Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jauna, abentura definitzea badagoela pentsatu dut: ohiz kanpoko gertaera bat, nahitaez apartekoa izan gabe. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 76. orr.
Gertaera hutsalena ere abentura bilaka dadin, beharrezkoa eta aski da hura kontatzea. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 80. orr.
Norarena gertatu arte ez nuen Laurarena ulertu, abentura bizitzen ari dena ez da konturatzen zein erraza den kanpotik dena ikustea. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.
Flaubert-en liburuan erabat desagertu da intriga, desagertu da abentura: ez da istoriorik kontatzen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 10. orr.
Sutondoan ematen zituzten orduak, berriketan eta kontu-kontari, hainbat pasadizo eta abentura kontatuz. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 108. orr.
"Badut nik ere berririk kontatzeko", erran zuen; eta berehala nire abentura kontatu zuen, kontalari zuhur hari zegokion zehaztasunaz. orain dela hamar urte-edo hementxe gertatu zitzaidan abentura bat kontatuko dizut. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 89. orr.
Samurturik nauka Danceny izateak abentura honetako heroia. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 146. orr.
Zer abentura, zer drama ezkutatzen zuen oroigarri hark? Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 197. orr.
Abenturak liburuetan daude. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 78. orr.
Aski zintzoki kontatu dit bere abentura, eta batez ere azken gertakaria. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 169. orr.
Abenturarik gabeko istorio bat. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 158. orr.
Jakinminak nago ordea nola kontatuko diezun abenturaren bukaera. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 278. orr.
Lehenengo urtean au-pair abiatu nintzen, abenturara, independentzia bila eta behin hizkuntza ikasi nuenean, unibertsitatean sartu nintzen filosofia ikasteko. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 84. orr.
-Abenturarako senik ba al zuen? «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 37. orr.
Ingalaterrako abenturazko istorioen tradiziora egin zuen jauzi. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 11. orr.
Laurok istorio bana hasi behar genuen, abenturazkoa, eta gure protagonistari arazo bat sortu. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 69. orr.
Abentura militar horrek ez zuen amaiera onik izan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 191. orr.
Abentura politiko zein sentimentalei hitz arranditsuz ekiten zien, baina ezkutuko armaz ondo hornituta, aldez aurretik asmatutako gezurrak babesgarri eta etsaientzat galgarri gerta zitezkeen eskutitzak sakeletan. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 46. orr.
On da, bertzalde, abentura handietara bideratu dugun norbait urrats handietara ohitzea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 189. orr.
Ezkutatuta egon behar hau abentura bat iruditzen zait, abentura arriskutsu, erromantiko, interesgarria. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 294. orr.
Nola ez duzu jakin haren abentura ospetsua, bereiziezinak bereizi zituena? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 235. orr.
Haren abentura hirukoitzaren eskandaluak, begiak harengan ezarri baititu, eman dio ordu arte eskas zitzaion fidantzia, eta bihurtu du zinez gizon beldurgarri. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 208. orr.
Begien bistakoa zen pozaren pozez zegoela, abentura arriskugarri batean sartzen ari zelakoan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 65. orr.
Neskatxa ttipi hori irriegilea da; eta, haren alaitasunari bide emateko, bururatu zitzaidan burutik pasatzen zitzaizkidan abentura eskandalugarriak oro, gure pausaldietan, hari kontatzea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 363. orr.
Abentura irrigarri horretan badituzula hamabortz egun baino gehiago emanak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 62. orr.
Konbentzituta zegoen jadanik Corto: ez zuen Rasputin bakarrik utziko abentura ergel hartan. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 124. orr.
Badakik ez ditudala abentura bakartiak maite. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 124. orr.
Aurrez inoiz saiatu gabeko abentura gogo-pizgarria zen hura, eta noblea, gainera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 239. orr.
Bat-bateko abentura txiki bat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 219. orr.
Andre Pepitak eragin zuen zorigaiztoko abentura. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 125. orr.
Benetako abenturak, ordea, pentsatzen nuen, ez zaizkio etxean geratzen denari gertatzen: kanpoan bilatu behar dira. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 29. orr.
Nola baitaramazu bizimolde zuhur eta landara bazterreratua, eskandaluzko abentura horiek ez dira zuganaino heltzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 59. orr.
Gero dirua biltzen hasi ziren, diru-bilketan, ni bidaia batera igorri eta mundua ikus nezan, gero nik haiei kontatu ahal izateko atzerriko emakumeekin izandako plazerezko eta amodiozko abentura kitzikagarriak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 19. orr.
Gerra, ordea, ez da inondik ere egiazko abentura bat, abentura ordezko bat baizik ez da. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 66. orr.
Nik zegokien jaiduraz entzuten nituen istorio zaharrok, apika ez hain miragarriak berez nola baitzen miragarri neure odolak asmatuak izatea eta inperio urrun bateko gizon batek hala niri bihurtzea, abentura etsi baten harian, sartaldeko uharte batean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 80. orr.
Zein ederra den izadia, zein onak diren inguruan ditudanak, zein interesgarri eta jostagarria den abentura hau. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 294. orr.
Urtero, Dudleyren urtebetetzekoan, gurasoek Dudley eta lagun bat egun-pasa eramaten zituzten, abentura-parke, hanburgesategi edo zinemara. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 25. orr.
Bi edo hiru egun ematen zituen ganbaran zain, Federicoren sua noiz apalduko, ibili luzeko itsasontzien abentura liburuak hartuta, bere buruarekin hizketan Mikel Strogoff bezala edo kanpai joaldi bat egiten denbora pasatzeko. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.
Felix Vaqueriza zuen izena irakasleak, eta haren bizitzak nik ordura arte ezagututako beste inorenak baino abentura kutsu handiagoa zuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 65. orr.
Eta zein urrun azpikeria zantar haiek nire abentura-amets zirraragarrietatik? Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 180. orr.
Abentura sentimendu hau, ez dago agian munduan hori baino interes handiagorik duenik niretzat. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 105. orr.
Abentura sentimendua denboraren itzulezintasunarena izanen litzateke, besterik ez. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 107. orr.
-Ze abentura klase? -galdetu zuen, arduraz. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 74. orr.
Aitonak ez zuen txintik esaten gerra garaiari buruz, baina Madrileko bere estudiante-abenturez, edo amona ezagutu zuenekoaz, behin eta berriro hitz egiten zigun. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 63. orr.
Japoniak Mukden-en abiarazi zuen, 1931ko irailaren 18tik 19rako gauean, bere eraso-abentura handia, V-J egunean bukatu zena, 1945ean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 212. orr.
Itxura oneko gizona zen eta ez zitzaidan inporta abentura bat izatea berarekin. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 23. orr.
Nire xarmekin asperturik jaunak ni kalera bota baino lehen, beste abentura bat izan nuen; esperientzia bat hobeto esanda, ez zelako hain harrigarria ere izan; abentura izena eguneroko bizimodutik ateratzen gaituzten gertaerek merezi dute bakarrik. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 31. orr.
Ez da harritu behar bidaiaz ari banaiz anitz, bidaiaz aritzea denboraz eta heriotzaz aritzea baita, biziaren abenturaz. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 154. orr.
Hizkuntza bat eraikitzea berebiziko abentura da. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 222. orr.
Baina esan nahi nuena zuan autore honek beti defendatu duela gehiago idazketaren abentura, abenturaren idazketa baino. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 85. orr.
Abentura grafikoa bideo-jokoen munduan fikzio interaktibo generoaren barnean dagoen eta 1980eko hamarkadan sortutako azpigenero bat da. ETC-entziklopedia Abentura grafiko, Wikipedia
Abentura grafiko honetan fikzioa eta xehetasun guztiz historikoak nahasten dira. ETC-prentsa Argia, 2007-09-09
Aliceren ibaiak dugu adibide, Delirium Studios enpresak aurkeztu berri duen abentura grafikoa, kontsola batean -Nintendoren WII U makinan- joka daitekeen euskarazko lehendabizikoa. ETC-prentsa Argia, 2015-11-01
Grim Fandango LucasArts bideo-joko konpainiaren abentura grafiko bat da. ETC-entziklopedia Grim Fandango, Wikipedia
1991. urtean LucasArts LucasFilm Games ameriketako Estatu Batuak estatubatuar bideo-joko enpresak merkaturatu zuen fantasiazko abentura grafiko bat izan zen. ETC-entziklopedia Loom, Wikipedia
Abentura-kirola ingurune naturalean, jarduera fisikoaz gain, aisialdirako jarduera bizia dakarren edozein kirol bezala ezagutzen da. ETC-entziklopedia Abentura-kirol, Wikipedia
Lehorrean, berriz, hirian goi mailako kultur eskaintza ziurtatzen duten erakustokiak, eta herrian abentura kiroletarako aproposak diren mendiak eta ibaiak, haien begirale eta egituraketa profesionalekin. ETC-literatura, saiakera Beste eguzkia, Itziar Madina, Txalaparta, 2007
Gaurko egoeraren ezaugarria da aisialdiko modalitate berriak agertu direla -eskia, motorra, abentura-kirolak... ETC-zientzia, zuzenbidea Hirigintza-antolamendua, Juli Esteban Noguera, EHU/UPV, 2016
Pribilejiatua naiz, abentura kirola praktikatzeko aukera dudalako. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-01-03
Ezterenzubin, Errebert Larrandaburu mendizalearekin solasaldia izango da, Aurizberrin ESAITen bideoak eta hitzaldia, Eugin abentura-kirolak egingo dira, eta Uharte-Iruñean proba konbinatuak. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-07-17
Bestetik, abentura asteburuak antolatu nahi dituzte, rappel, rafting eta bestelako abentura kirolak praktikatzeko irteerak. ETC-prentsa Argia, 2000-04-02
Abentura kirolak oso modan daude, eta jendeak edozertarako ematen du izena. ETC-prentsa Argia, 2002-11-10
Gainezka dauden errepideetan murgiltzen gara mila kilometro eginez; gorputza aski prestatuta ez izan arren, abentura kiroletan murgiltzen gara; zurruta eta jate desmasiak egiten ditugu... ETC-prentsa Berria, 2004-08-04
Hori da azokako eskaintza nagusia: han eta hemengo naturgune eta abentura kirolari buruzko informazioa. ETC-prentsa Berria, 2006-10-29
Eskalada eta tirolinea abentura kirolak egiteko (Senpere). ETC-prentsa Berria, 2007-07-17
Riglosko mailoak dira Pirinioaurreko gune ezagunenetakoa, abentura kiroletarako paradisua. ETC-prentsa Berria, 2008-05-16
Eskiaren eta mendiaren inguruko azokak beste abentura kirolei ireki dizkie ateak, eta erakusketa lekua eta gune ludikoa garbi bereizita egongo dira. ETC-prentsa Berria, 2011-10-29
Udatik aurrera, abentura kirolak egiten dituzten kirolariei eta zuhurtziarik gabeko mendizaleei erreskatea ordainarazteko asmoa du Eusko Jaurlaritzak. ETC-prentsa Berria, 2011-03-08
Abentura kiroletan ere erreskateak kobratzea babestu dute PP eta PSEk. ETC-prentsa Berria, 2011-11-22
Abentura nobela bat da, eta bi protagonista nagusi ditu: batetik, inguma, gaizkilea; eta, bestetik, Basajauna, zintzoa, besteei laguntzen diena. Berria - Kultura 2004-11-23
abentura arriskutsu (7); abentura arriskutsu batean (3); abentura bat (37); abentura bat da (4); abentura bat izan (5); abentura batean (5); abentura baten (10); abentura berri (15); abentura berri bat (5); abentura berri honetan (4); abentura berriak (4); abentura bila (7); abentura bizi (4); abentura da (4); abentura eder (6); abentura ederra (3); abentura ere (3); abentura eta (21); abentura ez (3); abentura handi (7); abentura handia (4); abentura haren (4); abentura hartan (3); abentura hau (8); abentura honek (3); abentura honetako (3); abentura honetan (6); abentura hori (11); abentura horiek (4); abentura horietako (3); abentura horrek (3); abentura horren (4); abentura horretan (8); abentura hura (5); abentura izan (5); abentura kontatu (3); abentura kontatzen (6); abentura kutsu (4); abentura txiki (6); abentura txiki bat (3); abentura zoragarriak (3); abenturak eta (9); abenturak eta (9); abenturak ez (4); abenturak ez (4); abenturak izan (4); abenturak izan (4); abenturak kontatu (7); abenturak kontatu (7); abenturak kontatzen (8); abenturak kontatzen (8); abenturaren berri (4); abenturari buruzko (3); abenturarik abentura (3); abenturarik abentura (3); abenturarik ez (3); abenturarik izan (3); abenturaz geroztik (3); abenturazko film (3); abenturazko nobela (5); abenturei buruz (3); baina abentura (4); baino abentura (4); bat abentura (3); bateko abentura (3); baten abentura (3); baten abenturak (10); baten abenturak (10); benetako abentura (3); benetako abenturak (3); benetako abenturak (3); bere abentura (9); bere abenturak (12); bere abenturak (12); bere abenturak kontatu (3); bere abenturak kontatu (3); bere abenturak kontatzen (3); bere abenturak kontatzen (3); bertze abentura (3); beste abentura (3); bidaiak eta abenturak (3); bidaiak eta abenturak (3); da abentura (11); da hurrengo abentura (3); den abentura (5); dut abentura (3); dute abentura (4); edo abentura (3); eta abentura (26); eta abenturak (7); eta abenturak (7); eta abenturaren (5); eta abenturazko (4); eta mila abentura (3); ez da abentura (3); garmendia pistolariaren abenturak (3); garmendia pistolariaren abenturak (3); gerra abentura (3); giza abentura (3); guizzardi guizzardiren abenturak (3); guizzardi guizzardiren abenturak (3); guizzardiren abenturak (7); guizzardiren abenturak (7); hainbeste abentura (4); haren abentura (4); hasitako abentura (4); hurrengo abentura (3); izandako abentura (4); mila abentura (4); nire abentura (8); niretzat abentura (3); nuen abentura (4); pistolariaren abenturak (3); zakarrontzietako abentura (4); zegoen abentura (3); zen abentura (3); zenbait abentura (3); zer abentura (4); zorigaiztoko abentura (3); zuen abentura (3)