Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahuldade 1 iz ahulezia.

Zure ahuldadea kemen bihurtuko da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 41. orr.

Jusuf Khanek ulertu zuen galtzaile irten zela bizitzan aurreneko aldiz; emakume nafarrak irabazi egin zuela lehia, buru-azkarrago jokatu zuelako, izan ere, gizonaren ahuldadea erabili baitzuen emakumeak berak bere indarra sendotu eta gogortzeko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 178. orr.

Ahuldadea ez da bide-makulua mundua aldatu nahi duenarentzat, ondo ikasia genuen araua inork irakasteko zain egon gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 52. orr.

Bere iritziz, defizit horrek AEBetako ekonomiaren ahuldadea beharrean, sendotasuna agertzen du.  Berria - Ekonomia   2004-11-18

Ontasuna ahuldadea besterik ez da, eta ahulen esker txarrak eta lotsagabekeriak damura eramaten du beti jende jatorra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 269. orr.

Zehazten zaila zen Noraren egoera berria, sentimenduak berak baino harantzago zihoan gogo-eza eta ahuldadea zituen-eta sentsazio nagusi.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 123. orr.

Ahuldadea erakustea bere galbidea izan zitekeela argi zuen Ipar Koreak ordea.  Berria - Mundua   2004-01-11

Lurrak irents nazala ahuldadeak jota ikusten banauzue, edonolakoak izanda ere amorragarri horri egiten dizkiozuen izugarrikeriak!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 285. orr.

Ahuldadeak eta indarguneak non dauden definitu beharra aurreikusten du, irtenbidea proposatu ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Oroitzapen ilunek goibeldu zioten bekokia eta nekeak, ahuldadeak edo beldurrak menderatuko zuela iruditu zitzaidan une batez, baina berriro indar hartu zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 200. orr.

Besteen ahuldadeak norberaren indarrerako erabiltzen maisu bihurtutako pilotariaz aritu ginen hizketan.  Berria - Kirola   2004-12-28

Ahultasun uneren batean emakume hauetako bat bizkarretik eraso eta -bere ahuldadeaz ere jakitun- bere bizitza gurearekin lot zezan eskatzeko tentazioan erortzea ez zen zaila.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 27. orr.

Euskara antigoalduta geratuko da, ahozko kulturaren ahuldadean zokoratua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 288. orr.

Burtsak ere, Bushek Bush izaten jarraitzen duela jasateko, dolarraren ahuldadera ohitu beharko du.  Berria - Ekonomia   2004-11-05

Neon-argi berdeak, bere ahuldadean, bakardade zaratatsua baizik ez zuen argiztatzen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 31. orr.

Modu berean, haur-hilketa ere kontraesan saihestezin baten ondorioa da, zeinetan aurkitzen baita derrigorrez edo ahuldadez amore emandako pertsona.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 92. orr.

Existitzen den oro arrazoirik gabe jaiotzen da, ahuldadez luzatzen eta halabeharrez hiltzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 220. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ea lagunak benetakoak izan diren ala denbora betetzeko behar zenituen adabakiak, eta Jaunarena esnatu zen bezala esnatzen zara: bat-bateko itomenak eragindako ahuldade handi batekin, zure egunen udazkenean, eta harrituta, gertatu zaizuna ezin sinetsirik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 255. orr.

Armeniaren ahuldade nagusia energia iturririk ez izatetik dator.  Berria - Gaiak   2004-10-31

Era berean indartu ere egiten gaitu, eta Isidorak bere bizi-poza ahuldade zarpailetatik atera eta ohikoa zuen mailara, edo antzekora, jaso zuenean, agur esan zion ahizpari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 125. orr.

Dylanen begirada aztertu du, eta iruditu zaio Mendaolatzara iritsi aurretik giza zabortegien bazter latzagoetan galdua ibili denaren bakardadea erakusten duela, ahuldade ugariz jantziriko indar biluzi hori.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 205. orr.

Artean baraurik nengoen goiz hartan, eta orduko ahuldade eta burzoroan aise egiten nituen hitzak eta keinuak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 149. orr.

Neskak, bere itxurako ahuldadean, ez dio inoiz patuari izkintxo egin.     «Bizia lo», 2003 - 143. orr.

Baina Luis erregek bazuen ezkutuko ahuldadea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 32. orr.

Zena zela, gauaren erdian esnatu nintzen, kalenturarekin, egundoko ahuldadearekin, eta sabeleko minarekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 187. orr.

Damutu zen ahuldade barkaezineko une batean bere guraririk ezkutuenak agertu izanaz halako pertsonari.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 51. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ahuldade zantzuak lehenengoz erakusten ari zenean, zenbait aurkari haren nagusitasuna zalantzan jartzen ari zirenean, hain justu, orduan eman zuen leziorik handiena.  Berria - Kirola   2006-04-14

Ni hunkitzea nahi zuen, eta lortu ere lortu zuen une batez, baina berehala gainditu nuen ahuldade-unea.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 47. orr.

Orain, ahuldade une hauetan, nire burua zure belaunetan gordetzeko beharra dut.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 25. orr.

Ahuldade mementoetan onarpena lortzeko umiliaziora iristen da.  Berria - Kultura   2006-02-09

-Hiltzeko zigorra altxata Erromaganako begiramena baino zuzenago interpretatuko duk ahuldade sintomatzat.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 91. orr.

· Giza ahuldade izugarri bat aprobetxatu du kontsumismoak: besteak baino gutxiago izan nahi eza.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahuldade eta (3); ahuldade nagusia (3); ahuldadeak eta (3); ahuldadeak jota (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus