Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hori da hormaren ahulgunea. Berria - Euskal Herria 2004-10-09
Euskal Herriaren "argazkia" atera eta ahulguneak eta indarguneak non dauden identifikatzea litzateke helburua. Berria - Harian 2006-04-08
Bazuen Fortunato honek ahulgune bat, nahiz eta gainerakoan errespetatzeko moduko gizona zen, baita ikara sortzeko modukoa ere. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 117. orr.
Eta nola psikiatrak ahulgune bat baitzuen -bere iragana, inortxok ere ez zekiena-, bide luzea egin zezakeen bekaitzak egoera hartan. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 86. orr.
Auto-estimua da bere ahulgunea. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 56. orr.
Dena den finalerdian ahulguneak erakutsi zituen Serenak eta gorriak ikusi zituen Mauresmo kanporatzeko. Berria - Kirola 2004-07-03
Fisikoki ongi baino hobeto hornitua zegoen arren -emakume ederra baitzen, mendian ahuntz nekagaitzen moduan ibiltzen zena-, bere ahuleziak eta bere ahulguneak baitzituen Sarak eremu psikologikoan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 53. orr.
Helezina eta haustezina zirudienak bazuen, itxura batean, ahulezi puntu bat eta ahulgune bat -beldurra baino beldurgarriagoa zena!, haren hitzetan-, eta ahulgune hartarik hauts zitekeen haren mundu ustez sendoa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 134. orr.
Kristau Elizak egin zuen Eskritura juduen birsagarapena, kristau-fedearen Itun Zahar gisa, ahulgune bat zen kristautasunaren armaduran, handik zehar zulatzen zutelarik kristau-kontzientzia judu-kritikaren geziek. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 297. orr.
Delitugintza kopuru handia eta futbol selekzio ahula izateak izan dira Hegoafrikaren ahulgune nagusiak. Berria - Kirola 2004-05-16
ahulgune bat (5)