Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abenturatxo iz adkor abentura xumea.

Gainera, elurrarekin ere bizi izan ditugu abenturatxo batzuk.  Berria - Kultura   2004-03-11

Gau batean, mojen egoitzan lo egin ezinik zegoela, berak ere bere abenturatxoak bizi izan zituela erabaki zuen, Maddalenek beste edota gehiago agian, eta hurrengoan denak kontatuko zizkiola.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 221. orr.

Bere baldreskeria gorabehera, neska batzuk bereganatzen zituen Woodyk, bai eta bere abenturatxo sexualak izan ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 57. orr.

Zuk usteko zenuen zure abenturatxo arin horietako bat izango zela, seguru, zure bekatutxo horietako beste bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 246. orr.

Oraingo agente berrien abenturatxoekin ez dago kolorerik... beno, bai, kolorea da dagoen aldea: exotikoagoa izango da, senegaldarra edo nigeriarra delako prostituta, Kamerungoa trafikantea [...].  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 101. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus