Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahozabal 1 izond aho zabala duena; ahohandia.

Ezkerrekoentzat mistiko atzerakoia eta antisemita arrazista zen; eskuinaren ustetan, ahozabal haren baldankeriek zalantzan jartzen zuten herriaren aurrean erregetzak izan behar zukeen irudia: Inork ez du inoiz hainbeste inozokeria labirintikorik bota gure gizarteari buruz, eta, hori gutxi balitz, haren eraginez sortu zaizkigu mundura hainbeste eta hainbeste ahozabal berritsu, Frantzia aldeko bizkarroi horiek guztiak, esaterako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 251. orr.

Hark gure arrazako ahozabal lotsagabeen aldean goi mailako pertsona ospetsutzat zuen bere burua.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 200. orr.

Nire anaiari buruan sartu zitzaion gu inork ezin gintuela sekula onartu ahozabal gaizki heziz eta sobera eskalez beteta zegoen familia batetik heldu ginelako.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 178. orr.

Euskaldunak ez omen gaituk tripero astazakil batzuk besterik, eta gurekin ez dagoela kontatzerik, eta... zer gehiago ez zituen esan ordea, maketo ahozabal urde horrek!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 289. orr.

2 (adizlagun gisa)

Auskalo noiztik ahozabal egongo zen Garaipen Arku baten azpitik pasatu ziren turistak aurrenik, eta baita segituan jarraitu ere, lehen bezain txunditurik,  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 58. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus