Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahuleria iz ahulezia.

Begirik zorrotzenak ere ez dezake ikus denborak eta naturak gauzei zer eransten dien, emeki-emeki hazaraziz, ez adinak eta ahuleriak zer kentzen dien; ez haitzek, itsasoan zintzilik, uneoro zer galtzen duten, gatz hozkariak janda.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 51. orr.

Pesimismo hori gainbeheraren, hondamendiaren, nekearen eta ahuleriaren seinale ote da baitezpada?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.

Behin, Frantzisko santua Bevagnara zihoala, barauak sortutako ahuleriagatik, ezin izan zen herrixkaraino iritsi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 352. orr.

Jauna, zatoz laster ni nire ahulerietan laguntzera, pazientziaz eraman ahal ditzadan!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 591. orr.

Jauna, zatoz laster ni neure ahulerietan laguntzera, pazientziaz eraman ahal ditzadan!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 708. orr.

Lehengo batean, Iruñetik abieran ginela, Lurdesek zer emanen ahuleria kentzeko eta? piko lehor batzuk!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 84. orr.

Zatiketak ahuleria dakar.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 166. orr.

Berriz neure onera etorri nintzenean, gainera, arrunt gaizkiturik eta ahul sentitu nintzen, ezin adierazizko moduan ondoezik, ahuleria luze baten ondorenean bezala.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 108. orr.

Gaur, bazkalondoan, hari-mataza askatu egin da eta telefonoaren txirrinak etxeko isiltasuna hautsi du, bazkalondoko bakearen kristal finezko ahuleria pitzatuz.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 121. orr.

Baina goseak zaudenean, tentazio hutsa da ogi kozkor bat: ene zerebroak bizi zuen flakia eta ahuleria egoera hartan, eskandaluzko aldizkari bat baino irrikagarriagoa iruditu zitzaidan zerrenda hura.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 17. orr.

Badakit zenbat dezakeen giza ahuleriak eta zenbat lagundu nahi diodan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 637. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahuleria eta (5); eta ahuleria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus