Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aienarazi, aienaraz(i), aienarazten du ad aienatzera behartu.
ETAren anagramako sugea ere horregatik aienarazi izanen du Lizarrak? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 245. orr.
Banekien Marrok, han harrapatuz gero, pasada on bat emango zidala, onenean; izan ere, ziur nengoen Marro gauza zela norbait aienarazteko, gehiago ez agertzeko moduan; halako irudi beltza genuen auzoko haurrok pertsonaia beldurgarri hartaz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.
Oihuek eta garrasiek zakurra izitu, amorrarazi edo aienarazten duten bezala, hitz beratxek erakarri. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 43. orr.