Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etsirik nengoen hil egingo nintzela, eta behin tumorea erauzi eta erradiazio- eta kimioterapia-tratamenduen oinazealdi ahulgarriak igaro ondoren, larrigura- eta zorabio-aldi luzeak pairatu, ilea galdu, gogoa galdu, lana galdu eta emaztea galdu ondoren, zail zen niretzat aurrera nola jarraitu asmatzen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.
Betikotasunak ere ez du zirrara ahulgarriagorik sortzen gogamenean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 220. orr.
Bero zakar eta ahulgarrien ondoren, trumoitan eztanda egin, eta, batzuetan, itsas aldetiko ataka zabalduta uzten du. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 295. orr.
Ez nuen ildo hartatik jarraitu nahi, ahulgarria baitzen, eta suspertzeko asmoa izan nuen, pentsabide hartatik ateratzekoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 444. orr.