Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Koldo Mitxelenara egin nuen azken bisitan, Aiako kontu hartaz dokumentatzera joan nintzenean, Joxe Mari Lertxundi aiar idazlearen liburuak begiratzen egon nintzen. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 92. orr.
Ernestina de Champourcin poesia sarian, berriz, Patxi Lopez Tejada aiarra nagusitu da, Materiaren egitura poemarioarekin. Berria - Kultura 2004-12-15
Berarekin ikasitakoa da Zialtzeta, Balentin Aldalur aiarra. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 25. orr.
Aiarrak lehen aldiz irabazi du Igeldoko Harria txapelketa. Berria - Kirola 2004-08-10
Aiarrak 29 jasoaldi egin zituen zilindroarekin eta 20 jasoaldi kuboarekin; guztira, 49 jasoaldi. Berria - Kirola 2004-09-11
Gure etxean bolada luzea egin zian aiarrak automobilik ez zuen garaian, dantza-entsaioak ostiraletan berandu bukatzen genituenean. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 124. orr.