Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irudi hori aienatu egiten da eskua harengana luzatzen dudan bakoitzean, edo hizketan hasten natzaion bakoitzean. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 58. orr.
Gure hegazkinaren itzala morrena eta glaziarren gainean: behin eta berriro barneratzen da sakanetan, eta halako bakoitzean beti uste duzu galdu eta aienatu egin dela, baina berriro hantxe azaltzen zaizu hurrengo harkaitz-labarrari itsatsia. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 296. orr.
Zaita orduantxe aienatu zen eta baita Husnia ere, senarra aurretik zuela. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 137. orr.
Bere lagunen ahots lausoak bat-batean sartu ziren pasabidean; gero, kalean behera aienatu ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 49. orr.
Oihuak, urrats-hotsak eta apatxak hirian barrena aienatu ziren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 44. orr.
Estreinako aldia nuen halako elurte baten erdian hegaldatzen nintzena: hegazkinaren gurpilek pista zuria ukitzeari utzi orduko aienatu ziren begien bistatik zoru gaineko argi horiak, haien kliskada-arrastorik ez, eta geroxeago Manhattanen arrastorik ere ez, hainbesteko elurra ari zuen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 8. orr.
Ilunpea aienatzen ari zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 135. orr.
Esperantza aienatu egiten duk. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 282. orr.
Eulia eguzki-argian aienatu zen, une batez diz-diz egin eta gero. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 331. orr.
Poztasuna, baina, berehala aienatu zitzaion, izan ere nahi gabe bere eskuari begiraturik, ohartu egin baitzen bere esku lakarraren eta gizonaren esku finaren arteko aldeaz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 248. orr.
Amikuzetik aienatua, Guisetarren soldatapean ibilia omen zen Etxeto, Frantziako erresuman. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 115. orr.
· Amets aienatu berria etorri zitzaidan akordura. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 378. orr.
Haien adiskidantza ederra aienatzen ari zen; hitz bat nahikoa izan zen irribarrearen azpian hortz zorrotzak erakusteko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 117. orr.
Poztasuna, baina, berehala aienatu zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 248. orr.
Ez ziren, beraz, haiengandik arras aienatuak izanen horienganako herra eta gorrotoa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 33. orr.
Ximurraren ondora itzultzean, nahasmendua ez zitzaidan arruntik aienatua, ezta nire gogoeten joan-etorria azkartu ere. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.
Ordurako detektibeak aienatuak ziren, ziplo aienatu ere. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 462. orr.
Tupustean aienatu zen, lasterka sartu zen urdaitegian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 386. orr.
Begi aitzinean lainoa bat-batean aienatzeak istant bateko xoradura eragin zidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 282. orr.
Burutapen gaiztoa berehalako batean aienatu zuen geroago eta hazitzenago zihoakidan grinak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.
Goizeko haizeak azoka esnatu berrien hats bortitzak eta ustel usainak aienatzen zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 252. orr.
Ez zenuen ahantziko haur hori zure eskariz hartu nuela neure gomendio, eta ez dut zure baimena baizik igurikitzen hura aienatzeko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 425. orr.
Jakintsu batek errana du ezen beldurrak aienatzeko aski izaten dela ia beti beldur horien kausa sakontzea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 181. orr.
Izenburuak aienatu zidan irribarrea: "Autopsiaren behin betiko emaitzek are korapilotsuago bihurtu dute ugaldeko emakumearen kasua". Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.
Gazteek ez dute jakiten zurikeria kilikagarriei uko egiten: baina bere maitearen ele bat bakarra aski dute, ikusten duzunez, lilura hori aienatzeko; beraz arras zoriontsua izateko ez zaizu haren maitea izatea baizik falta. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 497. orr.
Segurtamenak zalantzak aienatu zituen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 334. orr.
Nire oraingo nahiz lehengo bizitegietako korridoreetan bildutako sudurrekoen ondorio aienatu gabeei orban berria berretuta, ene bisaia Quasimodoren edertasuna bereganatzen ari zela egin nuen neure baitan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.
Ordainean, aienatuxea zitzaidan, bigarrenez gau berean, Charlyrekin bildutako karga orotarikoaren laino-hondar pisua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.
aienatu behar (5); aienatu da (4); aienatu egin (14); aienatu egin zen (7); aienatu egiten (11); aienatu egiten da (3); aienatu egiten ziren (3); aienatu zen (25); aienatu zen arte (3); aienatu ziren (13); aienatu zituen (4); aienatu zitzaion (3); aienatu zuen (3); aienatua zen (4); aienatuak ziren (6); aienatzen ari (10); aienatzen ari zen (6); aienatzen dira (4); aienatzen hasi (3); aienatzen zen (8); batean aienatu (3); berehala aienatu (4); eta aienatu (12); eta aienatu egin (5); eta aienatu zen (3); guztiak aienatu (6); guztiak aienatu ziren (3); hori aienatu (3); hori aienatu egiten (3)