Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aieka iz aldea.

Eta, horretaz gain, Harry Blountek, trenaren ezker aldean eserita, ezkerreko aieka horri baizik begiratu ez eta lurralde gora-beheratsua ikusi zuen, zelai zabalez osatutako eskuineko aiekari begiratzeko lana hartu gabe, eta beste ohartxo hau gehitu zuen koadernoan ziurtasun britainiarrez: [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 71. orr.

Beste aieka batzuetako jendea hasi zen iristen, errepika etengabeak erakarrita.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 154. orr.

Gure aurretik pasatu ziren denak eta, bidearen bi aiekak hartuta, milizianoa eta kamioia zeuden aldera abiatu ziren zuhurtzia handiz.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 104. orr.

Gure aiekan esaten den moduan, ubiladak egiten ezkutatu nintzen jende artean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 166. orr.

Lagunak ez zitzaizkidan bilduko hankatik edo samatik helduta elkarri behin eta berriz pulunpa eragin gabe -sanjuanberde egitea, gure aiekan-.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 144. orr.

Jar gaitezen hanka-arte erantzira begira, larru bizira eta gorrira, pentsatuz ezen beharbada gaitzeko aiekatik hobeki ezagut litekeela zein nolakoa den, onetik, zuritik eta jantzitik baino.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 107. orr.

Zabedieroko kanpamentuko soldadu sail bat harekin batera etorri eta plazaren bi aieketan hedatu ziren lerroz lerro, jostaketa lekua baino utzi ez zutela erdialdean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 309. orr.

Miatu genuen ingurune guztia, errepidearen bi aieketan berrehun bat metro; obispoa tiro-festak izututa, nora edo hara ihesi joatea zitekeena baitzen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 108. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus