Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahokatu, ahota(tu), ahokatzen du ad giltzadurez eta kidekoez mintzatuz, bola itxurako atala aho itxurako atalean sartu; buru edo mutur bat dagokion zuloan sartu.

Gurpil eskerga bat da, mendirik garaienaren gailurrean finkatua, zeinaren izpi erraldoiei hamar mila atal apurrago baitaude ahokatu eta atxikirik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 142. orr.

Bihurkina ezin duenean kanporago, edo herdoilak turnabisa ahokatzen eragozten duenean, turnabisa bera zintzel ipini eta mailuka apurtzen du.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 240. orr.

Piezak ondo ahokatzen ez direnean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 176. orr.

Osaba Lazaro bere zurezko hegazkinarekin etorri zitzaigun: handi samarra zen, eta bost piezaz egina -gorputz nagusia, hegalak, isatsa, lauburu baten forma zuen helizea eta azpiko gurpilak-, hegalak gorputz nagusiari irekitako zuloetan doi-doi ahokatuta.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 131. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus