Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahurtaraka adlag ipar eskukadaka.

Ostiak egiten ditu bi sosetan truk biziaren irabazteko eta ostia porroskak banatzen ditu ahurtaraka katiximaren ondotik, hortzekin krask eta krask haurrak loriatzen baitira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 53. orr.

Eta Lur eta Gauekoren esku begirazaleek bakea isurtzen dute, ahurtaraka, nasaiki, bi mutikoen gorputzen gainera.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 151. orr.

Halaz, behin goseak hilik etxe batera hurbildu zen gordeka eta zakurtegian agerian zeuden kroketak ahurtaraka ahoratu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 127. orr.

Sarri aratsaldean, Gernikaratzean gure lehen urratsa izanen da zure orroitzapenez, zuk hain maitatu duzun ekai bizietarik (ahurtara bat Hazparne aldeko lur eta landare hosto bat) Gernikako haitzaren oinetarat eremaitea.  Herria   2003-05-01

Egun haatik, huna arrunt beste gai batez ahurtara bat oharpen eta gogoeta.  Herria   2005-09-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus