Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Merkataritzak herri-mota desberdinak sorrarazten ditu herrialdean bertan, hainbat eta hainbat abeniko, ondasun-klase eta eskuratzeko modu. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 20. orr.
Familia bihar biltzekoa da hartzekodunekin abeniko bat egitera entseiatzeko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 532. orr.
Merkataritzatik sortzen diren abenikoetan, legeak kasu gehiago egin behar dio komenientzia publikoari hiritar baten libertateari baino. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 19. orr.
Gure abeniko isil horren azpian ez du inork ere bere izena jarri, baina guztiek errespetatzen dugu, hor egiten baitugu denek ohorezko abaro. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 63. orr.
Lege batek bere ondorioa izan behar du, eta ezin da onartu lege bat abeniko partikularrez indargabetzea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 263. orr.
Berriz diotsut, bai are sarriago errepikatu ere neure artean, proposatzen didazun abenikoa zinetan da ezinezkoa. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 437. orr.
Izan ere, morfologiak eta sintaxiak osatu dute, abenikoz, gramatika, eta alde batera utzi da lexikologia edo hitzen zientzia dena. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 170. orr.