Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aiduru 1 adlag zain; begira. ik goait.

Kartzelako atean bi ordu aiduru, oren bateko bisean-bisekoarentzat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 262. orr.

Hantxe daude, harkaitzetan, beren kailua iruten, aiduru.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 108. orr.

Arratsaldean hiru ordu handi eman zituen baratzean, aiduru, zurezko aulkian, hesira begira.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.

Une batez Mitxelena aiduru egon zen, bere hitzek nolako eragina ote zuten nigan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 37. orr.

Bizpahiru ilunabar bitxi haietan, aiduru nengoelarik, kolore askotako espainiar armada-zainak ikusi nituen, harresiaren gaineko beren erronda-bidean kanoien artetik ibiltari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 45. orr.

Bada, 1973an hasi ziren haien ondorengoak hitzarmen haietakoren bat bete zedin eskatzen, urteak eta urteak aiduru egon ondoren.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 87. orr.

Orduan dugu anitzek onartu ez genuela euskaldunek nehongo faboreen aiduru egoiterik gure nazioari bere izariko estatuaren orkoia moldatzeko, eta euskaldunoi zegokigula, Txillardegik dioen bezala, Euskal Herria Helburu hartzea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 133. orr.

Handik laster, haurrak eta gizonak, loiroan aiduru zeudela, taldean, Nakok atea jotzen zuen: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 10. orr.

Edo zerbitzatua izateko ordu erdi baino gehiago aiduru egon behar zen postara zuzentzeko adibidez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 223. orr.

Gau zarratuan irtena zenean bezala piztua, diosala harrera ongi etorria, hemen naukazu aiduru, atxamarta tinko baten estatxa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 248. orr.

Gandiagak jainkoa du aiduru, baina ez du haren izenik aipatu ere egiten.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 93. orr.

"Berehala noakizu" edo esango lukeen keinu bat egin dit begiradaz, ikusi nauela, arratsaldeonak eman eta espektazioz aiduru ninduela adieraztearekin batera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 154. orr.

Erretore etxera iritsi zenean, Peio aiduru aurkitu zuen, berantetsirik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 151. orr.

-Jendea aiduru da.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 130. orr.

Gero isildu egin zen tanpez, eta aiduru gelditu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 210. orr.

Zoriaren esku, labirinto batean dabil espiritua ahalegin etsian, mezu-zaparrada gaitz baten pean, zeinu baten xerka, begi-kliska baten zain, ustekabeko loturaren baten aiduru.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 164. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

-Zeren aiduru?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 131. orr.

Ate itxian jo ala, bertzerik gabe, asotsa atereaz neure burua seinalatu, erreklamatuko ninduen unearen aiduru, horra zer gelditzen zitzaidan erabakizun.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 339. orr.

Zerbait gertatuko da: Basse-de-Vieille karrikako itzaletan zerbait dago nire aiduru, hantxe, karrika lasai horren izkinan hasiko da nire bizitza.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 103. orr.

Hi ikusteko bozkarioaren aiduru, adiskide amoltsua, hiri izkiriatzeko plazerrera emana naun; eta higan pentsaturik ematzen dinat higandik urrun egoteak sortzen didan tristura.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 478. orr.

Guztiok mahai inguruan geunden, aitonaren aiduru zutik, noiz eta hura jaun administratzailearekin iritsi baitzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 67. orr.

Aurpegiko adierazpena ez zitzaion aldatu; hurbiltzen ari zen bitartean ongi aztertu zuen, haren aiduru izan balitz bezala, eta jarlekuan zehe batez urrundu zen, hari toki baten uzteko gisan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 86. orr.

Urte hartan etsaminetako egitarauetan zegoen Godoten aiduru antzerkia ikasleekin nola aztertzen zuen esplikatzen zion: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 228. orr.

Baserriko giroa bitxia zen: ematen zuen guztiak azken jujamenduaren aiduru zirela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 19. orr.

Baga handiaren aiduru jarraitzen genuen, eta enbatarik ez inondik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 158. orr.

Gehienak antzaz Espainiara eta gero Ingalaterrara joateko paperen aiduru zeuden.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 106. orr.

Hortik aurrera Maddik artega jardun zuen, bere aldiaren aiduru.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 180. orr.

Aterpe guzietan bezala, kaier haundi bat badago mahaian, erromesen oharpen, iritzi edo hitz laburren aiduru.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 170. orr.

3 (adizlagun gisa)

Eta hausten da soka batzuetan, eta erortzen eta amiltzen gara zuloan beheiti, non herensugeak eta munstroak ditugun aiduru -izua eta bekaitza, herra eta zorigaitza-, ahutzak zabal eta hortzak zorrotz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 135. orr.

-Ez, semea aiduru dut -ihardetsi zion, baina gizonaren urratsetarik abiatu zen Port-Neufeko gozoki eta txokolate dendaraino.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 63. orr.

Neskak aiduru zeuzkaten, herrokan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 82. orr.

4 aiduru egon

Hots, Behereartako geltokia aurki prestatu eta irekiko zelakoan, beti aiduru egoten ginen, eta berantetsita ere bai batzuetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 335. orr.

Jarri zarete, beraz, eta helikopteroaren aiduru zaudete.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 133. orr.

Orduan dugu anitzek onartu ez genuela euskaldunek nehongo faboreen aiduru egoiterik gure nazioari bere izariko estatuaren orkoia moldatzeko, eta euskaldunoi zegokigula, Txillardegik dioen bezala, Euskal Herria Helburu hartzea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 133. orr.

Ez zuten luzaz aiduru egon beharrik ukan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 290. orr.

Eguraldia hobetuko ote zen aiduru zegoen bitartean, langileak bazkaltzera irteten hasi ziren, ordubata baino beranduago zen, elkarrizketa luzexka izan zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 137. orr.

Bada segur bazterretan horien aiduru dagoenik!  Herria   2004-09-16

Mutiko azkarra da, ingelesezko hitz bakan batzuk dakizkiela-eta besteak liluratzen ditu, eta AEBetako soldaduak noiz etorriko aiduru dago.  Berria - Kultura   2004-09-25

Ene aiduru egona zen, iduriz.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 57. orr.

Etxera bidean gehienak, autobusaren aiduru egoten ziren lerro-lerro, egun osoko neke pisua begitartean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 41. orr.

Egia esan, beti bere zain egon izan bagina bezala izan zen, eta, neurri batean bederen, hala zen, hau da, haren aiduru egonak ginen betidanik, euskara paradisuko hizkuntza zela esaten zuten garaietatik, bederen, eta nork daki lehenagotik ere ez ote geunden zain.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 8. orr.

Bada, 1973an hasi ziren haien ondorengoak hitzarmen haietakoren bat bete zedin eskatzen, urteak eta urteak aiduru egon ondoren.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 87. orr.

Ez nekien zer egin: ihes abia ala merkatu-tratuaren bukaeraren aiduru egon.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 160. orr.

5 aiduru gelditu

Gero isildu egin zen tanpez, eta aiduru gelditu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 210. orr.

Raimundo Silvak bat-batean bekokia zimurtu zuen eta bestearen esanaren aiduru gelditu, baina Costak nobelara itzuli zuen bere arreta, orriak pasatzen zituen definitzen ez zekien zerbaiten bila ariko bailitzan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 254. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aiduru egon (8); aiduru egoten (3); aiduru zegoela (6); aiduru zegoen (3); aiduru zeuden (3); baten aiduru (5); ene aiduru (4); gure aiduru (3); haren aiduru (5); nire aiduru (3); zen aiduru (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus