Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abemaria 1 iz hitz horrekin hasten den kristau otoitza. ik agurmaria.

Errezaiozu Abemaria bat Amabirjinari eta ziur nago ez dela ezer gertatuko gaurtik biharra.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 150. orr.

Bekatu larrien zama astuna ez zen kitatzen abemarien eta paternosterren errezoekin soilik aita Franciscoren ustetan; bekatu larriak behar bezala kitatzeko -abemariak errezatzeaz eta paternosterrak murmurikatzeaz gain- probetxuzko penitentzia egin behar zen mundu honetan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 190. orr.

2 abemaritako izlag

Ostegun ta Ostiral santuz, ta larunbatez ere bai, Abemaritako erretiro ordua aurreratu egiten zen, denak etxera garaiz biltzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 134. orr.

Rosa aldean Abemaritako kanpaiak jotzen zituztenerako landak hutsik ziren, eta afaritarako sua piztuta egon ohi zen beheko suaren harlauza gainean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 171. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus