Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahosabai bigunaren eta mihiaren arteko hersketa edo estutzeaz ebakitzen diren hotsez esaten da belar direla. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 47. orr.
Asko dira dastamen-papilak: 9.000 inguru gizakietan, mingainean gehienak, nahiz eta ahosabai bigunean eta eztarrian ere badiren batzuk. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 148. orr.
Ahosabai bigun edo ahosabai-errezela aho-barrunbea eta faringea partzialki banantzen dituen mintzezko eta gihar muskuluzko tolesdura da. ETC-entziklopedia Ahosabai bigun, Wikipedia
Arnas aparatuko gaixotasunetan espezialista den Fernandez-Bujarrabal doktorearen esanetan, "zurrunga egitea ez da, inolaz ere, ongi lo egitearen sintoma" eta, aitzitik, zurrunga egiten duenak ahosabai-errezela (ahosabai biguna, alegia) hipertrofiatua eduki dezake. ETC-prentsa Argia, 2005-09-11
Bereziki sudureztarrian Torus levatorius izena ematen zaio entzumen-tutuaren irekiune inguruan ahosabai-errezelaren gihar jasotzaileak bertako mukosan eragiten duen goraguneari. ETC-zientzia, zuzenbidea Bereziki anatomian, Jatsu Azkue / Juan Mendizabal, UEU, 2013
Gakoak polea funtzioa betetzen du, ahosabai-errezelaren gihar tinkatzailearen tendoiari norabidez aldatzen laguntzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea Garezurraren anatomia, Jon Jatsu Azkue Barrenetxea, EHU/UPV, 2018
Ahosabai gogorra edo hezurrezko ahosabaia masailezurrak eta hezur palatinoak eratzen duten giza ahosabaiaren zatia da. ETC-entziklopedia Ahosabai gogor, Wikipedia
Ahosabai gogorraren errezelean ere egon daitezke, bai eta ahosabaiaren aurreko pilareetan, amigdaletan, faringearen atzeko horman, esofagoaren sarreran eta matrailetako muki-mintzetan ere. ETC-zientzia, zuzenbidea Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007
Aho-barrunbeak ahosabai gogorra eta biguna ditu goialdean, masailak alboetan eta mihia eta aho-zorua behealdean. ETC-zientzia, zuzenbidea Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008
Ahosabai biguna (ahosabai gogorraren atzealdeko haragi-hegala) irekirik dagoelako da hori, ahotik ez ezik sudurretik ere irteten uzten baitio aireari. ETC-zientzia, zuzenbidea Hizkuntza-sena, Steven Pinker (Garikoitz Knörr), EHU, 2010
Anatomian ahosabai gogor (Palatum durum) eta Dura mater terminoetan azaltzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea Bereziki anatomian, Jatsu Azkue / Juan Mendizabal, UEU, 2013
Hortz-hobien atzeko aldeak arku itxura du eta hobi-gainetik hasi eta ahosabai gogorrera arte iristen da, hots, ahoaren sabaira arte. ETC-zientzia, zuzenbidea Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz, Askoren artean, EHU, 2014
Ahosabaia bi zatitan banaturik dago: aurrekoa edo ahosabai gogorra (baita hezurrezko ahosabaia ere) eta gibelekoa edo ahosabai biguna (baita ahosabai-errezela ere). ETC-entziklopedia Ahosabai, Wikipedia