Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahoskabetasun iz ahoskabea denaren nolakotasuna.

Morfema elkarketa dinamikak sortzen dituen txandakatzeek ere erakusten dute elkarren ondoko trabarien berdintzea euskarak ahoskabetasunaren alde bideratzen duela: esan du, baina ez tu esan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 29. orr.

Hitz azkeneko ahoskabetasunean, bai ematen digu, ordea, herskari guztiak ahoskabetzeko baimena euskarak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 106. orr.

Euskal trabariak, neurri handi batean, AHOSKABEAK dira; alegia, trabariak ahoskabetasunarekin lotzen dituen ontasun edo BILAKABIDE fonetikoari amore ematen diote erabat.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 144. orr.

Esku artean dugun arazoari dagokiola, /sg/ trabari bilkura ahoskatzeko zailtasuna trabari multzoko ahoskabetasun-ahostuntasun bilkura horretan legoke.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus