Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hizketa hotsen ekoizpenean biriketatik kanporantz datorren aireari bidea gehien estutzen zaion gunea da ahoskunea. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.
Ahoskune horretako TRABARIEN artean, igurzkariak bakarrik daude. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 79. orr.
Asan behar da, dena dela, t afrikatuaren ahoskunea ez dagoela zehazki ahosabaian, sabaiaren aurrealdea eta hortz hobien atzealdeko eremuan baizik. Berria - Euskal Herria 2004-02-28
Ahots bidearen beste muturrean ere, eztarrian behera alegia, sortzen dira ahoskunetzat jotzen diren ezaugarri artikulatorioak: hots GLOTALAK dira ahoskorden artean aire etena gertatzen bada beren ekoizpenean eta FARINGALAK, glotisetik ahora bitarteko hodian aireak igurtzi egiten badu. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 32. orr.
Palatalizazio adierazgarrian, aldiz, esanahiak aldarazten du ahoskunea. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 126. orr.
Esan daiteke KONTSONANTEAK direla ahoskunea duten bakarrak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 32. orr.
AHOSKUNEA mihiaren aurrealdearen eta goiko hortzen artean duten HOTSEN ezaugarria da horzkaritasuna. Bokalek ez dutela benetako ahoskunerik, ahots bide irekia, estutasunik gabea baita bokalen bereizgarri. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 97. orr.
Izan ere, ezaugarri horixe da AHOSKUNE bereko diren TXISTUKARI mota bien arteko bereizgarri funtsezkoena: [...]. Maila horiek bereiztea inportantea izan daiteke analisia ongi bideratzeko, goragoko ahoskune asimilazioaz ari ginela ikusi bezala. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 41. orr.