Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jaunak esan zion: - Ekarri txahal bat, ahuntz bat eta ahari bat, hiruna urtekoak, usapal bat eta usakume bat. Elizen arteko biblia Has 15,9
Ziklopeen uhartea basoz beterik dago, ahuntz asko ageri da bazter guztietan, eta inork ez ditu ehizatzen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 50. orr.
Artaldeko eme bat, arkumea nahiz ahuntza, eramango dio Jaunari bekatuaren barkamen-oparitzat. Elizen arteko biblia Lb 5,6
Gizon oso aberatsa zen, hiru mila ardi eta mila ahuntzen jabe. Elizen arteko biblia 1 Sm 25,2
Ez duzue jango zezen, ardi edo ahuntzen gantzik. Elizen arteko biblia Lb 7,23
Haren ondasunak berebizikoak zituan: hamabi artalde; zerri eta ahuntzenak, beste hainbeste. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 100. orr.
Hogei urte hauetan zeurekin izan nauzu; inoiz ere ez dute umerik galdu, ez ardiek, ez ahuntzek. Ez dut jan zure aharirik bat ere. Elizen arteko biblia Has 31,38
Mendi garaiak ahuntzentzat dira, harkaitzak azkonarren gordeleku. Elizen arteko biblia Sal 104,18
Ardiak eta ahuntzak jeizten hasi zen, banan-banan; bakoitzarena amaiturik, arkume edo antxume jaioberri bat jartzen zion azpian. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 431. orr.
Zeusen alaba ninfek eraginik, ahuntz basatiak nire lagunak jatera abiatu ziren. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 50. orr.
Hark barrura sartu zituen esnea ematen zioten ardi eta ahuntz gizenak. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 52. orr.
Ardi handiak hil zituzten, eta ahuntz ederrak eta zerri gizenak eta zezen bat. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 126. orr.
Zoaz abere-taldera eta ekarri bi ahuntz guri, eta jaki goxoa prestatuko diot aitari. Elizen arteko biblia Has 27,9
Egun berean bereizi zituen Labanek aker marradun edo pintoak, ahuntz nabar edo pintoak eta ardi beltzak. Elizen arteko biblia Has 30,35
Egin duen bekatuaz jabetzean, ahuntz akasgabea eramango du barkamen-oparitzat. Elizen arteko biblia Lb 4,28
Bigarren egunean, akasgabeko ahuntz bat eskainiko duzu barkamen-oparitzat, eta aldarearen garbikuntza-ohikunea egingo duzu, zezenarekin bezalaxe. Elizen arteko biblia Ez 43,22
Hauek zelaia bete gudari ziren; haiek, aldiz, bi ahuntz-talde ziruditen. Elizen arteko biblia 1 Erg 20,27
Gamelu, asto eta mando ugari hartu zuen tresneria eramateko, eta ezin zenbatu ahalako ardi -, idi - eta ahuntz-multzo haragitarako. Elizen arteko biblia Jdt 2,17
Ahuntz-larru bat ardoz beterik neraman. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 51. orr.
Sutan ahuntz-sabel batzuk daude, koipez eta odolez beterik afaritarako utziak. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 134. orr.
Mandatariek, sartzean, etxeko idoloa aurkitu zuten ohean, ahuntz-ilezko oihala burualdean zuela. Elizen arteko biblia 1 Sm 19,16
Beste aihertar batzuek ere izan dute xantza, hala nola Hervé Parachou Sarrigainekoak, bai eta Apairiko Menendez familiakoek bakotxak ahuntx erdi bat irabazi baitu. Herria 2003-12-04
Basakatuak sartuko dira han, hontzek beteko dituzte etxeak, ostrukak biziko dira, mendi-ahuntzak ibiliko saltoka. Elizen arteko biblia Is 13,21
Behi, ardi, zaldi eta ahuntz azienda lehiaketak antolatuko dituzte eta ez dira faltako talo-egileak eta txorizo, gazta eta bestelako saltzaileak. ETC-prentsa Goienkaria, 2015-10-09
Behi-azienden, ardi-azienden, ahuntz-azienden, txerri-azienden, zaldi-azienden eta hegaztien inguruko datuak erabili dituzte horretarako. ETC-prentsa Berria, 2006-12-02
Zaldi, behi, asto eta ahuntz aziendak ugari eraman zituzten. ETC-prentsa Berria, 2007-12-14
Paula Jauregi biologo eta biokimikariak behi eta ahuntz azienden immunitate sistema izan du aztergai Nafarroako Unibertsitate Publikoan defendatu berri duen doktore tesian. ETC-prentsa Berria, 2013-04-18
Espainiako Elikadura Kodeak honako definizio hau ematen du haragiari edo okelari buruz: bobido, artabere, suido (basurdea), ahuntz-azienda, ekido eta kamelido osasuntsu eta baldintza higienikotan hildakoen gihar jangarrien atalak. ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007
Oro har, debekaturik dago ahuntz azienda sartzea zuhaitz edo zuhaixka espeziak dituzten mendietan. ETC-zientzia, zuzenbidea Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen aldaketa, Nafarroako Parlamentua, 2007
Ahuntz-aziendaz ahuntzainak arduratzen dira. ETC-entziklopedia Abeltzaintza, Wikipedia
Behi, ardi, zaldi, txerri zerri eta ahuntz azienda nagusiak izan dira, mendi larratuan hazita. ETC-entziklopedia Lana (udalerria) Wikipedia
Sukar aftosoa edo ahoeria behi, ardi, txerri eta ahuntz azienden gaitza da. ETC-entziklopedia Sukar aftoso, Wikipedia
Abere-hazkuntzak ez du halako muntarik (ardi- eta ahuntz-azienda, gameluak) eta yemendarrak gero eta ardura handiago ari dira jartzen arrantza-baliabideen ustiapenean. ETC-entziklopedia Yemen, Wikipedia
Ahuntz azpigorria Euskal Herriko bertako ahuntz arraza bat da. ETC-entziklopedia Ahuntz azpigorri, Wikipedia
Horrela, betizua edo ahuntz azpigorria nahiko egoera latzean daude. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-07-27
Aurreko urteetan 30etik gora animalia espezie ikusteko abagunea izan zuten hara bildu zirenek: Pirinioetako eta Enkarterrietako astoak, ahuntz azpigorriak, euskal txerriak, Baztango txerriak, ardi latxak, Akitaniako behi gorriak... ETC-prentsa Berria, 2007-10-11
Luis Mari Alberdi aretxabaletarrak, beste lau esplotaziotako jabeekin batera, ardi latxak, ahuntz azpigorriak, pirenaika eta terreña arrazako behiak eta pottokak jarriko ditu ikusgai azokan. ETC-prentsa Goienkaria, 2015-09-25
Latxa arrazako ardi loteak, ahuntz azpigorriak eta euskal pottokak izango dira ikusgai plazan eta inguruan, eta baita artisau produktuak ere. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2019-10-25
Ahuntz dorrea solairu anitzeko apaingarri etxea da, Europako lorategi zorakeria baten gainean modelatua; horren adibide goiztiar bat Portugalen eraiki zen eta ardoaren munduan erabiltzen den umorearekin lotu izan da. ETC-entziklopedia Ahuntz dorre, Wikipedia
Sorgin solasa, sorgin erdara, zapo erdara (zapaerdera) eta ahuntz erdara (auntz erdera, auntz berbetea) dira "hizkuntza" honen izenak, eta horretan aritzen denak esaldi bateko silaba guztiek p kontsonanteaz errepikatu behar ditu. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 158. orr.
Lehenbizikoaren kasuan "Harrikada futurista prepositiboa" izeneko testua eman dut jatorrizkoaren ordez, eta bigarren kasuan gurean erabili izan den zapo-erdara, ahuntz-erdara edo sorgin-solas deritzeten horietako batean moldatu dut testua. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 14. orr.
Xaboibil napolitar: gariz, landare lotarazlez, ahuntz esnez, almendra mikatzez eta azukre zuriz egina. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 161. orr.
Ez ziren bakarrik urre koloreak, okreak, horailak, laranjak, gorriak berdeekin nahasiak, zeruaren azularen berezitasuna zen ere; usainak ere diferenteak ziren, landareen hostoen perfumea, lurra berarena, ahuntz esnearena... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 127. orr.
-Zer ekarri zizuen, ba, horrela jartzeko: ahuntz esnearekin egindako gazta? Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 245. orr.
Basahuntza: "Capra aegagrus". Ahuntz etxekotuaren arbasoa. ETC-entziklopedia Basahuntz, Wikipedia
Ondoko azpil batean, ahuntz gaztak ageri ziren, ume baten ukabilaren neurrikoak, gogorrak eta grisaxkak, akerrak, ahuntz taldea gidatzean, bide zidor harritsuen bihurguneetan biraka amilkatzen dituen harkoskorrak gogora zekartzatela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.
Pasteurizatu gabeko gingko-ezti purua, ilar eta azalore lurrintsuak, ahuntz-gazta kategoriakoa, amuko lupi harrapatu berria. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 32. orr.
Ruche jaunak bere baso ardoan bustitako udarearen eta Perrette puska ezin meheagotan mozten ari zen ahuntz-gazta txikiaren bitartean, hitza hartu zuen Jonathanek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 138. orr.
Bretoiak janaria dakar, urdaiazpikoa, patea, ahuntz-gazta, oilasko hotza. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 162. orr.
Atxaparra, sasiama, ahuntz-hostoa edo aker-aihena ("Lonicera") Caprifoliaceae familiako genero baten izen arrunta da, barnean 526 espezie, horietatik 108 onarturik, dituena. ETC-entziklopedia Atxapar, Wikipedia
Txoko batean, glorieta eder bat zegoen, udaberrian ezti usaina ematen zuten ahuntz-hostoz inguratua. ETC-literatura, saiakera Kriseiluaren argipean, Anxel Fole (Josemari Navascues), Alberdania-Elkar, 2010
Huntz hostoa, aihen xuria, mihura eta beste ahuntz hostoak. ETC-literatura, saiakera Libertitzeaz, Antton Luku, Pamiela, 2014
Estalki horri gainetik buztina jartzen zaio ahuntz-ilearekin nahastuta eta dena lodi emanda, suak ezin dezan inola ere makina hori kaltetu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5170. orr.
Harago, haien jaunengandik hurbil, emakume turkomanak ageri ziren, ileetatik dilindan ahuntz ile txirikordatuak zeramatzatela adats luzagarri, soinean mantarra zabalik... Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.
Mandatariek, sartzean, etxeko idoloa aurkitu zuten ohean, ahuntz-ilezko oihala burualdean zuela. Elizen arteko biblia 1 Sm 19,16
Ezabatu egin zen ikuspena; geroztikako izu-ikarak, ordea, iraun egin zion Ruche jaunari, harik eta pozarren laztantzen ari zen ahuntz-larru pikortatuzko azal hura ukitzearen lasaitasunak ikara uxatu arte. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.
Arnoa okaztagarria da, ahuntz larru kerua dauka; olioa higuingarria da, ez dakit zeren usaina daukan; denda guztietako afixak eskaintzen dizu Vino y Aceite... Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 184. orr.
Ahuntz-larru bat ardoz beterik neraman, Ismaron bere familiarekin batera bizirik utzi nuen Maronek eginiko opari ugarietatik hartua. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 51. orr.
Jakinarazi nahi dizugu 1200 Kg. ahuntz-larru eta 500 Kg. tindatzeko liken jaso ditugula gure biltegietan, baldintza onartezinetan zoritxarrez, Sal-Rei ontzian egindako bidaia luzearengatik seguruen eta bidaiarako prestaketa desegokiarengatik. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 41. orr.
Loreen artean bizi zen; arrosek, amañi liliek, ahuntz prakek, mugetek inguratzen zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.
Atzean, bagoi narratsak ezusteko alaitasuna pizten zuen garraiatzen zituen lorontziak zirela eta: han, besteak beste, geranio arrosak eta gorriminak, krabelinak, ahuntz-prakak, arrosa goiztiarrak eta lobelia urdinak ikus zitezkeen nahasirik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 539. orr.
Ahuntz-prakaren zukua ona da atakeak jo eta lurrera jausitako dantzariak berpizteko, eta Salomonen zigiluaren zukua urratuetarako da ona. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 265. orr.
Orduan denak dantzara joaten dira, Erregina denen aurretik eta, bere atzetik, Zerbitzari Jauna, pote txiki bi eramanez: bata ahuntz-praka zukuz beteta eta bestea Salomonen zigiluaren zukuz beteta. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 265. orr.
Berriz atzera buelta eginez 9, 39 eta 11 zenbakidun espezietarantz abiatuko gara; ahuntz sahatsa, makala eta haltza, hurrenez hurren. ETC-prentsa Argia, 2004-04-11
Ahuntz-sahatsa edo sahats hosto-beltza ("Salix caprea") Salicaceae familiako zuhaitza da, Europan eta erdialdeko eta mendebaldeko Asian jatorria duena. ETC-entziklopedia Ahuntz-sahats, Wikipedia
Basurde frango, azeri zonbait, ta ahuntz talde ederra. Herria 2005-03-31
Ken niregandik begi horiek, zoratu egiten naute. Zure adats-kizkurrak ahuntz-taldea dirudi, Galaad mendian behera bilin-balan. Elizen arteko biblia Kt 6,5
Ondoko azpil batean, ahuntz gaztak ageri ziren, ume baten ukabilaren neurrikoak, gogorrak eta grisaxkak, akerrak, ahuntz taldea gidatzean, bide zidor harritsuen bihurguneetan biraka amilkatzen dituen harkoskorrak gogora zekartzatela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.
[...] nahi duena, hori, den bezala, horrela izanez gero; hara, koral-bitxiak eta soinekoa etorri ez balira, neronek ere ez nuen sinetsiko noski; kirten handitzat baitaukate herri honetan guztiek nire gizona, eta ez zaie buruan sartzen nolako gobernutarako gai izan litekeen bere ahuntz-taldearen gobernutik atera berria. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 190. orr.
Ahuntzak dabiltzanaz harritu zara? Bi ahuntz-talde mardul badabiltza inguru hauetan, Euskal Herri osoko ahuntzen paradisua dirudien honetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 172. orr.
Nonbait, espero zuen ni altxatu eta harrika hasiko nintzaiela jende haiei, ahuntz-talde bati bezala, guregandik uxatzearren. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 171. orr.
Inperioa jaisten ari da eta, esaerak dioenez, ahuntzak adarrak dituen aldera begira behar izatea, bestela bezala arituz. ETC-prentsa Berria, 2013-10-05
-Ama enteratzen bada, ez gero niri ahuntzak egotzi. ETC-literatura, saiakera Koldar hutsa zara, Aritz Gorrotxategi, Erein, 2015
Aurtengo Irrintzi lehiaketako irabazlea, ahuntzaren eztula, haren aldean. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 17. orr.
Honek egia handiak esan zizkien anaiei: Gerra bukatuta lana bilatzea ez zela ahuntzaren gauerdiko eztula, tarteren bat izango zutela anaiarentzat, kanpokoa hartzea baino hobe izango zela etxekoekin moldatzea... Alfer-alferrik. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 114. orr.
Ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula! Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 23. orr.
Hiruna liburu aski arrakastatsu zuten argitara emanik; eta hori, poesiaz ari garelarik, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 35. orr.
"Ezinbesteko gutxienekoak» horiek direla uste dutenen artean ere ez da ahuntzaren gauerdiko eztula izango gutxieneko horiek nola gauzatu hitzartzea. Berria - Euskal Herria 2004-07-04
Izan ere erronka ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula: espektro ia osoa, demokristauetatik ezkerreko nazionalistetara, bildu eta kontrentrazio gobernua eratu Yves Leterme bozen irabazlearen inguruan. Berria - Mundua 2004-07-24
Hamar urte geroago oraindik maila horretan aritzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, batez ere bera baita gidari bakarra azken hamabi denboraldietan urtero gutxienez garaipen bat lortu duena. Berria - Kirola 2004-04-27
Ipuina baino "zerbait gehiago" egiteko asmoa agertzen duenak merezi du ahuntzaren gauerdiko eztulak baino arreta gehixeago... J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 10. orr.
Zure rezolitis hori ere ez da, bada, ahuntzaren gauerdiko eztula... Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 195. orr.
Kanoiek ahal zezaketenak eta ahuntzaren gauerdiko eztulak berdin-berdin balio zutelakoan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 177. orr.
Bi onenen artean sartzea, ordea, ez da gauerdiko ahuntzaren eztula izango. Berria - Kirola 2004-01-18
Euskal Herrian bertako bi ahuntz arraza daude: ahuntz azpigorria eta piriniar ahuntza. Haiez gain, kanpoko beste arrazetako etxeko ahuntzak daude ere esne zein haragitarako. ETC-entziklopedia Ahuntz, Wikipedia
Ahuntz azpigorrien kasuan, piriniar ahuntzekin konparatuz gero abere oso antzekoak dira, nahiz eta adituek bereizten dituzten eta euskal erakundeek arraza ezberdintzat hartzen dituzten. ETC-entziklopedia Euskal Herriko bertako etxabereen arrazak, Wikipedia
Pirinioetako ahuntza garai batean Euskal Herriko Pirinioetako haranetan zein Pirinio osoan barrena (Aragoi, Okzitania, Katalunia eta Andorra) hartzen duen antzinako ahuntz arraza bat da. ETC-entziklopedia Pirinioetako ahuntz, Wikipedia
Hamar ordu egin zituen bizirik klonatutako Pirinioetako ahuntzak. ETC-prentsa Berria, 2014-12-09
Ahuntz azpigorrien kasuan, piriniotar ahuntzekin konparatuz gero abere oso antzekoak dira, nahiz eta adituek bereizten dituzten eta euskal erakundeek arraza ezberdintzat hartzen dituzten. ETC-entziklopedia Euskal Herriko bertako etxabereen arrazak, Wikipedia
Zazpi ahuntzak edo Hartza handia konstelazioaren sortzearen mitoa du oinarri obrak, Thierry Malandain Biarritz baleteko zuzendari eta koreografoak dioenez. Berria - Kultura 2004-09-04
ahuntz bat (15); ahuntz baten (7); ahuntz batzuk (5); ahuntz eta (9); ahuntz gasna (5); ahuntz gazta (3); ahuntz hilea (4); ahuntz hilezko (3); ahuntz larru (7); ahuntz larruak (4); ahuntz larruz (3); ahuntz praka (3); ahuntz talde (4); ahuntz taldea (3); ahuntza bezala (3); ahuntzak eta (3); ahuntzak zaintzen (3); ahuntzaren gainean (3); ahuntzaren gauerdiko (30); ahuntzaren gauerdiko eztula (28); ahuntzaren urtea (3); ahuntzen bat (3); ahuntzik ez (3); ardi eta ahuntz (5); ardi eta ahuntzen (4); ardiak eta ahuntzak (3); baita ahuntzaren (4); baita ahuntzaren gauerdiko (4); behi eta ahuntz (3); bere ahuntz (3); bi ahuntz (5); da ahuntzaren (12); da ahuntzaren gauerdiko (11); edo ahuntz (5); eta ahuntz (24); eta ahuntz gasna (3); eta ahuntzak (15); eta ahuntzaren (3); eta ahuntzen (7); ez baita ahuntzaren (4); ez da ahuntzaren (12); hartan ahuntz (3)