Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahulaldi 1 iz ahultasunezko aldia.

Agian malenkonia gorputzaren ahulaldi bat delako, badirudi gose psikologiko bat ernetzen dela ahulaldi horri aurka egiteko.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 138. orr.

Dena sakrifikatuko al zenuke ahulaldi bat inoiz ez izateagatik, ohore hutsal eta barregarri horrengatik?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 105. orr.

Indar horren eskasiak, horren ahulaldiak sortu ditu, hain zuzen, munduko monoteismo egituratu guziak: hinduismoa, judaismoa, kristaukeria.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.

-Ahulaldi bat, gotzain jauna -teteldu zuen On Camillok-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 250. orr.

Ez nuen ikasturterik huts egin arazo fisiko eta psikologikoak eduki arren; ez nion neure buruari ahulaldirik ametitu.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 95. orr.

Miarritzeri etxean jokatzea dagokio hurrengo bi partidetan, eta aukera ezin hobea du ahulalditik irten eta duen maila erakusteko.  Berria - Kirola   2004-10-09

Bazakiat ez dela polita bertzeen ahulaldiak probestea gure xedeen lortzeko, baina, ergelkeria izanen zuan ez baliatzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 393. orr.

Nire arrazoibideetan ez dudala inolako ahulaldirik izan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 395. orr.

Petrolioaren garestitzeak eta dolarraren ahulaldiak ordainekoa eman zien atzo Europako eta Estatu Batuetako burtsei.  Berria - Ekonomia   2004-10-26

Jukos auziaz gain, finantza sistemaren ahulaldiak kezka sortu du.  Berria - Ekonomia   2004-07-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahulaldi bat (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus