez zuen Dili eta Kupangera gasolina bila joan beharrik izango, bidaia hura arriskuz beterik ikusten baitzuen orain; zer esanik ez negoziante zuri, gaizkile makur eta abenturazale lapurrez mukurutu eta kutsatutako hiri zatar beldurgarri haiek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 48. orr.

Antje maitea, zuk ez duzu sekula ulertu nire kemena, urruneko printzesa konkistatzera etorri den abenturazale izukaitz honen grina.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 208. orr.

Lurringileak denda bat zeukan Palais Royalgo behealdean, eta auzoa betetzen duten abenturazale amorratuek osatzen zuten gehienbat haren bezeria.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 130. orr.

Horrelako abenturazale irrigarri baten goranahia asetzearren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 90. orr.

Merkatari gisa Tartessos-era itsasoz joan edo mertzenario gisa Egipton edo Babilonian jardun zuten seigarren mendeko abenturazale helenikoen ametsik handinahienak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 244. orr.

Zeraman gorbata nabarmen antxa gertatzen zen jantzi haiekin, haren adinean eta urtaro hartan, eta nolabaiteko abenturazale eitea ematen zion.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 64. orr.

Frantzia arpilatzen, bortxatzen, erailtzen ari diren abenturazale multzo baten eskutan gaude.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 228. orr.

Baal-Berit jainkoaren jauretxetik zilarrezko hirurogeita hamar txanpon hartu eta Abimeleki eman zizkioten; honek, diru harekin, gizon arlote eta abenturazale-talde bat bildu zuen, jarrai ziezaioten.  Elizen arteko biblia   Epa 9,4

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abenturazale bat (4); eta abenturazale (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus