Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ahotz1 1 iz uzta larrainean jo ondoren gelditzen den lastoa; gari alea biltzen duen azal mehea.
Oilo batzuk ahotzean mokoka. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 173. orr.
Ahotz idor goxoa genuen azpian, sutondotik urrun metatua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 216. orr.
Ganbarako bazterrean, maindire bat ahotz, maiatzaren azkenera arte, gorde zak! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 196. orr.
2 irud/hed
Belarriak zorroztu eta bihia eta ahotza bereizi, horra nire lana. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 92. orr.
Kazetaritzaren oparia omen da ahotzetik alea bereizteko ahalmena, baina gaitasun hori egunkariko berrietan ahitzen zait niri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 325. orr.