Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahur 1 iz eskuaren barnealdea, eskumuturretik hatzetaraino hedatzen dena; eskuarki, barnealdeak sakongune bat eratzen duenean.

Eskua luzatu, ahurra ireki eta giltza erakutsi dit.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 58. orr.

Baldwinek ahurra txirrinaren gainean ezarri zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 286. orr.

Zuria zen altxaturik zekarren eskua, ahurra aurrerantz, bake-seinale gisa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 49. orr.

Orbain bana geratu zitzaidan eskuin eskuko gainalde nahiz ahurrean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 103. orr.

Eguzkia adoratzen zuen, begiak hetsirik, geldi-geldia, besoak zabalik, bi eskuen ahurrak eguzkiari buruz irekitzen zituela.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 117. orr.

Avigdor amona mantangorri bati so geratu zitzaion, nola mugitzen zen bere eskuaren ahurrean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 192. orr.

Eguzkia adoratzen zuen, begiak hetsirik, geldi-geldia, besoak zabalik, bi eskuen ahurrak eguzkiari buruz irekitzen zituela.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 117. orr.

Charly ene ondoan zegoen, bere ezker eskuko ahurraren gainean hosto pikatu idorrak tabako gorriarekin nahasten ari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.

Eskuak buelta eman du, ahurra mahaiaren gainean, zabal-zabalik jarrita, bizkarra eskaintzen dit orain.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 169. orr.

Lepoa luzaturik, arretaz begiratu zion ezkerreko eskuari: bularrean pausaturik zeukan, ahurra oso zabala zen, eta hatzak lodiak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 124. orr.

Ahurra neskaren titi buruekin jostatzera uzten nuela, erraten nion, ez nuela Baionara itzultzeko gogorik.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 190. orr.

Meheak eta estuak ziren hatzak, lehen bezain zabalak ahurrak, baina zimurrek beren ubideak eginak zituzten eskuotan, urte iraganek aise ibiltzeko moduan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 94. orr.

Garai batean, artzain bakarti bihurtzeko gogoa neukan, baina nekazaritzako ametsak zangopilatu nituen aski laster, aitzurraren giderrak ahurrak odoletan babatzen zizkidalako.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 105. orr.

Oroitu naiz Semenario handian kantu gregorianoak gidatzen nituela, koruaren erdian nengoela xutik, esku ezkerraren ahurrean liburua neukala eta eskuinaz noten pikoak, erraiteko maneran, markatzen nituela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 199. orr.

Ahurrean hartu dut: astuna da, leuna.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 100. orr.

Euliak burrunda egiten zuen eta kili-kiliak eragiten zizkion ahurrean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 143. orr.

Nabala ahurrean ikusi ninduela, izuaren izuaz bezala, Mairosek urrats bat atzera egin zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 204. orr.

Gora begiratu nuen eta goiko habeak ahurrean harrapatuko gintuen esku erraldoiaren hatzak iruditu zitzaizkidan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 131. orr.

Ahurrean kokatua den pilota bezala, denbora.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 100. orr.

Bere buruari galdetu zion zer ote ziren ahurren azpian zituen bi bularrak.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 118. orr.

Elurra zen, bai, elur arrunta, eskuaren ahurrean berehala urtzen ziren elur malutak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 215. orr.

Nori bururatzen zaio!" Niregana jiratu eta kopetan jo ninduen eskuaren ahurraz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 188. orr.

Begitartea bi ahurrez torratu nuen amets latzetik iratzartzen banintza bezala.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 28. orr.

Zauri sakon samar bat daukat ezker-ahurrean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 99. orr.

Tinpano atezuak ahurrekin burrunbatzen dira eta inguruan zinbalo konkaboak entzuten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 131. orr.

Historia hori ahurretik ganbilera, barnetik kanpora (ukimenetik ikusmenera), egoera psikologiko "huts" batetik "betetasunaren" atzematerako pasabide gisa harturik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 132. orr.

Ahur bat, zabala bezain leuna.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 191. orr.

Musu bozkariozkoez bezain errespetuzkoez estali zion esku hotza, eta gero ahur gainean jarri zion bere buru astun epela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 51. orr.

· Idoiak atera ninduen hartatik, eta haizemaile baten ahurra bezala zabaldu zidan bizitza.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 139. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bizarginaren ahur bigunaren gainean eta kapela luzatu zion mutil beltzaren ahur gogorraren gainean eskupeko bana ipini zuen eta astiro igo zen marmolezko eskaileretan gora.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 373. orr.

Eskukada bat gatz hartu zuen eskuin eskuaz Joanesek; usaindu egin zuen; ezker ahurraren gainera erortzen utzi zituen gatz-pikorrak goitik behera: gatz erlojua.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.

Aitak eskuineko ahurra mugitu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 329. orr.

Ezkerreko ahurra pottottara eramanik, bere larru leun eta garbia baino ez zuen haztatu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.

3 (izenondo gisa)

Guztien artean lurrean forma ahurra egiten duen hiri antzekoa aipatuko nuke.  Berria - Kultura   2006-02-05

4 esku ahur (orobat eskuahur g.er.)

Atzapar AB-ren txantxetako izen taxonomikoak, Palma hominis, "gizakiaren esku-ahurra" esan nahi du. Esku ahurra ireki zuenean, lehenago ez zeuden zenbait marra zimur zituela iruditu zitzaion.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 284. orr.

Esku ahurra zabaltzen du Katek orduan, eta hutsune horretan ezer ez egon arren, hutsune hori Askatasun Anderearen buruko koroa ez izan arren, hutsune hori minerala atera berri duten meatze zuloa ez izan arren, zakurrak muturra sartzen du Katen esku ahurrean.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 100. orr.

Eskua kutsatu zuen Beotibarreko aldageletan eta garaua irten zitzaion esku ahurrean.  Berria - Kirola   2006-03-03

Munduko ekaitzetatik babestu behar dugu argi efimero hori, kandelaren argia esku-ahurrarekin bezala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 115. orr.

Esku ahurrera irauli zuen haren edukia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 292. orr.

Seko gelditu zen bazterreko eserlekuan gizon bat ikusi zuenean, berokirik gabe, esku ahurrak biribildu eta haietan putz eginez.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 64. orr.

Esku-ahurrak altxatu eta ezer ez dakienaren keinu bat marrazten du aurpegian. "Ni errugabea naiz" eta "niri ez ezer esan" arteko keinu bat.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 10. orr.

Euri zaparrada hasi zen orduantxe bertan eta euriak urradurak freskatu zizkion apur bat, batez ere esku ahurrak gorantz zabaldu zituenean. Esku-ahurraz, orria garbitu zuen Ruche jaunak, gomaren hondarrak aldaratzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 37. orr.

Norak ez zuen lore-sorta hartzeko aukerarik izan, aita, zaldien ipurmasailak esku-ahurraz jorik, oihuka hasi baitzen mihi zakarrez: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 42. orr.

Gogoan izango duzunez, zure esku-ahurraren lerro honen norabidearekin lotu nuen zure bizitzan gertatutako... aldaketa sakon hura.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 15. orr.

Adak eskua erretiratu zuen, eta hatz-puntak lehortu zituen esku-ahurraren kontra.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 134. orr.

Etsita hagoenean har ezak giderrik gabeko koilara hau esku ahurrean eta beha ezak hondora luzaz, heure burua ikusiko duk beti buruz behera, oso ona duk nork bere burua buruz behera edukitzea.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 276. orr.

Gogoan dut nola atera nituen, banan-banan, eta nire esku-ahurrean jarri nituen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 9. orr.

Musuzapiaren ertzaz zintz egin, eta musuzapian bildutako paper-mutur bat gorde nuen nire esku-ahurrean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 91. orr.

Hartzailea, berriz, entzule, ikusle nahiz irakurlea, informazio-egarriz kanillako ura esku-ahurrean hartu eta edatera doana.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 161. orr.

Tanta horiek beiraduran marrazten zituzten arrastoetan iragarpen ezkutua aurkitzen saiatu zen Mentxu, esku ahurreko zimurretan eta kafe hondakinetan egin ohi den bezala.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 27. orr.

Kiromantiko baten moduan pasatu zituen hatz-puntak nebaren esku-ahurreko erreten txikietatik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 71. orr.

Hortzak karraskatuz, ministroa ohean agondu eta eseri egin zen, aurpegia esku-ahurretan bermaturik: gau lazgarri hartan ezingo zuen lorik egin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 18. orr.

Ohetik jaiki eta gero, esku ahurretan ura bildu eta aurpegia busti eta gero, amak aulki gainean utzitako arropak jantzi eta gero, amak prestaturiko kafesnea edan eta gero bere amari begira geratu zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 237. orr.

Odol-arrasto lehorrak zerizkion ahotik eta esku-ahurretatik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 271. orr.

Odol beroaren kolore gorria gero eta biziagoa zen esku-ahurretik hatz-muturretara doan bidean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 29. orr.

Rachelek irribarre egin zuen, eta kolpetxoak eman zizkidan soinburuan esku-ahurrez, burutik egina nengoela uste izango balu bezala, eta zutik jarri zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 77. orr.

Bitxi iruditu zitzaidan ikustea parte hartzaile guztiek -Guebokinder ere barne- kokotsa esku ahur gainean bermatzen zutela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 29. orr.

5 (izenondo eta izenlagunekin)

Aurpegia esku-ahur gizen lurrineztatuekin estalirik, argitasun ikaragarriz irudikatu zuen nola biharamun goizean ohetik jaikiko zen, ezer jakin gabe, gero kafea edango zuen, ezer jakin gabe, gero bebarruan jantziko zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 18. orr.

Beste bi inurri eman nizkion, hatz-muturren maitasun hain humanoz, hatz-muturretatik esku ahur zabalera, bi inurri, bi harri koxkor ozeanoaren erdi-erdira.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 143. orr.

Mariok elastikotik heldu, eta esku ahur irekiaz di-da zaplatu du Natxo.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 22. orr.

Imajinatzen nituen ondorioz, egunean bietan, olaren hegaspeko taula luzeko aire zorrotzean, gasna bakoitzaren inguratzen, gazitzen eta esku-ahur lerdenaz garbitzen, maiatz bukaerako haize karroindatuak lagun.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 41. orr.

Esku ahur balakari eta musu ibiltariaz apaintzearen bide aldiak mugatu eta finkatuz beztitzen lagundu ninduen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 102. orr.

Ezkerreko esku-ahurrari begiratu diot, eta marra berria ikusi dut, guztiz orbainduta, marra zaharraren gainean.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 18. orr.

6 funtzio ahur (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Positiboa bada "f" funtzio ahurra da. ETC-entziklopedia   Funtzio baten irudikapen grafiko, Wikipedia

7 poliedro ahur (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Geometrian, poliedro ahurra (edo poliedro konkaboa) aurpegi bat, edozein, daukan plano batek ondokoa ez duen poliedroaren beste aurpegiren bat ebakitzen duenean aplikatzen den terminoa da. ETC-entziklopedia   Poliedro ahur, Wikipedia

8 poligono ahur (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Geometrian eta fisikan poligono ahurra erabiltzen da konkaboa denaren esateko. ETC-literatura, saiakera   Biziaren hiztegiaz, Txomin Peillen, Euskaltzaindia, 2008

Izar-poligonoa izar itxurako poligono ganbil poligono ahurra da. ETC-entziklopedia   Izar-poligono, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus