Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ahusatu, ahusa(tu), ahusatzen 1 da ad ipar jostatu, dibertitu.
Kartak, ttanttoak eta bertze zonbait joko hor izanen ditugu ahusatzeko. Herria 2005-05-12
Lau pilotari on horiek egin izan dute partida hau baino beroagorik baina ahusatu dute asteleheneko jendea beren dohainen parte on bat erakutsiz. Herria 2003-06-05
Izanen da hor ahusatzeko parada ederra. Herria 2003-05-29
Ahusatzeko izanen dira kartak eta bertze zonbait joko; ondotik, aratsaldeko askaria. Herria 2005-12-29
2 (era burutua izenondo gisa)
Etxola gutitan ikusten dena, hantxe dauka liburu lerrotto bat mahi buruan Pettanek, udako egun ahusatuagoetan irakurtzeko. Herria 2003-07-10