Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahotzar iz irud ahoa, eskuarki handia.

Letxua hosto osoak, tomate puskak, dena desagertzen hasi da ahotzar horren barruan, oliba bat eztarrian trabatu zaion arte.     «Bizia lo», 2003 - 24. orr.

Nire sabeletik ahotzar bat jaiotzen zen, letagin zorrotzekin, eta osorik biltzen ninduen, odola eskatuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 225. orr.

Leihopeko mustroaren ahotzarra hortzak erakusten hasi da, sua eta tximistak darizkiola harkaitz tzarren antzeko hortzen artetik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 180. orr.

Pentsatzen hasten zen guztietan, bere ahotzarra zabaldurik, mihi punta kanporatu, eta suge baten miztoari bezalaxe eragin zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 165. orr.

Orain zer kalte egingo liguke, izan ere, Nemeako lehoi haren ahotzarrak edo Arkadiako basurde ile-zorrotzak?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 309. orr.

Nire ahotzarra madarikatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 145. orr.

Letxua hosto osoak, tomate puskak, dena desagertzen hasi da ahotzar horren barruan, oliba bat eztarrian trabatu zaion arte.     «Bizia lo», 2003 - 24. orr.

Han, nire izate osoaren aurrean, hormatzar ikaragarria altxatzen zen zerurantz, basoko zuhaitzetatik gora, eta goitik, ahotzar batetik, ur jasa izugarriak egiten zuen jauzi, putzu berde zabal batera.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus