Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizarte horiek jasaten dituzten aldaketa-prozesu bizkortuek kultur identitate ereduaren halako ahultze bat eragiten dute; horren emaitza mestizajea izaten da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 85. orr.
Familien ekonomiaren ahultze horrekin "finantza sistema ere" ahul daitekeela gaineratu zuen. Berria - Ekonomia 2004-07-28
Hizkuntzaren ahultzea eta harenganako xamurtasuna handitzea batera gertatu direla erakusten digu horrek. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 139. orr.
Estatu Batuen indarraren ahultze erlatiboaren adierazgarri dira, eta orobat dira, Kindlebergerren hitzetan, egonkortasun hegemonikozko aro baten amaiera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.
Hots-bilkura baten ordez beste hots-bilkura ahulago bat egiteari esaten zaio ahultze edo lenitio. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 34. orr.
Asimilazioak, ordea, ez dira ahultze edo lenitioen gauzatze bakarrak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 34. orr.
Zertan datza ilargiaren eragina? Indar ahultzearena da ilbeheraren kontua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.
Abdula printzea erregearen gaixotasunaren ahultze prozesuarekin batera gauzak bere kabuz egiten hasi zenean baino ahulago dago orain. Berria - Harian 2005-08-04
Dolarraren ahultzea eta Europako burtsen indartzea Asiako inbertsiogile handienen mugimenduarekin lotzen du zenbaitek. Berria - Ekonomia 2004-01-02
ahultze edo (8); ahultze edo lenitioak (4); ahultzea eta (6); ahultzea lortu (4); dolarraren ahultzea (3); eta ahultzea (6); eta ahultzea lortu (3); euroa ahultzea (3); ez ahultzea (3)