Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahozkotasun 1 iz ahozkoa denaren nolakotasuna.

Ahozkotasuna eta inprobisazioa datozen belaunaldietara luzatzeari dagokionez ere desberdin gabiltza.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 101. orr.

Ahozkotasuna betidanik, Homerorengandik gaur egunera hor nonbait, formulismoan oinarrituriko ekimena omen da.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 103. orr.

Arratsaldeko saioetan mintzatu ziren ahozkotasuna gizarte zientzietan lantzeko erari buruz.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

D ereduko DBHn ahozkotasuna lantzeko metodo bat garatu dugu urteotan Euskal Herriko Bertsozale Elkartean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 165. orr.

Informazioaren Gizarteak ez al du ahozkotasuna murriztu?  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Bertsolaritza eta bide batez, ahozkotasuna, ikasgelan lantzea ez da gauza erraza.  Berria - Kultura   2006-01-21

Ahozkotasunaren nagusitasun hori mende luzetan zehar gertatu da, inprenta asmatu arte.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 123. orr.

Zenbat aldiz esan ote didate, aldez edo moldez, nire idazkeran ahozkotasunaren hatsa sentitzen dela?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 62. orr.

Ahozkotasunaren naturaltasuna eta freskotasuna darie Aiako semearen hitz horiei, lagunarte batean berriketan ariko balitz bezalako jarduera da.  Berria - Kultura   2004-01-03

Homeroren nortasunaren eta izaeraren inguruan, ahozkotasunaren eta, beraz, kolektibitatearen hipotesia sendotu duen liburuetako bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 42. orr.

Erretorika berriek, pragmatikak, antropologiak, ahozkotasunaren teoriak eta, batez ere, bertsolariek berek albora utzi ezineko arrasto baliagarri mordo bat eskaini dizkigute azken urteotan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 25. orr.

Artikulu horietan Garziak garbi utzi zuen ahozkotasunaren teknika ongi menperatzeak garrantzi handia duela: Hizketan (eta bereziki jendaurrean) taxuz ez dakienak arrakasta izateko aukera eskasa du gaur egungo munduan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 97. orr.

Gaia aldatzera behartu gintuen, edo, hobeto esan, Gide-ren ahozkotasunari buruz matraka ematen ari zitzaigun argentinarra isilarazi zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 106. orr.

Munduko herri aberatsetan, ahozkotasunaren bat-batekotik irakurketaren patxada geldira igarotzea izan da mende honen lehen urteetatik hasi eta ehun urte iraun duen gizartearen aldaketarik funtsezkoena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 286. orr.

Ahozkotasunetik gertu dagoen hizkuntza eta estiloa darabil maiz.  Berria - Kultura   2006-03-07

Homero ahozkotasunetik ulertu behar dela aldarrikatzen badute ere, kritika literarioaren ohiko bidetik egiten dute homeristek Homeroren obraren azterketa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 135. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Konstrukto teoriko horrek -ahozkotasun primarioa, kultura idatzi inprimatua, ahozkotasun sekundarioa- badu bere egituran kutsu ia bibliko halako bat .Beste batzuk, ordea, bat-bateko ahozkotasunarenak baino ez dira.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 159. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Orain, agrafiaren kontuak baztertuta, azken galdera: zer ote dago gure literaturaren ahozkotasun kutsuaz mintzo direnen buruan?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 65. orr.

Euskararen kultur unibertsoak, izan ere, bere bizi-baldintza bereziak ditu; bere estrategia propioak garatzen ditu; oreka propioak ditu, adibidez, ahozkotasun-idatzizkotasun binomioan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 35. orr.

Oiartzunen egin zuen sarrera hitzaldia, 1988ko uztailaren 30ean: Erdi-Ahozkotasunaren literatur estiloaz.  Berria - Harian   2005-12-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahozkotasuna eta (5); ahozkotasuna eta (5); ahozkotasuna lantzeko (10); ahozkotasuna lantzeko (10); ahozkotasuna lantzen (3); ahozkotasuna lantzen (3); ahozkotasunari buruzko (4); eta ahozkotasuna (5); eta ahozkotasuna (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus