Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahotan 1 adlag (-en deklinabide atzizkiaren eskuinean) ahoan.

Ostikada eman nion zoruari, libururen batetik ateratako esaldi hura eta kalesako aitaren ahotan entzuna bat eta bera zirela konturatu izanaren amorrazioz.Egirik bada, egi da naski, / urka-bearraren itza, jarri zuen, berriz, Orixek urkamendian hiltzera kondenatutako Imozko apezgaiaren ahotan, eta nola batean hala bestean, heriotzaren eta hilketaren atarian bertan agertzen zaigu egiaren mutur beltza.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 22. orr.

Beste esamolde eder bat ere, aditua nago askotan, goizuetarren ahotan, baten batek zerbait isilean pasa edo erdizka esaten duenean, baliatzen dena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 170. orr.

Oraindik euskaldunen ahotan bizirik dagoen "eperra harrapatu" esanerak berriz, mozkortu esan nahi du.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 157. orr.

Itoizen kanta famatu batek, hala jotzen du errepika Carlos Perezen ahotan: txantxangorria naiz, txantxangorria naiz...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 32. orr.

2 ahotan eduki

Une batez, zinta-karrera ahaztea ere pentsatu nuen, arinkeria bat zirudielako hirurok ahotan edukitako gaien ondoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.

3 ahotan erabili

Orain denbora guztia hauteskundeak ahotan erabiltzeak eztabaidatu nahi ez izatea erakusten duela uste du.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Berekoia, diruzalea, zuria, ustela, oiloa... ez ziren edertzekoak Tomas Atondoren zer-nolakoak agertzeko ahotan erabiltzen zituenak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 32. orr.

Berebat esan dezakegu ahotan darabilgun auziaz ere: honako, hizkuntza bat gutxitxo da, baina bi gehitxo.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 102. orr.

Egiptorako ihesa margolanean, astoaren atzetik doazen bi pertsonaien mugimenduak ahotan darabilten elkarrizketa ikaratia iradoki nahi du.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 75. orr.

Kokoteraino nagon hik eta hire ahizpak azken aldian ahotan darabiltzazuen hitzez!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 202. orr.

Luzaro baino lehen jende guztiak ahotan zerabilen pertsonaia bitxi hura, bere egoitzan bakarrik bizi zena eta ehizarako eta arrantzarako baizik handik ateratzen ez zena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 185. orr.

Gero, jakina, bulgarizaziotik kanpora ere, behin-behineko hipotesiak aise bihurtzen dira behin-betiko jakite, arian-arian eta ahotan maiz erabiliaren bortxaz  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.

4 ahotan hartu

Hizkuntza guztietan Deabruari hainbat eta hainbat deikera ematen zaizkio, alusiozkoak eta eufemistikoak, hala posible baita hura adieraztea izena ahotan hartu gabe.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 26. orr.

Errege merovingio zaharrek jainkoa ahotan hartuz zuritzen zuten beren indar ahalguztiduna.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 133. orr.

Eta ama dut ahotan hartzen eta ez aita, zeren ume-kontu hauek amen gauzak izan ohi baitira haste-hastetik aitenak baino askozaz gehiago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.

Asko hitz egin eta idatzi da Sarrionandiaren lanaz, eta halako errespetua ere ematen du idazle sonatu baten eleberria ahotan hartzeak.  Berria - Kultura   2004-01-17

Legegintza Gorputza ahotan hartu eta izugarriak esan zituzten haren kontra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.

PSE-EEko hainbat buruzagiren adierazpenak ere ahotan hartu zituen Barrenak: "80etako berberak, kare bizia erabiltzen zuten berberak, ausartzen dira Anoetako proposamenari nota jartzera.  Berria - Euskal Herria   2004-11-21

5 ahotan ibili

Gaur denen ahotan ibili da hartzaren barteko erasoa.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 157. orr.

Aldaketen erritmoa ez ezik, aldaketak egiteko moduaren egokitasuna ere ahotan dabilen eztabaida da.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 117. orr.

Atlheticeko presidentetzarako hautagaiek bere izena ahotan ibili badute ere, "hauteskunde prozesutik kanpo" dagoela adierazi zuen atzo Julen Guerrerok.  Berria - Kirola   2004-09-05

Aurreko egunetan mundu guziaren ahotan ibilii baita pilota partida ikaragarri baten kontua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 136. orr.

Lizeora zu ikustera joaten hasi zenean askoren ahotan ibili zen erregistratu nahi zintuela, baina zure aitaordeak ordurako erregistraturik zintuela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 162. orr.

Orain ez didak erranen lankide onak baizik ez zinetela, denen ahotan ibili baitzineten praktiketan egon zeneko udan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.

Arlten izena idazle klasikoen ahotan ibili izan da beti, eta harekiko interesa banuen.  Berria - Kultura   2006-03-01

Kontua da labaindar guztien ahotan zebilela auskalo nork asmatutako ziri bertsoa: [...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 27. orr.

Bazakinagu ez hauela horrek berekin eramango, baina gizon eta emakumeen ahotan ibiliko gaitun; edozein eskale gu baino gehiago dela esango diten, gu arkua tenkatzeko gai izan ez eta hark erraz egiten baldin badu.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 161. orr.

5 ahotan izan1 da ad

Denen ahotan izan ziren, bereziki, Washingtonek beren nekazariei ematen dien diru laguntzak.  Berria - Mundua   2004-01-14

Lortu zuten efektua begi bistakoa zen: guztion ahotan izateaz gain, jende askoren konplizitatea ere bereganatu zuten.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 79. orr.

Itzuli nintzenean oraino jendearen ahotan zela uste dut: baina bertze zeregin bat banuen, eta horrelako aferetan nekez entzuten dut egunekoa edo bezperakoa ez den berririk.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 220. orr.

6 ahotan izan2 du ad

"Giza eskubideak beti ahotan dituztenez, Ibarretxe jaunak badauka aukera hona etortzeko, Azkarate nola dagoen ikusteko, zer gertatzen ari den ezagutzeko eta Azkarateren askatasuna eskatzeko», esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

Gau hura bera baliatu nuen horretarako; eta jokoa bukatu ondoren, neska ttipia hegi batean bakartu, eta Dancenyren hizpidera ekarri nuen, nahiz beti ahotan duen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 189. orr.

Holako haurfesta eta eskeko erronda modu desberdinak ahotan dituela, hala baitio J. M. Iribarrenek.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 57. orr.

Eseri zineten, pozik, ingurumariari erreparatzeko astirik gabe oraindik, bukatu berri zenuten bilerako zertzeladak gogoan edo bidean hizpidea sortutako kontuak ahotan zenituztela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 20. orr.

Azken hamabostaldiko gertakizun ilunak eta egunerokotasunak sortzen eta eskaintzen dituen gorabeherak ahotan zituztela utzi zuten bi emakumeek kalea, maldan gora baserrietako bidea hartuz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 164. orr.

Erdarazko "Dice (n) que... " kutsua du, baina, betiere murmuraziozko, gaizki esandako, haserrezko, gezurrezko edo gehiegikeriazko esaldietan erabiltzen da, eta bi hiztunek hirugarren baten esanak ahotan dituztenean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 289. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adierazpenak ere ahotan (3); ahotan dabil (9); ahotan dabilen (9); ahotan dabiltza (4); ahotan dago (14); ahotan dagoen (4); ahotan darabilten (3); ahotan daude (7); ahotan dauden (3); ahotan egon (8); ahotan egon zen (4); ahotan entzun (4); ahotan entzunda (3); ahotan entzuten (5); ahotan ere (4); ahotan eta (8); ahotan ez (3); ahotan hartu (26); ahotan hartu eta (7); ahotan hartu gabe (3); ahotan hartuta (9); ahotan hartzea (6); ahotan hartzeko (4); ahotan hartzen (10); ahotan hitz (5); ahotan ibili (8); ahotan izan (33); ahotan izan dute (4); ahotan izan zen (4); ahotan izan zituen (3); ahotan izan zuen (8); ahotan izan zuten (5); ahotan jarri (4); ahotan jarritako (3); ahotan jartzen (3); ahotan zebilen (10); ahotan zebiltzan (3); ahotan zegoen (4); askoren ahotan (19); aukera ahotan (4); azkarate eledunaren ahotan (5); baten ahotan (17); bera ahotan (3); beti ahotan (4); bozeramailearen ahotan (3); bozeramaileen ahotan (3); denen ahotan (44); denen ahotan dabil (3); denen ahotan dabilen (3); denen ahotan daude (4); denen ahotan ibili (3); denen ahotan izan (3); denon ahotan (13); ditu ahotan (3); du ahotan (7); eledunaren ahotan (5); ere ahotan (13); ere ahotan izan (8); eta ahotan (3); euskaldunen ahotan (5); gehienen ahotan (5); guztiaren ahotan (4); guztien ahotan (34); guztien ahotan dago (4); guztien ahotan zebilen (6); guztion ahotan (10); guztion ahotan dago (3); haren ahotan (10); hartu zituen ahotan (3); hartu zuen ahotan (11); herritarren ahotan (3); hura ahotan (3); inoren ahotan (5); izan zituen ahotan (3); izan zuen ahotan (4); izan zuten ahotan (4); izena ahotan (3); jendearen ahotan (16); mundu guztiaren ahotan (3); nire ahotan (3); otegiren ahotan (3); politikarien ahotan (3); zale guztien ahotan (5); zituen ahotan (8); zituzten ahotan (4); zuen ahotan (17); zuten ahotan (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus