Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Touretteren sindromea gaixotasun organikotzat baino areago gaixotasun "moral"tzat hartu zen: gaiztakeria edo borondatearen ahulezia adierazten zuen; hots, borondatea bideratuz tratatu beharreko gaixotasuna izan zen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.
Neure ahulezia dut aitortuko; begiak malkoz zaizkit busti, eta sentitu dut neure baitan bultzada bat, gogoz bertzerakoa, baina zoragarria. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 85. orr.
Zer adierazten dute balakuek, balakatzera behartuta dagoenaren ahulezia ez bada? - 120. orr. Ahulezia guzien ondorio, halako indar bat: gelditasunaren aisetasuna, inertziaren tema. 05AinP01¬120
Platonen legea instituzio lazedemoniarren gainean eratua zen, non magistratuaren aginduak erabatekoak baitziren, non desohorea zorigaitzik handiena baitzen, eta ahulezia deliturik handiena. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 255. orr.
Gero eta oinaze-kolpe bortitzagoek erasotzen diote, gero eta maizago, eta ahuleziak ezinegona sortu dio. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 36. orr.
Gizakiari, ordea, ahuleziak jotako izakia baita, ezinezkoa zaio Bildots orbangabe gurutziltzatuari bete-betean jarraitzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 769. orr.
Kasik joko bat bezala bihurtua zen, etsaiaren ahuleziak ahal bezainbat baliatzea lanetik gelditzeko edo lanak ahal bezain larriki egiteko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 137. orr.
Ez zeukan bere buruaz eta gogoaz jabetzeko indarrik, eta alfer-alferrik zuen aitari deus esatea, hilkorren ahuleziatzat baitzeukan hark sentimenduen agerpen oro. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.
Ahuleziagatik eta gaitzaren oinazeagatik hitz egiteko gauza ez naizenez gero, hiru hitz hauetan agertzen diet laburki ene anaiei, oraingoei eta gerokoei, neure borondatea eta asmoa: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 698. orr.
Nahikoa duzu nire laguntza, nire indarra ahulezian agertzen baita bete-betean (2. Kor. 12, 9). Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 298. orr.
Eta nola sentiarazi ninduten haren beso sendoek ahulezian sendo, eta nola, haren gorputz osoak, neure deusezean oso! Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 233. orr.
Nahikoa duzu nire laguntza, nire indarra ahulezian agertzen baita bete-betean. Elizen arteko biblia 2 Ko 12,9
Gure ahuleziaren ideiak lagun daraman Tristura Umiltasuna deitzen da. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 333. orr.
Zehaztasun handiz margotu zituzten; halere, pintzelaren azpian, haien aurpegiak gizakien aurpegien ahulezia misteriotsuaz gabeturik zeuden. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 155. orr.
Kritiko askok ez du mende honetako nobelagile punta-puntakotzat jotzen; ez da harrigarria, bai baititu bere muga eta ahulezia estetikoak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 172. orr.
Horretan ez naiz hura bezain zuhurra, eta emakume baten ahulezia osoaz sentitu dut zure isiltasuna. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 468. orr.
Bai miseria handia eta ahulezia negargarria, bera hain bertan eduki eta zuek munduko beste zerbaitez axolatzea! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 110. orr.
Amnesikoei baizik ez zaie gertatzen ahulezia larri-larri hori. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.
Harrigarriak ziren Gregen indarra eta poza; txaloak joz kantatzen zituen etengabe, ohiko ahuleziaren eta nekearen arrastorik gabe. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 87. orr.
Jende xaharra ikusten dut eta lehen denboretako fedea holakoetan sentitzen dut, nerearen behin betiko ahuleziari minik ere egiten ez diotena. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 45. orr.
Ez zuen maitalerik, ezagunik behintzat, ez zuen ahulezia susmorik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 152. orr.
Ahulezia une hura ez zen segundo batetik gora luzatzen; berehala Thérèson andreak begiak zabaltzen zituen atzera, eta esaldiari lotzen zitzaion berriz. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 162. orr.
Nortasun ahulezia bat ia beti sendagaitza eta orori ihardukitzen zaiona. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 349. orr.
Laguna atzetik zihoakion, nekeak jota hura ere, eta, giza ahuleziak eraginda edo, bere baitarako hasi zen esaten: [...]. jakin bezate beren espiritu-ahulezia hartu duela Jaunak kontuan, aski izango bailitzateke izu-ikara, borrokaldia hasi baino lehen haiek hondatzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 354. orr.
ahulezia bat (4); ahulezia eta (12); ahulezia ez (5); ahulezia ez zetorrela (3); ahuleziagatik eta gaitzaren (3); ahuleziak ere (3); ahuleziak eta (9); ahuleziak eta indarguneak (3); ahuleziak joko (4); ahulezian agertzen (3); ahulezian agertzen baita (3); ahuleziarik gabe (4); baten ahulezia (3); bere ahulezia (17); bere ahuleziak (5); da ahulezia (3); da bere ahulezia (3); dolarraren ahulezia (4); erakutsitako ahulezia (3); eta ahulezia (18); eta ahuleziak (9); eta ahuleziarik (3); haren ahuleziak (4); indarra ahulezian (3); indarra ahulezian agertzen (3); neure ahulezia (3); neure ahuleziaz (3); nire ahulezia (3); nire indarra ahulezian (3)