Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahozapi (ETCn 62 agerraldi; orobat aho-zapi) 1 iz ezpain zapia.

Gero ahozapia platerera botatzen du.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 91. orr.

Paperezko ahozapia eskutik kendu, eta harizkoa eskuan jarri.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.

Taxiko erreziboa gorde du gero, eta hoteleko txartela ere bai; gorde egin ditu katedraleko sarrera-txartela, karta-sorgin batek artistaren etorkizunari buruzkoekin bete duen papertxoa, taberna dotore batean atera dioten freskagarriaren etiketa, jatetxeko paperezko ahozapia, azukrearen poltsatxoa, bazkariaren faktura.  Berria - Kultura   2006-02-12

Lurrera jausitako aho-zapi bat jaso zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 110. orr.

2 paperezko ahozapi

Taberna dotore batean atera dioten freskagarriaren etiketa, jatetxeko paperezko ahozapia, azukrearen poltsatxoa, bazkariaren faktura, Erromako aitasantuak aldare santero bati bizkarra erakusten dion postal bitxia.  Berria - Kultura   2006-02-12

Paperezko ahozapia eskutik kendu, eta harizkoa eskuan jarri.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus