Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontuan hartu beharrekoa da halaber enpresa multinazionalen eraginpean dauden jarduera pribatuen nazioartekotzea (banaketa-sareak, publizitatea eta aholkularitza). Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.
Alde batetik, usadiozko jardueretatik etorritako irabaziak (turismoa, bidaiak, pleitak edo nazioarteko aseguruak), eta, bestetik, nazioarteko liberalizazioaren mugimenduarekin zuzenago lotuak daudenak (banaketa, aholkularitza, publizitatea, ingeniaritza, telekomunikazioak...). Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 63. orr.
Neurritasun handiagoa behar da aholkularitzan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 58. orr.
Osasun alorreko profesionalei informazioa eta trebakuntza eman behar zaizkie arazoak detektatzen jakiteko eta aholkularitza egokia emateko. Berria - Gaiak 2006-02-01
Aholkularitza lan baten ostean hartutako erabakia izango zen noski. Berria - Kirola 2004-03-18
NBEren Aholkularitza Batzordea. Berria - Gaiak 2004-03-23
Luis de la Calle Public Strategies aholkularitza enpresako zuzendariak. Berria - Gaiak 2004-11-16
· Altzariekin batera eskuratu zuen, porrot eginiko finantza-aholkularitza bati merke erosiriko altzariekin, baina ez zen haiekin erabat etortzen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 68. orr.
Telebista hizkuntzaren bultzatzeko, euskararen bulkatzeko, sortu zen, eta hizkuntza aholkularitza seriorik gabe dago oraindik. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 141. orr.
· Lege aholkularitza bulego bat dugu. Berria - Gaiak 2004-03-18
Elkarteak aholkularitza juridikoa eskainiko die ilustratzaileei, eta sektoreko berritasunen gaineko informazio gaurkotua heleraziko die: editoreen lan eskaintzak, lehiaketak eta deialdiak. ETC-prentsa Berria, 2003-12-19
Gobernuko aholkularitza juridikoak planaren kontra nola jo aztertuko du. ETC-prentsa Berria, 2003-10-28
Lehenbiziko langileak koordinatzailea eta laborarientzako aholkularitza juridikoa eskainiko duen teknikaria izanen dira. ETC-prentsa Berria, 2005-01-16
Sanzen gobernuko Aholkularitza Juridikoak atzemandako irregulartasunei buruz txostena egin eta delitu zantzuak daudela ondorioztatu du berriki. ETC-prentsa Berria, 2005-08-05
Hori kontuan izanda, kaltetutakoen elkarteak txosten teknikoak egin eta aholkularitza juridikoa ere eskatu zuen. ETC-prentsa Berria, 2005-10-01
Horrez gain, hizkuntza eskubideei buruzko aholkularitza juridikoa eskaintzen du eta hizkuntza eskubideei buruzko kontzientziazio lana egiten. ETC-prentsa Berria, 2006-06-27
Jaurlaritzako Aholkularitza Juridikoko Batzordeak eta Kontrol Ekonomikorako bulegoak proposamena onartu dute, baina neurri batean zalantzan jarri dituzte ildo horren egokitasuna eta eraginkortasuna. ETC-prentsa Berria, 2011-02-27
Aholkularitza juridikoa emateko joan zen, Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Auzitegi Penaleko eledunaren arabera. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-08-01
Zerbitzu horrek Nafarroako euskaldunen hizkuntz eskubideak defendatzeko aholkularitza juridikoa eskaintzen du. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-04-07
Zerbitzu korporatiboak herri-erakundean bilduta daude, hala nola Aholkularitza Juridikoa, Administrazioa eta Pertsonal Saila. ETC-zientzia, zuzenbidea Euskararen normalizazioa, Asier Larrinaga Larrazabal, UEU, 2019
Erabat zintzoak omen diren horien ardurapeko klubak ixten ari dira, eta lege aholkularitza eskaintzen diote emakume trafikoan nahastutako jendeari. Berria - Euskal Herria 2004-03-05
"Gerra legeak ahalbidetzen die AEBei gerrillari etsaiak kargurik gabe edo lege aholkularitzarik gabe atxilo edukitzea, borrokek dauden bitartean», dio AEBetako legediak. Berria - Harian 2006-02-17
Izan ere teknologia horiek erabat ahalbidetuko baitute iraganean ezinezkoak ziren hainbat zerbitzu etorkizunean erraz inportatzea edo esportatzea (itzulpenak, bideo-hitzaldiak, lege aholkularitza, edota zenbait medikuntza zerbitzu, besteak beste). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 207. orr.
Baina, tamalez, askotan errealitatean ez da horrenbestekoa izaten, ezen errenta maila garaia dutenek zerga aholkularitza askoz hobea izateaz gain, zerga arautegi konplexuan jasotzen diren hainbat eta hainbat aldrebeskeria dela medio, finantza-ingeniaritza eragiketei onura handiagoa ateratzeko aukera hobea baitute, azken batean (hainbat goi-kargu ezagunek inolako lotsarik gabe erakutsi duten legez). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 36. orr.
aholkularitza batzordea (5); aholkularitza enpresa (5); aholkularitza enpresak (3); aholkularitza eta (13); aholkularitza etxe (3); aholkularitza lana (9); aholkularitza lanak (4); aholkularitza lanetan (3); aholkularitza zerbitzua (10); eta aholkularitza (15); kanpoko aholkularitza (3); laguntza eta aholkularitza (3); lege aholkularitza (4)