Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahoratu, ahora(tu), ahoratzen 1 du ad ahora eraman. (jangaiak)

Zutitu, azken txokolate-zatia ahoratu eta Gryffindorreko dorrerantz abiatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 199. orr.

Hitzaurre luze hau guztia egin zuen Don Kijotek, mokadutxo bat ere ahoratu gabe, besteak afaItzen ari ziren bitartean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 88. orr.

Ze araudi eta ze arraio, eskuak atzean lotuta ezin delako edaririk ahoratu lotu dizkidate aurretik...!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 191. orr.

Bigarren aldiz, zigarroa ahoratu gabe gelditu zitzaidan, nire hortzetatik zentimetro urri batzuetara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 392. orr.

Deus ahoratu gabe gaudek goizetik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 11. orr.

Sofiak berriro Ritxiren buztantzarra ahoratu eta gora eta behera jarraitu zuen, sutsu, Susana eta Vanessak bezalaxe.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 107. orr.

Mugimendu bizkor batean pipa ahoratu, kea irentsi, eta eta ke-zurrunbilo haietarik bat egotzi zion Mattini.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.

Ekarri zizkiotenean, oliba bat ahoratu, eta begirada edari horixkaren aparrean kokaturik, pentsakor gelditu zen, ilehoria gogoan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.

Mertxika puska bat ahoratu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.

Potzolok aholkatu bezala, pilula bat ahoratu nuen etxeratu bezain sarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 231. orr.

Etxeberriren emazte Léoninek zingar puska gordina ahoratua zuen, batek daki nondik aterea, eta sabeleko minak ohantzera behartu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 270. orr.

Ahoratua zuen mokadua -Salamancako txorizo muturra romano esaten dioten ogi koxkor batekin- irentsi ezinik geratu da.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 119. orr.

Egun osoa mokadurik ahoratu gabe eman nuen arren, ahalegin handia egin behar izan nuen bretoiaren eltze ketsuaren aitzinean esertzeko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 131. orr.

2 (bestelakoak)

Eguerdiko pilulak ahoratu dizkit, hirurak batera, beste erizain batekin mintzatzen den artean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 53. orr.

Santosek Fonsecaren berri eman zionetik noiz ahoratu zain zeukan galdera-parrastada egin zion: [...].  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 80. orr.

Mutila, zozo moduan, isilik geratu zen; gero, zer esan ez zekiela erakutsiz, lelo bera ahoratu zuen berriro.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 95. orr.

Ebazpena artean bozkatua ez zelarik, berriz, hitz are gogorragoak ahoratu zituen Majzub al Khalifa Ahmed Sudango Nekazaritza ministro eta Darfurko gerrilla erakundeekin izandako elkarrizketetan Khartumgo agintearen ordezkaritzaren buru izandakoak.  Berria - Mundua   2004-08-01

Ildo berean, behin-behineko gobernuko presidente Gazi al Jauerrek honako hitzak ahoratu zituen: "Gure herriari eskatzen diogu ondoz-ondo lan egiteko, gure anai-arrebak eta gure seme-alabak hiltzen eta gure etxeak suntsitzen ahalegintzen diren horiei aurre egiteko".  Berria - Mundua   2004-08-03

Sattar Jabar apaiz xiitak okupatzaileen aurkako mehatxuak ahoratu zituen: "Hauteskundeak nahi ditugu; bestela, hemen den estatubatuar oro lurperatuko dugu".  Berria - Mundua   2004-01-21

-Gau on, Jimps -xuxurlatu zuen aharrausi bat ahoratuz-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 466. orr.

3 (adizlagunekin)

Laurak Gaizkari ia etengabe begiratzen zion, gailetak esnetan busti ondoren astiro ahoratuz, dastatuz eta irentsiz.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 78. orr.

Hasi dira, beraz, afaltzen, jostunak arrain puska handi bat hartu du, eta braustakoan ahoratu dio nanoari.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 62. orr.

Orduan hitza berriz ahoratu zitzaion; ez nion ordea hitzaz baliatzen utzi. "Presaka nabil", erran nuen gero.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 63. orr.

Goseak hilik etxe batera hurbildu zen gordeka eta zakurtegian agerian zeuden kroketak ahurtaraka ahoratu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 127. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahoratu eta (9); ahoratu gabe (5); ahoratu nuen (3); ahoratu zituen (9); ahoratu zuen (7); antzeko hitzak ahoratu (3); bat ahoratu (7); bat ahoratu zuen (3); ere ahoratu (3); eta ahoratu (3); eta ahoratzen (3); hitzak ahoratu (4); hitzak ahoratu zituen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus