Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Vatikanoko aholkulari Vittorio Messonik neurria gaitzetsi du. Berria - Gaiak 2006-01-26
Erreinuko ministro, buruzagi, satrapa, aholkulari eta gobernadore guztiek aho batez diote erregeak honako agindu hau eman behar lukeela: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 171. orr.
Han itxoin nuen bila etor zekizkidan probarako, hau da, nire klasea emateko ikuskatzailearen eta bi aholkulariren aurrean, letretako irakasle oso entzutetsuak hirurak ere. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.
Esango didazue agintariek aholkulariak dituztela inguruan, eta haiek betetzen dizkietela hutsuneak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 77. orr.
Joera hori ordea, Erregeren beraren, haren aholkularien eta inkisidoreen xedeen kontrakoa zen nabarmenki. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 23. orr.
Jean Baptisten aita Federiko II.a Alemaniako enperadorearen aholkularia izan baitzen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 105. orr.
Gorteko hainbat, begi urdin sukartsu haiek liluratu ez zituzten gehienak, ez ziren batere gustura Rasputin ikusirik tsarraren eta, batez ere, tsarinaren aholkulari bihurturik. hotel-katea eta elikadura alorreko enpresa industrial handien aholkulari izaten segituko du. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 250. orr.
Inuit Circumpolar Conference erakundeko giza eskubideen aholkularia da Dalee Sambo. Berria - Gaiak 2004-11-26
Aholkulariak eta zuzendariak ohiko agur protokolarioak trukatu zituzten, eta solasari ekin zioten. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 86. orr.
Aholkulariak ere kalkulagailua astindu zuen eta azkenean bertako bisorean azaltzen zen zenbakia erakutsi: 2.345.567. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 83. orr.
Eskualdeburuen arduradun: Azarias, Natanen semea; erregearen aholkulari: Zabud apaiza, Natanen semea. Elizen arteko biblia 1 Erg 4,5
Harry Buffalokoa zen, New Yorkekoa, eta ez zen egundo margolari izan Erroman, ez zuen egundo Londresen antzoki bat kudeatu, eta ez zen egundo enkante-etxe baten aholkulari izan Parisen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 42. orr.
Frantziskok lagun izango du eta aholkulari ere bai bere ibilbide zailean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1167. orr.
Misio buruak, berriz, Kubako Itsaso Ontzidiaren aholkulari jardungo du. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 199. orr.
Hidraulikako adituak badaki balioesten gorputzak fluidoak zirkularazteko eta kontserbatzeko dituen sistema burutsuak, eta berokuntza- eta eguraste-sistemetako aholkulariari miresgarri gertatzen zaizkio sudurraren eraginkortasuna eta ekonomia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.
Francisco Augusto de Thou (1607-1642), erregearen liburuzain nagusia eta Parlamentuko aholkularia. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.
Sarajevoko printzearen laguntzailea, estadu-arazoetako aholkularitzaz gainera, ile-apaintzaile eta jostunarena ere egiten zuen gizona. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 143. orr.
Probintziaburu, Predikari, Inkizisio Sainduko aholkulari, Trentoko Kontzilioko aholkulari, Heretikoen liburuen eta hor aurkitu proposamenen ikerlari. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 179. orr.
Aholkulari on eta txarrak. Elizen arteko biblia Si 37,7 tit
Ausardia zertarako, salbazioa ihesean dago, bizirik irauteko sena aholkulari ona da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 204. orr.
Gavard jaunak aholkulari txarrak ditu. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 330. orr.
Aholkulari berezi bat ipini zuen EAJk Espetxe Instituzioetako Zuzendaritza Nagusiaren esanetara. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 138. orr.
Gogoan daukat Jose Etxebarrieta -garai hartako gure aholkulari politiko nagusia eta abokatu-taldeko partaiderik garrantzitsuena, beharbada- ihesaren ondoko guztia planifikatzen nola zebilen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 14. orr.
Aholkulari juridiko bat, eskualdetako hiru teknikalari, bulegoetako langile eta bertze, guzientzat koordinatzaile orokor batekin. Herria 2005-01-20
Orain Sacchi Parmaren aholkulari teknikoa da, jatorrizko garaira itzulita. Berria - Kirola 2004-10-20
Kant aurreragorako utzita, Schopenhauer irakurtzen jarraitu zuen, aholkulari xelebre eta jostalariaren xarma baitzuen beretzat. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 63. orr.
Napoleonen aholkulari errimea lege gorabeheretan. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 13. orr.
Kartomanteak, igarleak eta aholkulari sentimentalak besterik ez dira, eta hori baizik ez dira izango aurrerantzean ere. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 161. orr.
Counselling Center-en bertan lan egiten zuen beste amerikar aholkulari bati iritzia eskatu nion. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 30. orr.
Gehienak espainiarrak dira, noski, baina alemaniar eta italiar aholkulariak, militarrak nahiz zibilak, denean dira. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 103. orr.
Lortu ere lortu du bere enpresa sortzea, eta bere-kasako aholkulari eta aziendategien diseinatzaile-lanetan aritzea mundu osorako. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.
Eusko Jaurlaritzak elkarlaguntza-plangintza ekonomikorako aholkulari gisa Arantxa Georgiako errepublika sobietar ohira bidaliko zuela jakin nuenean. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 45. orr.
Ryutaro Hashimoto Japoniako lehen ministro ohia izango da NBEk eratutako Aholkulari Batzordeko burua. Berria - Gaiak 2004-03-23
Nik nire aholkulari funtzioa nabarmentzen dut. Berria - Kirola 2006-01-27
Aimar Olaizolak anaia nagusia izango du aholkulari lanetan igandean. Berria - Kirola 2004-12-24
Hemendik aurrera, presidentearen aholkulari lanetan eta idazkari tekniko moduan arituko da. Berria - Kirola 2006-01-10
Hau da nire aholku bakarra: jar zaitez prozeduren jakinaren gainean, eta har ezazu, beharbada, lege-aholkulari bat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 55. orr.
Kongresuan H&K-eko irudi-aholkulariek erakutsitakoa ongi asko antzeztu zuen. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 26. orr.
Frantziako enbaxadako kultura aholkulariak -mahai inguruaren buru zegoen- espainiar estatuan dagoen aniztasunaz hitz egin zuen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 44. orr.
Norvegiako Legebiltzarreko zientzia aholkularia izan zen eta Norvegiako Institutu Polarreko ikerketa zuzendaria. Berria - Gaiak 2004-11-11
Andrei Ilarionov Errusiako presidentearen ekonomia aholkulariak argi esan zien atzo ministroei: "Kyotoko Protokoloa sinatzea erabaki politikoa izan da; behartuta hartutako erabakia". Berria - Gaiak 2004-10-01
Finantza-aholkulari, ikerlari, ingeniari, informatikako aditu, marketing eta publizitateko aditu. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.
SEASKA, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak, Pedagogi Aholkulari bat bilatzen du. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 277. orr.
Ernest Crocker, lau koloreko sistema asmatu zuen kimikari estatubatuarra, gai zen 9.000 usain bereizteko, baina haren ahalmenak ohiz kanpokoak ziren, eta, noski, usain-aholkulari gisa enplegaturik egon zen urte askoan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.
Zure ama-aholkularia naiz. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 114. orr.
Ama-aholkulariak edo gizarte-laguntzaileak koaderno polit bat eman zidan. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 60. orr.
Ama-aholkularia bi astetik behin etortzen zitzaidan ikustera beti. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 93. orr.
Nire ezagun aholkulariarekin hitz egin eta gero gau luzeak pasatu nituen kalkulagailua esku batean, gora eta behera, kontuak egiten. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 83. orr.
Behar bezalako erregeak druida aholkularia behar du. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 42. orr.
Egia da gaua dela aholkulari paregabea. Herria 2001-11-01
Shabir Shaik haren aholkulari finantzarioari 15 urteko kartzela zigorra ezarri zioten haren izenean eroskeria egiteagatik. ETC-prentsa Berria, 2008-09-21
Wirtz Henieren aholkulari finantzarioa izan zen baita ere. Garai hartan, izotz patinajea eta izotz ikuskizunak oraindik ez ziren ezarritako ekitaldiak Estatu Batuetan. ETC-entziklopedia Sonja Henie, Wikipedia
Zerga aitorpena egiteko kontratatutako aholkulari fiskalak diru publikoarekin ordaindu zituzten ministroek. ETC-prentsa Berria, 2009-05-26
Salatzaileen artean Garcia Makua zegoen, Afer Taldearen aholkulari fiskal lanetan aritutakoa. ETC-prentsa Berria, 2011-07-02
Julio Astudillo sozialistak zerga sinpleagoa eskatu zuen, "herritarrentzat, eta ez aholkulari fiskalentzat". ETC-prentsa Berria, 2012-03-07
Italiako hedabideek argitara eman dutenez, gaur bertan galdekatuko dute De Gregorioren aholkulari fiskala. ETC-prentsa Berria, 2013-03-01
Aholkulari fiskal bat ezagutzen dut Bilbon, hauxe esaten diena Gipuzkoan edo Araban ondasunak dituzten bezeroei: -Ez aitortu, datuak ez dira gurutzatzen eta. ETC-prentsa Berria, 2013-05-25
49 urte nituenean aholkulari fiskalak esan zidan kotizazio kuota igotzeko, pentsio duin bat edukitzeko, eta hala egin nuen. ETC-prentsa Berria, 2017-11-19
Horretan lan egiten dute, besteak beste, Aretxabaletako Zenbaki aholkularitzako hamahiru profesionalek: abokatuak, aholkulari fiskalak, lan arlokoak eta finantzetakoak. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2014-04-04
Bere aita Ferdinand zuen izena eta aholkulari fiskala izan zen. ETC-entziklopedia Ferdinand R?? i? ka, Wikipedia
[...], piramide moduan antolatua, eta New York, Tokio edo Londreseko egoitza zentraletik kontrolatua, desagertzen hasi da, sare-forma duen mundu osoko egitura baten mesedetan; egitura horretan, kapitalaren jabetzak garrantzi gutxiago du, proiektu konplexuak bideratzeko, sinboloen manipulatzaileen (nazio guztietako antolaketaaholkulari, finantza-aholkulari, ikerlari, ingeniari, informatikako aditu, marketing eta publizitateko aditu, eta abarren) ezagutzak baliatzeko eta konbinatzeko ahalmenak baino. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.
Altzariekin batera eskuratu zuen, porrot eginiko finantza-aholkularitza bati merke erosiriko altzariekin, baina ez zen haiekin erabat etortzen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 68. orr.
Israelgo fiskal nagusi Edna Arbelek agiri bat aurkeztu zion atzo Tel Aviveko gobernuko lege aholkulariari, non Israelgo lehen ministro Ariel Sharon ustelkeria eta eroskeriagatik auzipetzeko gomendatzen duen. Berria - Mundua 2004-03-30
Alderdi politikoen lege aholkularien esku utzi zuten txosten hori, alderdi politikoek onespena eman diezaieten. Berria - Euskal Herria 2004-07-24
Auzitegiak ikerketa bat abiatu du; bera pozoitzen ari zirela esan zion Milosevicek bere lege aholkulariari. Berria - Harian 2006-03-12
Hau da nire aholku bakarra: jar zaitez prozeduren jakinaren gainean, eta har ezazu, beharbada, lege-aholkulari bat". Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 55. orr.
Ipuinak entzuten ditut: ezaguna nuen lege-aholkulari baten emaztea jipoitu egin dute, semearentzako ahate-arrautza bat erosteagatik. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 25. orr.
Webgune bat abian jartzeaz gainera, noizean behin bidaiak egingo dituzte kutxako merkataritza aholkulariek. Berria - Ekonomia 2006-03-18
aholkulari ahmed (3); aholkulari bat (11); aholkulari batek (6); aholkulari bati (3); aholkulari condoleezza (9); aholkulari condoleezza ricek (5); aholkulari dov (4); aholkulari eta (16); aholkulari gisa (12); aholkulari izan (10); aholkulari izan zen (4); aholkulari izandako (5); aholkulari izandakoak (4); aholkulari izango (3); aholkulari juridiko (4); aholkulari juridikoak (4); aholkulari lana (4); aholkulari lanetan (7); aholkulari militar (3); aholkulari nabil (6); aholkulari nabil abu (6); aholkulari nagusiak (3); aholkulari nagusiko (5); aholkulari nagusiko misioekin (5); aholkulari ohi (9); aholkulari ohi philippe (3); aholkularia da (14); aholkularia ere (3); aholkularia eta (4); aholkularia izan (8); aholkularia izan zen (4); aholkularia naiz (3); aholkulariak ere (3); aholkulariak eta (6); aholkulariaren arabera (3); ama aholkularia (9); ama aholkulariak (10); arafaten aholkulari (5); arafaten aholkulari nabil (4); arloko aholkulari (4); botilero eta aholkulariak (3); da haren aholkulari (3); defentsa ministroaren aholkulari (3); du hezkuntza aholkulari (5); eta aholkulari (11); eta aholkularia (3); eta aholkulariak (5); fujimoriren aholkulari (3); gaietarako aholkularia (3); haren aholkulari (11); hezkuntza aholkulari (5); hezkuntza aholkulari nagusiko (5); ingurumen gaietarako aholkularia (3); kanpainako aholkulari (4); lege aholkulari (5); ministerioko aholkulari (3); ministroaren aholkulari (5); nazionaleko aholkulari (3); nazionalerako aholkulari (13); nazionalerako aholkulari condoleezza (6); ohiaren aholkulari (3); presidentearen aholkulari (14); presidentearen aholkularia (4); segurtasun aholkulari (3); segurtasun aholkularia (3); segurtasun aholkulariak (7); segurtasun nazionaleko aholkulari (3); segurtasun nazionalerako aholkulari (13); sharonen aholkulari (3); zuen aholkulari (3)