Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gau hartan, Wilmarth andereñoa ez zen luzaroago aritu, Dianeren gurasoei "ololoñ" ahoskarazteko erretolikarekin. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 204. orr.
Afrikatuen baldintza hori sendoago da, hitz barreneko silaba azkenean afrikatuen ordez IGURZKARIAK ahoskarazten dizkigun BILAKABIDEA (ts Š s) indartsu eta bizi delako oraindik ere. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 62. orr.
Eleberrigile batek eguneroko bizitzan edozein esaldi ahoskatzen badu eta ondoren bera idazten ari den eskuizkribu batean ipintzen badu bere horretan, pertsonaia baten ahoan jarriz, edo egilearentzat jotzen den ahots anonimoari ahoskarazten badio, ezin da esan bi kasuetan enuntziatu bera denik. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 120. orr.