Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahoskatze 1 iz hizkuntza hotsez mintzatuz, ahoaz gauzatzea.

Hizkuntza AHOTSAREN bidez kanporatzeari deitzen zaio ahoskatze edo ahoskera.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 30. orr.

Ahots organoak hizkuntzaz kanpokoak dira, Morse alfabetoa transkribitzeko balio duten aparatuak ere alfabeto horretaz kanpokoak diren hein berean; eta ahoskatzeak, hau da, hots irudien gauzatzeak, ez dio sistemari berari ezertan eragiten.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 45. orr.

Eskema horretan funtsezkoak iruditzen zaizkigun elementuak soilik hartu arren, berehala, hasiera-hasieratik ageriratzen da alde fisikoen (hots uhinen), alde fisiologikoen (ahoskatze eta entzutearen), eta psikikoen (hitzezko irudien eta kontzeptuen) arteko bereizketa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 39. orr.

Ahots organoak hizkuntzaz kanpokoak dira, Morse alfabetoa transkribitzeko balio duten aparatuak ere alfabeto horretaz kanpokoak diren hein berean; eta ahoskatzeak, hau da, hots irudien gauzatzeak, ez dio sistemari berari ezertan eragiten.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 45. orr.

Gero eta nekezago lortzen nuen esaldien ahoskatzea.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 204. orr.

Eskuinean lehendakariaren abizena etengabe ahoskatzen duten emakume batzuk daude, errepikapenak eragin taumaturgikoa duela sinetsiko balute bezala.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 16. orr.

"Jeggtse edegg bat egin behagg dut", esaten zuen bere ahoskatze zezelarekin, erre-merreka, eta lepo luze altuko "jeggtse edegg" haietako asko zituen, bere gamelu-larruzko berokiaren azpian janzten zituenak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 176. orr.

Ahoskatze hutsa gozagarria zait niri.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 143. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ahoskatze-ikastaroak egin balitu bezala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Lortu lanpostu bat, aurreratu dirua eta orduan hoa ahoskatze-irakasle on batengana eta eskaiok azentu hori moldatzeko.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 231. orr.

Hemen, antropologia konparatuari dagokion arazo bat dago: aldatzen al da, bada, ahoskatze aparatoa arrazarik arraza?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 185. orr.

Ez da hala gertatzen, ilusio bat da, zeren silaba eta bere azentua, ahoskatze ekintza bakar bat baizik ez baitira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 100. orr.

Ez da garbi ikusten zertarako balioko luketen ahoskatze mugimenduek hizkuntza ez balego; baina mugimendu horiek ez dute hizkuntza osatzen, eta hots aztarna oro sortzeko beharrezkoak diren aho aparatuaren mugimendu guztiak ulertu direnean ere, ez da ezertan argitu hizkuntzaren arazoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 60. orr.

Ezkongai guztiei zergatik ez eskatu, nazio hizkuntzaren ahoskatze, irakurtze eta izkribatze probak egitea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 66. orr.

Ahoskatze kontuak agerian uzteko, hitz zerrendak antolatu ohi dira, bi zutabetan, z/s fonemak kontrajartze aldera, edo ts/tz/tx...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 62. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Oinarrizko tesia da hizkuntzen hots eredu biziek esplikazioa dutela: giza ahoskatze eta OHARMENEAN datzaten indarrek baldintzatzen dituztela, bai banakakoengan bilakatzen diren eran eta baita mendeetan zehar agertzen duten garabidean ere.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 114. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus