Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ahulagotu, ahulago(tu), ahulagotzen da/du ad ahulago bihurtu.
Andresi iruditzen zitzaion ikusten ari zela Madrilen jende aberatsak, geroz eta ederragotuz, indartuz, kasta bihurtzeko zeraman bilakaera; bien bitartean herriaren bilakaera alderantziz gertatzen zen, ahulagotuz, geroz eta arloteago bihurtuz. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 270. orr.
Karakalaren txanponak erdia baino gehiago zeukan aleazioa; Alexandro Severorenak bi herenak; txanpona ahulagotuz joan zen, eta Galianoren garaian kobre zilarreztatua besterik ez zen ikusten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 84. orr.
Lanpararen olioa txinpartaka ari zen eta garra gero eta ahulagotuz zihoan kliskada. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 136. orr.