Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahots (ETCn 53.084 agerraldi) 1 iz zintzurreko mintz tolesturak dardaratzen direnean sortzen den hotsa. ik boz.

Orduan ez nuen jakin neure tristura eta etsipenaren beharrak eraginda ote zen, edo benetan gozoa duelako ahotsa nire emazteak, baina emakume hari arreta handiagoarekin behatu nion handik aurrera.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 34. orr.

Gero ahotsa leunduz gaineratu zuen -: Zein zaila den herri honetan alkate kargua!  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 12. orr.

Ahotsik gabe dago.     «Bizia lo», 2003 - 8. orr.

Eta ahots batek erantzuten dit, ironiatsu, baina ahots batek azken finean.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 22. orr.

-Egia esan, bai - ahotsean nabari zitzaion ez zela gezurretan ari-.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 40. orr.

Arruti doktorearen ahotsa ezagutu ez banu telefonoan, broma zela pentsatuko nuen...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 30. orr.

-Bakarrik milesker? -Mozorroaren beheko ahotsak erasiaka ari zela zirudien-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 116. orr.

- Berdin dit... egidazu berba Coruñako itsasoaz... zeure ahotsa entzun nahi dut, besterik ez.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 10. orr.

Ezin dut burutu txakurrekin - Dembaren ahotsak dar-dar egiten zuen, amorruz.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 24. orr.

Pareta biluzi itzaltsuetan, oihartzun pittin bat egiten zuen Xerealen ahotsak deklamatzean.     «Kuskue tanden», 2004 - 11. orr.

Ahotsa gutxika makaldu eta begirada beldurtu zaio.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 37. orr.

Ahotsa falta dute, jakina, eta asko falta izatea da hori.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 13. orr.

2 irud/hed

Ahots sozialak dio 'Satorrak baino lurperago' liburua oso interesgarria dela, eta horregatik interesgarria iruditzen zait bere egilea ezagutzea.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 45. orr.

Baina, Xabier Rubert de Ventós irakasle miretsiak Bellaterrako campusaz zioen bezala, botereak ghettoan nahi ditu beti ahots kritikoak, eta horregatik paratzen ditu unibertsitate campusak hiri-guneetatik urruti, hango zaunka hotsak ez diezaion loa galeraz.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 121. orr.

Ni baitan, hala ere, Martin Mihurubikoari Belagile irizten segitu nuen, eta Maisu ere bai gero, eta egundaino, norberaren barruko ahots isilak horretarako, behintzat, tartea uzten baitigu; hots, nornahiri zeingura moldez iriztekoa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 17. orr.

Baina nik hemen ezarri hitzek beste bat edo bestearen isiltasunari ahots bat ematen badiote, zertako ez segitu?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 123. orr.

Dokumentua beti tratatu izan da, egun, isiltasunera kondenatua izan den ahots baten hizkuntza bezala, honen arrasto hauskor baina, beharbada, ulergarriaren modura.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 13. orr.

Laugarren, animaliek, euren arteko sentimenduak adierazteko ahotsa, nolabait, erabil badezakete ere, ez daukate pasioak astintzeko behar den hitzaren artea, ona berez dena baino hobeto aurkezteko balio duena, eta gaitza are okerrago.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 103. orr.

Horrelakoetan, Sofik belarria lur xuxurlariaren gainean jartzen zuen mendiaren ahotsa hobeki aditzeko.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 19. orr.

Brumaireren 18ko horren ostean, herriaren ahotsak aginpide eratuko egoera desberdinetan jarri dituen norbanakoek lan horretarako batzorde bereizia osatu dute.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 43. orr.

Stockholmeko Konferentziaren ostean ere alerta ahotsek berean jarraitzen zuten, baina nazioarteko komunitateak ez zien aparteko arretarik eskaini ingurumenarekin eta garapenarekin lotutako mundu mailako arazoei, laurogeiko hamarkadara iritsi arte.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 20. orr.

Ez alferrik, bertan modulatzen da boterearen ahotsa.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 9. orr.

Ahots propioa dutenak, eta ahots estandarrarekin konformatzen direnak.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 12. orr.

3 (musika kontuez mintzatuz)

Ahots berdinetako abesbatzek, berriz, Xabier Sarasolaren Mendian gora euskal abestia eta folklorea atalean, eta Jesus Egigurenenen Ave Maria polifonian izango dituzte derrigorrezko piezak.  Berria - Kultura   2004-10-23

Txapli ahots ekipoa furgonetan sartzen ari zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 44. orr.

-Ni Migel naiz - erantzun zuen saguak bere tiple ahotsez -.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 8. orr.

Gospela koru askorekin erlazionatzen badugu ere, kasu honetan musika instrumentuak nagusitzen dira, ahots bakarra baitago.  Berria - Kultura   2004-12-17

4 (izenondoekin)

Ahots marmartiaz xuxurlatu zidan: "Zergatik ez zenion esan sendagileari bart arratsean bera bezalakoa zinela? ".  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 72. orr.

Nik uste nuen abante eginen zuela Florenek haizearen barrura, orduantxe entzunen genuela bere ahots mehe barnagarria, baina burumakur zegoen, jotako toilaren antzera gelditu ginen denok, eta aldamenean nituenak beha hasi ote zitzaizkidan, nor dugu hau, zergatik ez du barre egiten...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 54. orr.

[...] bere modura bukatu zuen sermoia, eta hain ahots trumoitsua ateratzen zen gizon puska haren ahotik, eta hain gauza potoloak esan zituen, ezen dardarka jarri baitzuen elizako sabaia.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 47. orr.

Denak oroitu ditut: deitu ninduen ahots mehea, eraman ninduen indar ezkutua, topatu nituen oztopoak, erori nintzen aldiak, eta ahal bezala zuritu ditut fede galdua, errealitatearen ikuspegi laikoa, itxaropen etsia, errebeldia egoskorra, eta izerdi-iturriaren aldaketa, goldetik lumara.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 9. orr.

-Nahiago nuke hori balitz... - esan nion, ahots kezkatua jarrita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 18. orr.

Eta, bostehun librako lehergailuen ahots luze eta patxadatsuarekin eta su-eragileen mintzo suminduarekin batera, korridore extu eta ilun hartan pilatzen ginen jendetzari zerion surmur etengabea ere gogoratzen zait.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 10. orr.

Hitz horiek idatzi bezain aise, ordea, horra non entzun dudan ahots zakar baten ziria auskalerriko bazterren batetik kantuan:  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 41. orr.

Azkenean garrasi batek, ikara eta atsekebezkoa irudi, urratu zituen nire ametsak; eta gero, isilune baten ondoren, ahots asaldatuen hotsa entzun zen, eta, hotsarekin nahastuta, pena edo oinazezko intziri isilak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 27. orr.

Ahots sendoa dauka Prusiarrak, mahaiaren punta batetik bestera entzuteko modukoa.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 55. orr.

"Nolanahi ere - esaten zuen marabutak, ahots sarkor batez -, gure Edgar kuttunak modu ezin hobea aurkitu du nahaste handi honetan ordena jartzeko".  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 97. orr.

Antzokiko sarreran letra handiz idatzitako oharrari ez zion erreparatu, baina opera hasi baino bost minutu lehenago eskatu zien ahots gozo batek bozgorailutik, arren, itzaltzeko telefonoak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 11. orr.

Hura dena buruan zebilkidala, ahots sakon eta beroa entzun nuen, nire bizkarraldetik zetorrena:  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 48. orr.

Bakarrik nago ahots alai eta zentzudun hauen erdian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 36. orr.

Borroka betean ari direla, zeharo debekatuta dago baso sakratura sartzea... - esan zuen druidak ahots txistukariaz, eta ondoren erantsi zuen, dardarka -: Gaitz erdi!  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 12. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

- Bai... - esaten zuen Pelik, batere segurtasunik besterenganatzen ez zuen ahots-tonu batez.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 9. orr.

Osabaren ahots-doinua gora zihoan; bera sekula ezagutu ez nion haserre bizian sartzen zelarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 93. orr.

Zintzurretik jalgi ahots-auhen sakonak bazekarren zuriak jin baino lehenagoko karibu ihiztarien aroa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 120. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Noizean behin - Industria Iraultzaren hasieran, esaterako, edo energia nuklearra iritsi zenean -, beroago egin izan dute oihu ahots horiek: Aski! Kito! Geldi hor! Itzul gaitezen lehengora! Aurkitu beste sistema bat, giza espeziearentzat hain arriskugarri ez dena!  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 195. orr.

Eta, bizi-bizirik zegoela frogatzeko, beste edozein gizabanako bezala heriotzatik urrun zegoela eta pittin bat ere ez zela hil erakutsi nahirik, honela esan zuen logelako isiltasun eta bakardadean, ozenki eta baxu-ahots etenaz:  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 17. orr.

Proposamen leun ahalik eta gozatuena zen: paseoko mutilen txilio gordin txorrotxen ostean, badakizu, neska ahotsak badu ba, belarri-ixkinan halako doinuxka kilimatiagoa...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 98. orr.

Neskato bat nintzela, gurasoen etxean, nire senideek edo nik mahai-zapiaren gainera baso bat irauli edo labana bat lurrera erortzen uzten bagenuen, aitaren trumoi-ahotsa aditzen zen: "Zikinkeriarik ez, mesedez! ".  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 9. orr.

-Bada inor hemen? - egongelatik heldu zen gizon-ahots ozen bat aditu zen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 25. orr.

7 ahots beheran/beheraz

-SS-en komisariara joateko dei bat iritsi da aitarentzat - esan zuen ahots beheran-.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 31. orr.

Hau da froga gisa ekarri ahal izan dudan guztia" esan zuen edo esan zezakeen, halaxe adierazi nion epaileari, ahots beheraz hitz egiten baitzuen, ahots leun edo hezeegiz, aurrean zuena laztanduz edo isiltasunezko estalki batean bilduz bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 13. orr.

Idazkariak ahots beheran jarraitu zuen:  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 381. orr.

Horrela, belar guztia bertan utzi beharra izan zuten, berandu baitzen berriro kargatzeko, eta etxe aldera itzuli ziren: iritsi ziren, nekazaria italieraz biraoka zela, baina hotz eta ahots beheran, ez gure artean bezala.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 52. orr.

8 ahots bide (orobat ahotsbide g.er.) ahotsak ezkarritik ahora egiren duen bidea.

Lehenengotan, burua sukarrez galdan zeukaten eta begi biak argi lausoan gorri-gorri; zintzur beztuei odola zerien, ultzeraz trabaturiko ahots-bidea ixten zitzaien eta mihia, gogoaren mezularia, odoletan zen, gaitzak ahuldua, mugitzeko sor, ukitzeko latz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 457. orr.

Mihia izaten da, gehienetan airearen bidea itxi edo estutzen duena, geldirik dagoen ahots bideko zatiren baterantz hurbilduz.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 32. orr.

Hizketa-hotsen formanteak AHOTS-BIDEAREN ERRESONANTZI guneen araberako maiztasunetan kokatzen dira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 90. orr.

Ahots bidearen beste muturrean ere, eztarrian behera alegia, sortzen dira ahoskunetzat jotzen diren ezaugarri artikulatorioak: hots GLOTALAK dira ahoskorden artean aire etena gertatzen bada beren ekoizpenean eta FARINGALAK, glotisetik ahora bitarteko hodian aireak igurtzi egiten badu.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 32. orr.

Hots afrikatuak ahots-bidearen hersketa batekin hasten dira, HERSKARIAK bezala.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.

Horrek esan nahi du entzulearen belarriak jasotzen duen hotsa traba batek sortua dela: hiztunak biriketatik kanporatu duen aireari, AHOTS-bidean, ebakera-organoez egindako trabak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.

9 ahots elektronikozko fenomeno (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Ahots Elektronikozko Fenomenoak edo AEF (gaztelaniaz, "psicofonía" eta ingelesez, "EVP" edo "Electronic Voice Phenomenon") tresna elektronikoez jasotako eta jatorri ezezaguna duten ahots-mezuak dira. ETC-entziklopedia   Ahots Elektronikozko Fenomeno, Wikipedia

10 ahots goraz ik boz goraz.

Ulemen burua hurreratu eta ahots goraz irakurri zuen txatala. erromesek ahots goraz segitzen zuten otoitzean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 314. orr.

Ahots goraz eta espantuka.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 18. orr.

11 ahots hari ia entzuten ez den ahotsa.

Ni, egia esan, ahalegindu nintzen hienaren alde egiten, hura ez zela mozorro bat esaten, baina ahots-hari ahul eta beldurti bat besterik ez zen irten ene eztarritik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 147. orr.

Ahots-hari bat atera zaizu, ozta-ozta, eta erregu egin diozu horrela: [...].  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 63. orr.

-Xakean, anderea -ihardetsi nion ahots hari batez-.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 55. orr.

Alde batera eta bestera mugitu du burua neskak, isilik, eta ondoren ahoz errepikatu du, esandakoa ukatzen duen ahots-hari mehe eta hauskor batez: "Ez".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 32. orr.

-Agur, ama! -esan nion ahots hari mehe etenkor batez.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 163. orr.

· Beaverbrook andrea, fatalista, ia hasi zen negarrez, eta halako ahots haritxo batez esaten zuen: [...].  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 97. orr.

12 ahots joskera (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Lehenengo entzunalditik oso agerian geratzen da bi kantarien arteko elkarhartzean dagoela diskoaren zutabeetako bat, eta bai folketik (Lur bakartian, Ezten atzokoa, Inork agintzen ez didalako, Armiarma eta izarra) zein rocketik (Bazabiltza, Bizi baikara, Lur bakartian, Ikusten duzu ilunabarrean) edaten duten ahots joskera eta moldaketek janzten dutela kantu hauen biluztasuna. ETC-prentsa   Berria, 2014-11-23

13 ahots korda zintzurreko mintz tolestura, dardaratzean ahotsa sortzen duena.

Baina poesia adierazteko, hitzak behar dira, eta euskarri bat hitz horiek idazteko, edo ahots kordak hitz horiek esateko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 189. orr.

"Ia ahots-korda bat moztu behar izan dizugu", bota dit, "baina azkenean zatitxo bat baino ez dizugu kendu".  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 39. orr.

Horra zer erran zuen, hila ematen nuela, alegia, ahots-korda kiskalietako gizonak, ibilgailura itzuli eta atea itxi aitzin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.

Ez da suminduraz beteta egurrezko mahaia kolpatu eta mahai gaineko botila eta tabernaren erroak nahiz tabernariaren ahots kordak tenk jartzen dituen esku zarta nabarmenegi horren kontua bakarrik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.

Bada adindu bat ahots-kordak urratuta dituena.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Baina nire ahots-kordek ez zidaten jaramonik egin, eta "Sí, soy yo" bat eratu zuten.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 167. orr.

Europako Batasunaren gomendioan agertzen da ahots kordetako noduluak lanak eragindako gaixotasun bezala hartu behar direla.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Ez da zulorik egiten, ez da zundarik jartzen, eta minbizi kasu jakin batzuetan ahots-kordetako minbizia kasu egunean bertan ematen zaio alta gaixoari.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Sokak presio handia egiten du ahots-kordetan, oinak lurrean jartzeko aukerarik ez dagoenean batez ere.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 172. orr.

14 ahots musika

Uztailaren 16an beste gau berezi bat izango da: ahots-musikari eskainitakoa.  Berria - Kultura   2004-03-27

Fraseoak oso argi, arnasketa (nahiz sokazko instrumentu bati buruz ari garen, bere eredua ahots musika da, eta arnasa hartu beharra dauka) egoki eta tenpo malgua, ahots eta testuaren araberakoa.  Berria - Kultura   2004-08-22

Lanak liburuki bi izango ditu; musika instrumentalari buruzkoa lehena, eta ahots musikari buruzkoa bigarrena.  Berria - Harian   2006-01-28

15 ahots musikal

Bere ahots musikalak eta umorerako gaitasunak entretenimenduko telebista saioen lehen lerroan iraunarazi zuten bere bizitzako azken urteetan.  Berria - Kultura   2004-03-30

16 ahots-postontzi

Telefono mugikorraren zenbakia utzi zion ahots-postontzian.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.

17 ahots tipologia (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Baritonoa. Ahots tipologia.  ETC-entziklopedia   Baritono, Wikipedia

Baxua. Ahots tipologiaETC-entziklopedia   Baxu (ahotsa) Wikipedia

18 ahotsa ozendu

-Peeves da, intxixu bat -esan zien Percyk lehenengo urtekoei ahopetik, eta gero, ahotsa ozenduz, esan zuen-: Peeves, ager zaitez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 118. orr.

Joan zen Basarrik besoak zabalduz eta ahotsa ozenduz "bagera edo ez gera" botatzen zuen garaia.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 164. orr.

-Jendeak Ramadana betetzen duen bitartean ni vodka edanez mozkortzen naiz -esan dit, ahotsa ozentzeke, ibilaldian elkartu zaigunean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 98. orr.

Halako batean, euskarri hobearen bila, hanken gainean tentetu zen; ahotsa ozentzeko, nonbait.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

19 ahotsaren sintesi (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Azken honen barruan bi arlo bereizi behar dira, ahotsaren sintesia, hots, ordenagailuak hitz egitea, eta ordenagailuak zuk esandakoa transkribatzea edota ulertzea.  ETC-prentsa   Argia, 2003-05-18

"Horiekin lan ildo batzuk ezarri genituen itzulpen automatikoaren, ahotsaren ezagutzaren, ahotsaren sintesiaren eta hizkuntzaren prozesamenduaren esparruetan tresna batzuk sortze aldera". ETC-prentsa   Berria, 2019-09-19

20 off ahots (ETCn 134 agerraldi, horietatik 68 azken sei urteetan; Euskaltzaindiaren Hiztegian off-eko ahots agertzen da)

70 minutu irauten du, eta off ahots batek Eugenio D'Ors idazle katalanak (1881-1954) Oceanografia del Tedio liburuan idatzitakoa irakurtzen du.  Berria - Kultura   2004-06-09

21 off-eko ahots (ETCn 240 agerraldi; orobat off ahots ETCn 97 agerraldi eta offeko ahots ETCn 67 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian off-eko ahots agertzen da) iz ikusten ez den norbaiten ahotsa.

Ez ohiko egoera horretan zuzendariak berak landu duen gizonezko baten off-eko ahotsak proba ezberdinak eginarazten dizkie.  Berria - Kultura   2006-03-17

Atal bakoitza off-eko ahots batek aurkezten du.  Berria - Kultura   2006-01-10

Otso talde bat basoan ilunpean bilduta agertzen da, eta off-eko ahotsak zera dio: [...].  Berria - Mundua   2004-10-24

Gure Jainkoak ar eta eme egin gintuen, esango zuen off-eko ahotsak, eta pantailak orduan haur biluzi biren argazkiak erakutsiko zituen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 212. orr.

Igerilekura jauzi egiten duten andra-gizonak; gazteleraz ari da off-eko ahotsa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 167. orr.

22 offeko ahots (ETCn 67 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian off-eko ahots agertzen da)

Gero, noski, altzari denda ospetsu hartan altzariak oso prezio onean daudela iragartzen zuen offeko ahots batek.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 132. orr.

-Misterio hori eta beste batzuk -esan zuen Leirek orduan, txantxaz, telebistako telesail txarretako offeko ahotsa imitatuz-, aitona zoroaren landetxera iristean argituko dira!  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 16. orr.

Dantzariari mikrofonoarekin aritzeko aukera oso zabaldua dago orain, baina ez genuen hori nahi izan, eta, arriskutsua zela jakin arren, offeko ahotsa sartzea erabaki genuen, dantzarien ahotsa grabatuta.  Berria - Kultura   2004-11-24

Offeko ahotsak: "Elkartasuna adierazi zien, besteak beste, Paul Eluard poetak".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 186. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

ahots ahul (7); ahots ahulez (9); ahots apal (32); ahots apal apalez (9); ahots apal eta (9); ahots apalean (8); ahots apalez (87); ahots asko (8); ahots bakar (11); ahots bakarra (15); ahots bat (164); ahots bat entzun (51); ahots bat entzuten (7); ahots batek (149); ahots batek esan (10); ahots baten (13); ahots batez (21); ahots batzuk (14); ahots batzuk entzun (7); ahots beheran (14); ahots betean (7); ahots bidean (7); ahots dardaratiz (11); ahots doinu (19); ahots ederra (20); ahots erlatsez (7); ahots eta (38); ahots ezagun (16); ahots ezezagun (8); ahots ezti (17); ahots eztia (7); ahots gogorrez (7); ahots gora (11); ahots goran (13); ahots goraz (27); ahots gozo (10); ahots gozoa (9); ahots handiz (18); ahots haren (11); ahots hari (23); ahots hari batez (7); ahots hark (12); ahots hori (24); ahots horiek (7); ahots horrek (9); ahots hotz (10); ahots hura (37); ahots ilunez (7); ahots itoaz (7); ahots kritikoak (8); ahots lakar (12); ahots lakarra (8); ahots lakarrez (11); ahots lasai (9); ahots lasaiaz (10); ahots latzez (25); ahots leun (12); ahots leun eta (7); ahots lodi (18); ahots lodia (9); ahots mehe (10); ahots meheaz (8); ahots ona (7); ahots oso (9); ahots ozen (27); ahots ozen eta (9); ahots ozena (9); ahots ozenez (47); ahots propioa (24); ahots sakon (18); ahots sakon eta (9); ahots sakonez (8); ahots sendo (15); ahots sendo eta (7); ahots sendoz (10); ahots taldeak (9); ahots tonu (11); ahots tonua (13); ahots txiki (9); ahots zakar (16); ahots zakarra (10); ahots zakarrez (23); ahots zoli (7); ahots zoliz (9); ahots zorrotz (7); ahots zorrotzez (10); aitaren ahots (8); amak ahots (7); baina ahots (22); barruko ahots (9); barruko ahots batek (7); bat batean ahots (10); batean ahots (11); baten ahots (20); bere ahots (120); beren ahots (9); beste ahots (38); beste ahots bat (16); beste ahots batek (9); bezalako ahots (8); bi ahots (12); da ahots (13); den ahots (10); dio ahots (13); du ahots (32); duen ahots (11); edo ahots (8); egin zuen ahots (15); emakume ahots (24); emakumezko ahots (10); ere ahots (14); esan zidan ahots (7); esan zion ahots (15); esan zuen ahots (81); esaten du ahots (7); eta ahots (205); eta ahots bat (7); eta ahots batek (9); eta ahots ozenez (10); eta bere ahots (9); gabeko ahots (10); galdetu zuen ahots (9); gero eta ahots (8); gizon ahots (9); gizonaren ahots (7); gizonezko ahots (8); haien ahots (9); hain ahots (7); hainbat ahots (11); halako ahots (8); haren ahots (27); hermionek ahots (8); kea ahots (7); nion ahots (10); nire ahots (11); nuen ahots (10); orduan ahots (9); oso ahots (22); zen ahots (28); zetorren ahots (11); zidan ahots (20); zien ahots (14); zion ahots (41); ziren ahots (7); zirudien ahots (7); zituen ahots (11); zitzaion ahots (9); zuen ahots (177); zuen ahots apalez (11); zuen ahots batek (22); zuen ahots latzez (8); zuen bere ahots (12); zuten ahots (9)

ahotsa aditu (15); ahotsa aditzen (9); ahotsa altxatu (10); ahotsa apaldu (30); ahotsa apaldu zuen (15); ahotsa apalduz (19); ahotsa baino (8); ahotsa behar (8); ahotsa da (18); ahotsa dar (8); ahotsa dar dar (8); ahotsa dardaran (7); ahotsa du (9); ahotsa eman (20); ahotsa eman nahi (8); ahotsa entzun (148); ahotsa entzun dut (7); ahotsa entzun nuen (36); ahotsa entzun zen (16); ahotsa entzun zuen (23); ahotsa entzunarazi (10); ahotsa entzunarazteko (9); ahotsa entzungo (10); ahotsa entzutean (9); ahotsa entzuteko (14); ahotsa entzuten (48); ahotsa entzuten zuen (10); ahotsa ere (21); ahotsa eta (71); ahotsa eta gitarra (9); ahotsa ez (28); ahotsa ez zen (7); ahotsa ezagutu (22); ahotsa firfiran (8); ahotsa goratu (19); ahotsa goratu zuen (7); ahotsa goratuz (17); ahotsa goratzen (7); ahotsa hain (8); ahotsa izan (31); ahotsa izatea (10); ahotsa izateko (9); ahotsa oso (8); ahotsa zen (30); ahotsak ekimena (8); ahotsak entzun (32); ahotsak entzuten (28); ahotsak ere (14); ahotsak eta (30); ahotsak ez (14); ahotsak gero (7); ahotsak gero eta (7); ahotsaren eta (7); ahotsaren tonua (10); ahotsean eta (7); ahotsik entzun (7); ahotsik ez (12); ahotsik gabe (35); aitaren ahotsa (20); aitaren trumoi ahotsa (12); aldeko ahotsak (10); amaren ahotsa (19); baina ahotsa (18); bat ahotsean (8); batean ahotsa (7); baten ahotsa (43); baten ahotsak (7); bere ahotsa (101); bere ahotsa entzun (8); bere ahotsak (17); bere ahotsaren (19); bere ahotsari (10); bere ahotsean (9); beren ahotsa (9); beren ahotsak (7); berezko ahotsa (12); dioten ahotsak (7); diren ahotsak (7); du ahotsa (10); ere ahotsa (10); esan zuen ahotsak (7); eta ahotsa (99); eta ahotsak (38); eta ahotsaren (20); eta ahotsen (7); eta ahotsez (7); eta ahotsik (10); eta bere ahotsa (17); eta haren ahotsa (17); euren ahotsa (7); europan ahotsa (7); euskal herriaren ahotsa (7); gure ahotsa (18); haien ahotsa (9); haien ahotsak (10); haren ahotsa (100); haren ahotsa entzun (8); haren ahotsak (31); haren ahotsaren (16); haren ahotsean (19); herriaren ahotsa (16); herritarren ahotsa (8); jainkoaren ahotsa (11); jaunaren ahotsa (17); kontrako ahotsak (8); nagusiaren ahotsa (8); neskaren ahotsa (7); nire ahotsa (25); trumoi ahotsa (14); ume ahotsa (8); zen ahotsa (16); zen haren ahotsa (8); zion ahotsak (7); zitzaion ahotsa (15); zuen ahotsa (44); zuen ahotsak (24); zure ahotsa (29)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus