Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Umeak ekartzeko ez bazen, jotze aldera jotzea galarazita zeukan antzinako erregimenaren dotrinak; gaurkoak aholkatu egiten du, eta derrigortzetik ere ez dabil oso aparte, beti ere seloxogiaren ordenantza eta neurrien arabera jotzekotan, jakina, larrua edo idiarena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 202. orr.
Beren dohaiak ongi erabil ditzaten aholkatzen ditu: "Gizonen aurrean egin beza argi zuen argiak, ikus ditzaten zuen egintza onak, eta zuen zeruetako Aita goratu". Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 159. orr.
Aholkatu behin eta berriz gauza hauek, akasgabeak izan daitezen. Elizen arteko biblia 1 Tm 5,7
Bere buruaz kontu egitera aholkatzen zuen eta bere gaitzarentzat beharrezko sendabideak onartzera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 246. orr.
Ixilik egoitera aholkatü gütützü. Herria 2001-06-07
San Frantziskok, hiritar haietaz errukiturik, otsoaren bila atera nahi izan zuen, hiritar guztiek aho batez ez joateko aholkatzen zuten arren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 982. orr.
Beti egokituko zaizu adarjoleren bat zure doinu latino eder hori ez galtzeko aholkatuko dizuna. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 50. orr.
Frantziskok berak gogotsu goretsi zuen eta goresten zuen Jauna, osasunean eta gaixotasunean, eta gogotsu aholkatzen zituen besteak ere gauza bera egitera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 592. orr.
Death Valleyko tenperaturak ikaragarri altuak direnez, motorrak gehiegi bero ez daitezen, aire egokitua ez piztea aholkatzen da errepide bazterreko seinaleetan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 266. orr.
Fiskalak banaketa hesiaren bidea aldatzea aholkatu dio Sharoni. Berria - Mundua 2004-08-21
Eredu eta erreferentzia modura, Belgika eta Quebeceko liburutegi nazionalei begiratzea aholkatzen du Juanenak. Berria - Kultura 2004-07-11
EKAk halako elikagaien kontsumoa gutxitzea aholkatu du, "produktu horien epe luzerako eragina zehazteko ikerketa zientifikorik ez dagoelako". Berria - Euskal Herria 2004-04-17
"Gainera, Espetxeetako Lege Orokorrak ere espetxe zigorrak presoaren jaioterritik gertuen dauden lekuetan betetzea aholkatzen du", dio Lasagabasterrek aurkeztutako eskaerak. Berria - Euskal Herria 2004-05-14
Arreta osoz saiatzen ziren aita Frantzisko dohatsuak esana osorik betetzen; eta ez hark anaia gisa aholkatuz edo aita gisa aginduz adierazten ziena soilik, baita hark pentsatu edo hausnartzen zuena ere, baldin eta antzemateko modurik bazuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 211. orr.
Diogenesek aholkatzen zuen guztia jarri zuen praktikan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 39. orr.
Aurrerabide moduan, elkarrizketaren aldeko eragileen elkarlana aholkatu dute adituek. Berria - Euskal Herria 2004-11-14
IAAFek bi urteko zigorra aholkatu du Torri Edwardsentzat. Berria - Kirola 2004-08-07
-Terapia bat aholkatzen ari haiz, ezta? -galdetu nion, begirada aldatu eta errezeloz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 20. orr.
-Goiko apalean utz dezakezu poltsa hori -aholkatu zuen atseginez ondoan jarrita zihoan emakume zaharrak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 80. orr.
Behin batez, Frantzisko begietatik gaixo zegoela, sendagileek kauterizazioa aholkatu zuten eta anaiek behin eta berriz erregutu zioten sendabidea onar zezan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 895. orr.
Bi hilabete geroago, tortura sistema hauei "baimena erretiratu" zien Rumsfeldek, ustez Armadaren abokatuek aholkatuta. Berria - Mundua 2004-06-24
Erizain ikasketak burutzen dituenean, Suitzara jotzen du, bere aitaren lagun batzuek aholkatuta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 307. orr.
Thormann zientzialariek WADAren aginduz egindako txostenean testa hobetzeko "hainbat pauso" ematea aholkatzen zuten. Berria - Harian 2005-08-03
Legebiltzarrari ahalmen handiagoa ematea aholkatzen duen txostenaren "ikuspegi argia" zoriondu du. Berria - Mundua 2004-04-03
OMEk, bestalde, artemisinan oinarritutako tratamenduak aholkatzen ditu paludismoaren aurka egiteko. Berria - Gaiak 2004-04-25
Guk aholkatu dezakeguna da Batasunako kideei aurrez aurreko bilerak edukitzea ahalbidetzea. Berria - Harian 2006-03-25
Nik duela gutxi lanbide berria hasi dut eta berak aholkatu dit nondik nora jo. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 119. orr.
-Lasai zaitez, Santana -aholkatu dio jaulier bibotedunak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 124. orr.
Medikuek bizimodu normalarekin jarraitzen saiatzeko aholkatzen diete maiz gaixoei. Berria - Gaiak 2004-04-11
-Benetan aholkatzen dizut -nik ostera-, etzazula hor arrainik jan, jauna, inoiz eta inola ere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 22. orr.
-Begira ezak lehenengo hemen inguruko elizetan -aholkatu zion Julenek-. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 177. orr.
Lagun batek kalamua hartzea aholkatu zion, eta hala egin zuen hurrengoan. Berria - Harian 2005-04-17
-Hobe duzu ugazabandereari kontra ez egitea -aholkatu zion amonak-. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 92. orr.
-Elkarrekin egon ginen azken aldian, ene gogoetak ez nitzan goraki erran aholkatu zenidan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 131. orr.
-Sar ezazu berriro kutxan -aholkatu zion Harryk, salatoskopioak txistu-hots sarkorra egiten baitzuen-, edo bestela esnatu egingo du hori. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 66. orr.
-Ez egin kasurik esaten dizutenari -aholkatzen zion Andresek emazteari-. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 298. orr.
Petrarca-ren Canzionere (Kantutegia) erosi dut gizonak aholkatu didan edizio komentatu eta merke batean. Berria - Kultura 2004-08-07
Dusselek bereziki aholkatu zigun liburu hori, obra bikaina zela eta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 126. orr.
Nik hau aholkatuko nizuke: [...]. Elizen arteko biblia 2 Sm 17,11
Krimentzat hartu behar al ditugu naturaren elkarketa gozoenak, berak bizikien aholkatzen eta agintzen dizkigunak? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 131. orr.
Hau ote da hain biziki aholkatu didaten idazlea? Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 188. orr.
-Baina ez agertu nirekin horren txeratsu zure gurasoen aurrean -aholkatzen nion bihotz-bihotzez. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 92. orr.
Guztiei ohartarazten eta aholkatzen diet, ez ditzatela mespretxa eta juzga arropa leun eta kolorezkoz jantzirik nahiz jan-edari finak hartzen ikusten dituztenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.
Zeren eta ezagutza honek eramaten baikaitu maitasunak eta jainkozaletasunak aholkatzen diguna baizik ez egitera. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 233. orr.
Börsek bide ezkutu bat erakutsi zion, eta ezpata berekin eraman zezala aholkatu. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 65. orr.
Atzo Iñigo Simon Asegarceko medikuaren kontsultan izan zen, eta, aste bukaera honetan behintzat, ez jokatzeko aholkatu zion. Berria - Kirola 2004-01-30
Bere burua ondo prestatzeko aholkatu zion, hara azaldu baino lehen. Berria - Kultura 2004-08-29
Han mahaia jartzeko aholkatu diot Peterri, zamau polit batekin, eta armairutxoa hormatik zintzilik jartzeko, orain mahaia daukan lekuan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 48. orr.
Nik neuk aholkatu nion nazioaren onerako egia osoa ez esatea. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 161. orr.
Ez dizugu aholkatzen artxibora joatea dokumentu berezien bila, praktikoagoa baita dokumentu arruntez baliatzea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 338. orr.
Eta bisirrak Duban lehenbailehen hiltzea aholkatu baitzion, halaxe erabaki zuen erregeak. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 33. orr.
Lankide jatorrak, zeinekin, bidenabar, konfiantza handiegiko tratuan ez sartzea aholkatzen baitzidan, aipaturiko arrazoiengatik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 93. orr.
Aitak aholkatzen zidan brillantina jartzeko eta amak gaueko sarea jartzeko ileak bere tokian gera zitezen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 203. orr.
Denda beti bezala zabaltzeko aholkatu zion, inork deus berezirik susma ez zezan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 386. orr.
Zuzentasun-irizpide objektibo onartuak badaudenez, horiei jarraitzeko aholkatzen dizugu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 369. orr.
Komunikatzeko esaten digute mojek, begiraleek, komunikatzeko aholkatzen diguzu zuk zeuk ere. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 203. orr.
aholkatu bezala (9); aholkatu diagnostikoan (3); aholkatu die (9); aholkatu dio (10); aholkatu dit (3); aholkatu ditu (3); aholkatu dituzte (3); aholkatu dizu (3); aholkatu du (11); aholkatu dute (12); aholkatu eta (7); aholkatu nahi (4); aholkatu nion (6); aholkatu zidan (15); aholkatu zidaten (5); aholkatu zien (11); aholkatu zieten (4); aholkatu zigun (3); aholkatu zion (53); aholkatu zioten (8); aholkatu zituen (11); aholkatu zuen (16); aholkatu zuten (7); aholkatuko nizuke (3); aholkatuz eta (3); aholkatzen da (3); aholkatzen den (3); aholkatzen didazue (5); aholkatzen die (3); aholkatzen diet (6); aholkatzen diete (8); aholkatzen dio (4); aholkatzen ditu (4); aholkatzen du (21); aholkatzen duen (9); aholkatzen dugu (5); aholkatzen dut (3); aholkatzen dute (7); aholkatzen zaie (3); aholkatzen zidan (5); aholkatzen zien (3); aholkatzen zion (10); aholkatzen zituen (7); aholkatzen zuen (7); aholkatzen zuten (3); bilatzeko aholkatu (3); egitea aholkatu (7); egitea aholkatzen (3); egiteko aholkatu (11); egiteko aholkatu zion (3); egitera aholkatu (3); erabiltzeko aholkatu (4); erakasleak aholkatu (3); erakasleak aholkatu diagnostikoan (3); ere aholkatzen (6); eta aholkatzen (13); eta aholkatzen diet (5); eta aholkatzen dut (3); etortzeko aholkatu (3); hartzea aholkatzen (3); hartzeko aholkatu (4); hau aholkatu (3); ibiltzeko aholkatu (4); ibiltzeko aholkatu zion (3); jainkoa maitatzera aholkatu (3); jartzeko aholkatu (3); joateko aholkatzen (3); maitatzera aholkatu (3); maitatzera aholkatu zituen (3); ohartarazten eta aholkatzen (7); uzteko aholkatu (3); zer aholkatzen (9); zer aholkatzen didazue (5); zezan aholkatu (3)