Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abendu (ETCn 48.892 agerraldi; orobat abendo g.er.) 1 iz urtearen hamabigarren eta azken hila, hogeita hamaika egun dituena.

Abendu osoa sasoian jartzen emango dut.  Berria - Kirola   2004-11-21

Haatik, abendu arte jarraituko duela iragarria du.  Berria - Euskal Herria   2004-08-26

Datorren abendu edo urtarrilerako aurreikusita dauden bozak arte izango da lehen ministro Alaui.  Berria - Mundua   2004-05-29

Abendua hilabete egokia da, ardi esnearen prezioaren eztabaidatzeko eta negoziaketa nekeen bermatzeko, sasoia datorkienean, laborariek hazten dituzten "borroken" hedatzeko, hots!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 50. orr.

Ez ziren iota batez ere aitzinatuak, greziarrek esango zutenez; eta abenduan sartuxeak ziren, dagoeneko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 195. orr.

Abendu bete-betean geunden.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 44. orr.

Abenduaren hasiera izan arren bero egiten zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 11. orr.

1944ko abenduan Szálasiren gobernuak Alemaniara ihes egin zuen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 11. orr.

Abenduko lehen asteetan elurra gogor bota zuen, eta Gabonak baino lehen hotz handia egin zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 112. orr.

Baina nekez aterako ziren onddoak abenduan, urtea sasoirako oso beroa izan arren, mendi kaskoek ordurako ohi zuten elur-izara falta izan arren.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 102. orr.

Orduan, orenak eta egunak luze baitzitzaizkion, postetxeak abenduan zabaltzen duen almanakaren urte guztiko izen zerrendari maiz begiratzen zionøø.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 23. orr.

Irudipena nuen juduei eguzkia bera ere ukatu egin zitzaiela: abendu bateko gau hotz batean zihoazen kalean zehar.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 17. orr.

Abenduan zehar, Wilson eta Juantxu ETAkideak gose greba egiten egonak ziren, hantxe, Trafalgar Square-n.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 141. orr.

Abenduan jakin genuen askatasuna sinatuta atera zela, eta zain jarri ginen, etxera noiz iritsiko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 21. orr.

Iragan abendukoak ziren argazkiak eta, hara apirilean Gudarin argitaraturik.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 66. orr.

Santakrutzek berak ere, jakin genuenez, berehala ulertu bide zuen ez zela 1873ko abendu hura mementorik aproposena halako matxinada zakar bat burutzeko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 221. orr.

Sasoin idorra abendutik maiatza arte.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 167. orr.

Igande hura, berriz, abenduko lehena izango zen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 131. orr.

"1945ean beste hemeretzi idatzi nituen eta Fontaine aldizkarian argitaratu ziren abenduan.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 8. orr.

Woodek bere kemen maniako hura berreskuratu zuen, eta ohi bezain gogor lan egin zuen bere taldearekin abendura arte iraun zuen lanbro hotz hartan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 156. orr.

Hori guztia ondo frogatuta dago, aldizkari prestigioso batean, lehengo urteko abenduan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 89. orr.

1970eko abendu hartan ni Londresen nintzen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 141. orr.

Iritsi zen abendua, nire dimisioko hila.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 150. orr.

Hala ere, konfiantzazko laguna izan nuen abendutik amaieraraino.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 42. orr.

Venezuela ez da turismoaren gailurrean dagoen lekua, batez ere abenduko uholdeen ostean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 10. orr.

Abenduko bigarren astean McGonagall andereñoa, ohi bezala, Eguberrietan ikastetxean geratuko zirenen izenak hartzen hasi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 158. orr.

Abenduaren erdiko goiz batean, esnatu zirenean, Hogwarts metro beteko elurraz estalita aurkitu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 175. orr.

Erreka horretan geratu ziren gaua pasatzeko, abendu hotz batean, Big Foot izeneko buruzagia, oso gaixorik eta hil zorian pneumoniak joa, eta bere herria, zurien armadak inguraturik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 87. orr.

Frantziako hegoaldeko zenbait aldetan, abenduaren lehen egunean, San Joan Kaleko gazte jendea hiritik irten makilaz armatua, eta aurrena txepetxa harrapatzen zuena errege izendatzen zuten.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 66. orr.

-Aitak errieta egingo dit abenduko kontzertua baino lehenago erakusteagatik, baina... -eta airean uzten du esaldia.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 32. orr.

Margot abenduan etorri zen Holandara, eta ni otsailean, eta mahai gainean jarri ninduten Margotentzako oparien artean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 19. orr.

Abenduko gaua hotza zen, krudela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 137. orr.

Abiatuak dira azterketak eta gogoetak Elkarri taldearen baitan, abiatuak berrikitan Aralar aldean, hala nola abiatuak ziren sakon eta baikor, 1998-1999ko abendu arteko epean, Lizarra-Garazi mugimenduaren lerroetan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 81. orr.

Abenduak pozik jartzen zuen Marcos, urtero. "Jakina" pentsatzen zuen don Rodrigok "Argentinan, Hego Afrikan eta batez ere Australian uda dela gogoratzen duelako egongo da pozik".  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 40. orr.

Abenduko baraualdirako txori-lumak izango ditut.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 90. orr.

Beste negu bat iritsi zen, ordea, eta oraingo aldian zazpi ziren desagerturiko indioilarrak, azarotik abendura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 98. orr.

2 (-en atzizkiarekin, datetan)

Sari banaketa abenduaren 1ean izango da, Donostian, baina abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunarekin lotu nahian, abenduaren 2an, Gasteizen ekitaldia egingo dute.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Garaipen handia izan da hau, data historikoa Ondarretako kartzelan, Aitzolen zainekoek gabonila esaten dioten abenduaren zazpia apuntatu nahi baduzu, 1944 honetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 65. orr.

Lehenengo zatia Frantziskoren jaiotzatik 1223ko abenduaren 25era doa eta zabal dihardu Frantziskoren konbertsioaz eta anaiartearen lehenengo garaiez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.

1791ko abenduaren 6an hil zen Mozart.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 34. orr.

Ilun hotza New Yorken, abenduaren 28an.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 15. orr.

Lehia 1923ko abenduaren 16an zabaldu, eta bi hilabete luze iraun zuen, harik eta 1924ko otsailaren 29ko zenbakian irabazle nor zen aditzera eman zuen arte.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 120. orr.

Etzi, abenduaren hirua, euskararen eguna da, ofizialki, iaztik Autonomia Erkidegoan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 37. orr.

Ondoren aurkezten den zerrendan, 1997ko abenduaren 14an Donostiako Belodromoan 8 bertsolari finalistek kantatu behar izan zuten gaien laburpena egiten da, gaiak ematerakoan dituen gainerako azalpenetatik soildurik:  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 58. orr.

Abenduaren 8an, Ama Birjina Sortzez Garbiaren egunez ospatzen zuten Irratiaren eguna Xorroxindarrek.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 124. orr.

3 (-k atzizkiarekin, datetan, aposizioan)

Arantzamendi eta Aranburu baserriak ikustera joan naiz gaur, abenduak 25, Eguberri eguna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 13. orr.

Asteartean, abenduak 7, Battistiren aldeko kolektibo batek militante ohiaren gutuna jaso zuen.  Berria - Mundua   2004-12-12

Gaur, abenduak 29, Bioaniztasunaren Nazioarteko Eguna da, eta Haritzalde Naturzaleen Elkarteak bi ekitaldi egingo ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Euskadik jokatzen duen egun bera (abenduak 29) hautatu du Nafarroako Federazioak partidarako .  Berria - Kirola   2004-10-21

4 (-k atzizkiarekin, datetan)

1923ko abenduak 22 zituen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 27. orr.

Hartan ari zela agortu zitzaion bizitza, 1791ko abenduak 6 zituela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 31. orr.

(Ik. Abenduak 25ekoa eta 31koa).  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 16. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta 1929ko abendu hondar hartan, kazetari izateko behar diren baldintzak ematen ere ausartzen da: "Aurreneko baldintza: lotsagaldu akasgabea izatea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 131. orr.

Abendu erdialdeko igande lainotu eta goibel bat zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 291. orr.

Guztiarekin, abendu bukaeran "Aste Zaharra" izaten zen: morroi eta neskameen urteko oporraldi bakarra; orduan ezkondu, orduan ziren nahi zuten hartara joateko libre.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 248. orr.

Lehen euri tantak jaurti zituen abendu amaierako arratsaldeak, komisaldegitik gazte luze bat irten zenean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 99. orr.

Abendu hasierako gau batean, landa eta herria baretasun oso-osoan zetzaten, izotz gaueko baretasuna, airea urdin gardena denean, eta ilargiaren argitara mendiak tontorrik tontor bereizten direnekoa.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 199. orr.

Abendu hastapenean horko ikaslek manifestaldi bat egin zuten formakuntza horren hesteko erabakiaren kontra, eta hautetsiek protesta hori gutunez lauzkatu zuten.  Herria   2005-01-20

Joan den abendu erditsuaz geroztik Baiona Euskal Herriko Merkatal ganbarak harrera zerbitzuak oro beherean ditu, sartu eta berehala.  Herria   2003-01-28

Etxeko lehen bederatzi partidak irabazi zituzten gorritxoek denboraldi honetan, baina abendu amaieran futbol zelaiari izena aldatu ziotenetik ez dute zaleek garaipen gehiago ospatu, herenegun arte  Berria - Kirola   2006-03-14

Bai, abendu erdialdean hasi nintzen serio samar entrenatzen, eta 9.000 kilometro egin ditut dagoeneko  Berria - Kirola   2004-03-05

Abendu bukaeran Zaldibarko lau t'erdiko Olazar torneoa irabazi zuen  Berria - Kirola   2006-01-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

abendu bukaeran (7); abendua arte (17); abendua baino (28); abendua baino lehen (27); abendua bitartean (13); abenduan amaitu (7); abenduan atxilotu (6); abenduan baino (8); abenduan bukatu (8); abenduan egin (12); abenduan egindako (8); abenduan egingo (7); abenduan ere (5); abenduan eta (10); abenduan hasi (7); abenduan onartu (8); abenduan onartutako (5); abenduan sinatu (5); abenduaren amaieran (7); abenduaren azken (5); abenduaren hasieran (21); abenduaren hogeita (5); abenduaz geroztik (16); abenduko egun (9); abenduko lehen (11); abendura arte (19); abendura bitartean (15); abendutik aurrera (5); autonomikoa abenduak (5); azaroa eta abendua (5); azaroan eta abenduan (14); bereko abenduaren (5); da abenduan (8); da abenduaren (15); datorren abenduaren (17); den abenduan (55); den abenduaren (45); den abenduko (7); den urteko abenduaren (6); du abenduaren (16); dute abenduaren (7); eta abendu (5); eta abendua (23); eta abendua bitartean (9); eta abenduan (46); eta abenduaren (51); eta abenduko (8); eta abendura (6); finala abenduaren (5); heldu den abenduaren (14); iazko abenduan (72); iazko abenduaren (38); iazko abendutik (5); iragan abenduan (31); iragan abenduaren (20); jardunaldia abenduak (5); joan den abenduan (48); joan den abenduaren (27); joan den abenduko (7); joan zen abenduan (16); joan zen abenduaren (12); ko abenduaren (32); pasa den abenduan (5); urritik abendura (7); urte bereko abenduaren (5); urteko abenduan (26); urteko abenduaren (26); zen abenduan (24); zen abenduaren (14); zuen abenduan (13); zuen abenduaren (9); zuen iazko abenduan (7); zuen iragan abenduan (5); zuten abenduan (7); zuten abenduaren (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus