Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ontziburuak agintzen zizkidan askotariko langintzetara egokitzen; bela handietako olanak josteko usadio hartzen, zirol edo zapatarien pare, eta mastak, abenkak, aparailuak eta enparauak banan-banan ezagutzen, alegia, egunik egun nire burua marinelago egiten. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 53. orr.
Stede Bonnet maiorrak ezin izan zion gehiago eutsi; eta, hamar kanoi pezako txalupa zahar bat erosirik, pirateriari zihoakion guztiaz hornitu zuen, hala nola ganibetak, arkabuzak, abenkak, xaflak, kakoak, aizkorak, Bibliak, ron upelak, argiontziak, aurpegia belzteko betuna, bikea, merkatari aberatsen hatzen artean irazekitzeko metxak eta elemenia bandera beltz beren burezur zuri eta izterrezur gurutzatuekin. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 153. orr.