Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ahostundu, ahostun(du), ahostuntzen da/du ad ahostun bihurtu.
Haatik, bilakabide sintagmatiko bati esker, kontsonante ozenen aurreko txistukariak ahostundu egiten dira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 54. orr.
Bidenabar bederen esan behar da txistukariaren ondorengo trabaria ez ahoskabetzeak txistukaria ahostuntzea ekar dezakeela. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 53. orr.
Herskari ahostun eta ahoskabeak ingurune horretan ere bereizi behar direlako, ezin diogu amore eman ingurune ahostunetan trabariak ahostuntzeko bilakabide ingurunedunari. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 106. orr.